Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Kairo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kairo
القاهرة‎ ( al-Qāhirah )
 Egipto
Cairo Montage.png
Flag of Cairo.svg
Administrazioa
Herrialdea  Egipto
Zatiketa
Gobernaria
14 barruti
Abdel Azim Mussa Wazir
Alkatea Abd El Azim Wazir Itzuli
Ofiziala القاهرة‎ ( al-Qāhirah )
Geografia
Koordenatuak 30° 03′ 22″ N, 31° 14′ 22″ E / 30.056111111111°N,31.239444444444°E / 30.056111111111; 31.239444444444Koordenatuak: 30° 03′ 22″ N, 31° 14′ 22″ E / 30.056111111111°N,31.239444444444°E / 30.056111111111; 31.239444444444
Kairo hemen kokatua: Egipto
Kairo
Kairo
Kairo (Egipto)
Azalera 453 km²
Altuera 68
Demografia
Biztanleria 19.500.000 bizt. (urria 2018)
Metropolia 19.439.541
Dentsitatea 36.931,82 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 969. urtea
Telefono aurrizkia 02
Ordu eremua UTC+02:00
Hiri senidetuak Frankfurt am Main, Amman, Beirut, Istanbul, New York, Houston, Ottawa, Pekin, Xi'an, Tokio, Seul, Stuttgart, Bartzelona, Minsk, Mosku, Sarajevo, Isfahan, Grenoble, Jidda, Buenos Aires, Mexiko Hiria, Khartum, Aljer, Damasko, Casablanca, Lagos, Paris, Tbilisi eta Bagdad
http://www.cairo.org/ www.cairo.org

Kairo[1][2] (arabieraz, القاهرة, al-Qāhirah) Egiptoko hiriburua da. Erdialdeko Egiptoko iparraldean dago, Niloren eskuinaldeko ibarrean, Mukatam mendiaren mendebaldean. Egiptoko eta arabiar munduko hiri handiena da, Afrikako hiririk handienetan bigarrena (Lagosen ondoren), eta Afrikako metropoli-gunerik handiena (15.546.100).

Kairo hiriaren ikuspegia

Gobernuaren egoitza eta unibertsitategunea da: Al Azhar arabiar unibertsitatea, Amerikar Unibertsitatea, Gizako Unibertsitatea eta Ain al Shams Unibertsitatea.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Kairo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.9 20.4 23.5 28.3 32.0 33.9 34.7 34.2 32.6 29.2 24.8 20.3 27.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 14.0 15.0 17.6 21.5 24.9 27.0 28.4 28.2 26.6 23.3 19.5 15.4 21.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9.0 9.7 11.6 14.6 17.7 20.1 22.0 22.1 20.5 17.4 14.1 10.4 15.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5.0 3.8 3.8 1.1 0.5 0.1 0.0 0.0 0.0 0.7 3.8 5.9 24.7
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 mm) 3.5 2.7 1.9 0.9 0.5 0.1 0.0 0.0 0.0 0.5 1.3 2.8 14.2
Eguzki orduak 217 232 279 300 310 360 372 341 300 279 240 186 3416
Iturria: World Meteorological Organization (NBE)[3], BBC Weather[4] eguzki-orduak

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faraoien garaian ezaguna zen lekua: Horusen eta Sethen arteko borroka han izan zela esan ohi zen. Erromatarrek gotorleku bat eraiki zuten bertan, Babilonia izenekoa.

Hiria bera fatimitarrek sortu zuten 969an, abbastarren hiriburu zen Bagdadi lehia egiteko. Garai oparoena mamelukoena izan zen, izurri gogorrak zabaldu baziren ere (1295, 1347 eta 1492an). Otomanoen aginpideak ez zion aldaketa nabarmenik eragin hiriari. Bigarren Mundu Gerraren ondoren oso bizkor hasi zen handitzen: hala, 1945ean 1.300.000 biztanle zituen, eta gaur egun 19.439.541 ditu, ingurunea ere kontuan hartuta.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kairoren bilakaera historikoaren arkeologia aztarna eta monumentu artistiko ugari gorde dira hirian: Auzune Koptoa (San Sergio eliza, V. mendean eraikia eta XI. mendean berriz moldatua); hiri hesitua, Aladinok XII. mendean eraikia; Hasan sultanaren madrasa, XIV. mendekoa, eta garai askotako ia 500 meskita.

Kairon daude bestalde Egiptoar Museoa, Museo Koptoa eta Arte Islamiarraren Museoa, arte mota horietako munduko bilduma nagusiak dituztenak. Kairoko Egiptoar Museoan dago erakusgai Tutankamonen altxorra.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Midan Tahrir: hiri modernoa
  • Merkatal-gunea
  • Lorategi-hiria
  • Midan Ramses
  • Midan Ataba, erdigunea
  • Islamiar Kairo, hirigune historikoa. UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.
  • Kairo Zaharra, auzo koptoa duena
  • Mohandesin
  • Gezira
  • Zamalek
  • Guiza
  • Heliopolis
  • Nasr

Kairotar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kairo