Abando (auzoa)
Abando |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
|
|||||
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo |
||||
Azalera | 23 km² | ||||
Garaiera | 1,17 m | ||||
Biztanleria | 23.407 (2006) | ||||
Dentsitatea | 20.006 bizt / km² | ||||
|
|||||
Koordenatuak: | 43° 15′ 41″ N, 2° 55′ 38″ W / 43.26139°N,2.92722°WKoordenatuak: 43° 15′ 41″ N, 2° 55′ 38″ W / 43.26139°N,2.92722°W |
Abando Bilboko auzoa da. 116,87 hektarea eta 23.407 biztanle dauzka. Izen bereko distrituan kokatzen da, seigarren distrituan alegia. Bilboko erdiguneko auzoa da, denda eta bulego gehienak biltzen dituena. XIX. mende bukaeran Bilbok Abandoko Elizatea anexionatu zuenean zabalgune gisa lehenik garatu zen auzoa izan zen. Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Abandon daude.
Abandoko auzoaren erdigune tradizionala Albia lorategia izan dira betidanik. Huraxe izan zen Abandoko Elizateko plaza nagusia, Bilbok anexionatu aurretik. Auzoaren mugak Hurtado de Amezaga kalea eta Autonomia kalea ziren. Auzoak izaera erresidentziala izan du betidanik, hiriko etxebizitzarik handienak eta garestienak bilduz. Itsasadarraren ondoko lurrak bitartean izaera industrialagoa zeukaten.
Itsasadarrean ontziolak nagusitu ziren, batez ere Abandoibarrako Euskalduna ontziola. Horrez gain, ontzigintzarekin loturiko beste hainbat enpresa txikiago, eta gaien garraioan aritzen ziren beste hainbat enpresa. Gaur egun, industria itsasadarreko guneetatik erabat desagertu denean, gune horiek berrizten ari dira, antzina Bilboko portuak hartzen zituen Abandoibarra eta Uribitarteko guneak esaterako.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abandoko auzoan hiriko dendarik onenak eta garestienak daude, On Diego Lopez Haroko kale nagusia eta Moyua plaza bitarte "Urrezko milia" izenez ezagutzen den gunean. Gune hori Colon Larreategi eta Urkixo zumarkaleko lehen zatira hedatu da azken urteetan. 1969. urtean El Corte Inglések bere merkataritza zentroa zabaldu zuen Klae Nagusia eta Urkixo zumarkaleen artean.
Ekonomikoki gehien garaturiko auzoa da, guztira 41.874 enpresek dute egoitza Abandoko auzuan, Bilboko enpresen %27,57ak alegia. Saltokiei dagokienez, 1.829 daude guztira, 6.797 pertsona enplegatuz. Azalera komertziala guztira 220.993 metro karratukoa da
Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mazarredo zumarkalea
- On Diego Lopez Haroko kale nagusia
- Urkixo Zumarkalea
Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Deustuko Doneperiaga • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |