Tsar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tsar (gizona denean) eta tsarina (emakumea denean) (errusieraz царь, bulgarieraz eta serbieraz цар) eslaviar herrietako errege-erregin batzuei ematen zaien ohore izena da. Hitza, Erromatar Inperioko Zesar hitzetik dator.

Horrela tsar hurrengo herrialde hauen agintari gorenaren titulua zen:

  • Bulgaria 913–1018, 1185–1422 eta 1908–1946 garaietan.
  • Serbia 1346–1371 garaian
  • Errusian 1547 ingurutik 1917 arte

Errusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikolas II.a, Errusiako azken tsarra.

Tsar izena hartzen zuten Errusiako erregeek, Erdi Aroan estatu gisa sortu zenetik, bikingoen garaiaren azken aldian, 1917ra arte. Urte horretan, Leninen aginduz egindako Iraultza Boltxebikearen ondorioz, azken tsarra eta bere familia fusilatu zituzten. Azkeneko tsarra, Nikolas II.a Errusiakoa izan zen.

Beste tsar ospetsu batzuk Ivan Beldurgarria, Boris Godunov eta Petri Krudela izan ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.