Iberdrola dorreaBilbokoEuskadi plazan2007. eta 2011. urteen artean eraiki zen bulegotarako etxe orratza da. Bilboko Abando auzoko Abandoibarra gune berriaren ikur nagusia da, eta César Pelli argentinarra izan zen arkitektoa. Guztira 41 solairu ditu, eta 165 metro luze da. Abandoibarran garaiera handiko dorre bat eraikitzeko asmoa gunea berregituratzeko proposamenak 1990eko hamarkadaren hasieran argitaratzen hasi zirenetik egon da. Cesar Pelli arkitektoaren lehen masterplanean, dorreak 200 bat metroko altuera izatea espero zen. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzearen bitartez proiektua zehaztu zenean, dorrearen altuera 160 metro eta 35 solairuetan ezarri zen.
Altsasun milaka lagunek herriaz zabaltzen den irudia salatu eta espetxeratuak dauden zazpi gazteak libre gera daitezela eskatzeko manifestazio isila burutu dute. Berria.info