Estatistikak

Ikustaldiak

  • Mila milioi erabiltzaile esklusibok baino gehiagok bisitatzen dute YouTube hilero.
  • 6 mila milioi bideo-ordutik gora ikusten dira YouTube-n hilero, hau da, ia ordubete munduko biztanle bakoitzeko.
  • Minuturo 100 bideo-ordu kargatzen dira YouTube-n.
  • YouTube-ko trafikoaren % 80 Ameriketako Estatu Batuetatik kanpokoa da.
  • YouTube 61 herrialdetan eta 61 hizkuntzatan eskaintzen da.
  • Nielsen-en arabera, beste edozein kable bidezko telebista baino gehiago iristen da YouTube AEBetako 18 eta 34 urte arteko helduengana.
  • Milioika harpidetza egiten dira egunero. Egunero harpidetzen den erabiltzaile kopurua hiru bider hazi da lehengo urtetik eta egunero egiten diren harpidetzak, berriz, lau bider, lehengo urtearekin alderatuz gero.

YouTube Bazkideen programa

  • 2007an sortu zenetik mundu osoko 30 herrialdetako baino gehiagotako milioi bat sortzailetik gora ari da YouTube-n dirua irabazten beren bideoekin.
  • Milaka kanal ari dira urtean 6 zifrako irabaziak eskuratzen.

Dirua irabaztea

  • Milaka iragarle ari dira TrueView korrontea erabiltzen eta gure korronte-iragarkien % 75ak saltatzeko aukera eskaintzen du.
  • Milioitik gora iragarlek erabiltzen dituzte Google iragarki-plataformak, enpresa txikiak gehienak.

Mugikorrak eta gailuak

  • YouTube-n bideoak ikusten emandako denboraren ia % 40 mugikorretan ematen da.
  • YouTube erabilgarri dago ehunka milioi gailutan.

Content ID

  • Content IDk 400 bideo-urte baino gehiago bilatzen ditu egunero.
  • 5.000 bazkidek baino gehiagok erabiltzen dute Content ID, AEBetako telebista-kate, film-estudio eta diskoetxe nagusiek barne.
  • 25 milioi erreferentzia-fitxategi baino gehiago ditugu Content ID datu-basean; munduko osatuenetako bat da.
  • Content IDek ehunka milioi dolar irabazteko aukera eman die bazkideei.