Nazio Batuen Erakundea

Wikipedia(e)tik
Nazio Batu» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nazio Batuen Erakundea
United Nations
الأمم المتحدة
联合国
Organisation des Nations unies
Организация Объединённых Наций
Organización de las Naciones Unidas
Flag of the United Nations.svg
Egoitza New York (AEB)
Kideak 193 estatu
Idazkari Nagusia Ban Ki-moon
Sorrera 1945eko ekainaren 26a
United Nations Members.svg
Erakundearen webgunea

Nazio Batuen Erakundea 1945eko Urriaren 24an sortu zen, Nazioen Liga izeneko aurreko erakundea ordezkatzeko. Gaur egun, nazioarteko erakunde handiena da. Bere helburu garrantzitsuenak hauek dira: nazioarteko zuzenbidea, ordenua, garapen ekonomiko eta soziala eta giza eskubideak bermatzea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ostean, estatuek beren arteko gatazkak saihestu eta arazoak bide baketsu eta diplomatikoetatik konpontzeko mundu mailako foro zabal bat eratzeko beharra ikusi zuten. Garai hartan 50 estatuk sinatu zuten San Frantziskoko Ituna, geroago Nazio Batuen Gutuna izenez ezagutuko zena. Gaur egun munduko estatu gehienak bertako kide dira (193 kide), nahiz eta bere funtzionamendu moduak sorrerako botere banaketa islatzen duen oraindik; izan ere, Gerrako garaile izan ziren bost estatu nagusienek (edo beraien ondorengo zuzenek) beto eskubidea mantentzen dute Segurtasun Kontseiluaren erabakietan: Ameriketako Estatu Batuak, Errusia (garai bateko Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren ondorengoa), Frantzia, Erresuma Batua eta Txina.

1945eko apirilaren 25an San Frantziskon egin zen lehen konferentzia (Nazioarteko Antolakuntzari buruzko Nazio Batuen Erakundearen konferentzia). Gobernuak ez ezik, gobernuz kanpoko erakundeak ere gonbidatu zituzten. Ekainaren 26an 50 herrialderen ordezkariek Nazio Batuen Erakundeko gutuna sinatu zuten; Poloniak bere izena geroago gehitu zuen, ordezkatuta egon ez arren.

Nazio Batuen Erakundeko egoitza nagusiak New Yorken daude, besteak beste, Batzar Nagusia, Segurtasun Kontseilua, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, Nazioarteko Justizia Auzitegia eta NBEtako Idazkaritza (Administrazio Fiduziarioko Batzordea, NBEko organoa, 1994an desegin zen, Palauk independentzia lortu ondoren). Atal horiez gain, NBEn barne sartzen dira bestelako hainbat agentzia, programa eta erakunde ere, gai zehatzetan jarduten dutenak: FAO (Nekazaritza eta Elikadurarako Erakundea), ITU (Telekomunikazioen Batasun Internazionala), UNEP (Nazio Batuen Ingurumen Programa), UNESCO (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako erakundea), UNHCR (Iheslarien gaineko Goi komitea), UNICEF (Haurren Nazioarteko Agentzia), WHO (Osasunaren Munduko Erakundea), etab.

Sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

2006. urte arte, Kofi Annan izan zen idazkari nagusia. Haren lekukoa Ban Ki-moon korearrak hartu zuen 2006ko abenduaren 14an.

2014ko abenduaren 9an argitaratu zuenez, 57,5 milioi lagunek laguntzaren beharra zuten, gatazken edota hondamendi naturalen biktimei laguntzeko. Siriako errefuxiatuen egoera "premiazkoa" zela adierazi zuen[1].

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Erakundeak 193 estatu kide ditu gaur egun, nazioartean erabat onartuta dauden estatu burujabe guztiak barne, Vatikano Hiria izan ezik.

Era berean, badira behatzaile iraunkorrak diren estatuak, Vatikano Hiria, Palestina edo Maltako Ordena bezala.

Agentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • FAO: Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikagaietarako Erakundea
  • ITU: Telekomunikazioen Batasun Internazionala
  • IBE: Nazioarteko Hezkuntza Bulegoa
  • Munduko Bankua
  • MME: Mundu merkataritzaren Erakundea
  • NDF: Nazioarteko Diru Funtsa
  • OIT Nazioarteko Lan Erakundea
  • OMS edo WHO: Munduko Osasun Erakundea
  • Posta Batasun Unibertsala
  • UNESCO: Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Erakundea
  • UNHCR: Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoa
  • UNICEF: Nazio Batuen Umeentzako Funtsa
  • WIPO: Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazio Batuen Erakundea Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]