Copyright-babesdun materiala zure bideoan erabiltzeko asmoa baduzu, lehenik hori egiteko baimena beharko duzu. YouTube-k ezin dizkizu eskubide horiek eman eta ezin dizu lagundu horiek emateko gai diren alderdiak bilatzen edo horiekin harremanetan jartzen. Hori zeuk zure kabuz edo abokatu baten laguntzaz ikertu eta kudeatu beharko duzu.
YouTube-k ezin dizu eman gunera dagoeneko kargatu den edukia erabiltzeko eskubiderik. Beste norbaiten YouTube bideoa erabili nahi baduzu, berarekin harremanetan jar zaitezke gure mezularitza-eginbidearen bidez.