Kaixo:
Martxoaren 7an Zortziko txikian bat aterako dugu Korrikaren gainean. Bideo hau Commons-eko eguneko multimedia izango da martxoaren 22an. Polita litzateke egun horretarako, bideoa dozena bat hizkuntzatara itzulita edukitzea. Azpititulatzeko bideo erraza da, minutu exkax irauten du, eta ez da lan handia.
Bi gauza eskatu nahi dizkizuet:
- Zuek ezagutzen duzuen hizkuntzaren bat falta bada, azpidatzia sortzea.
- Ezagunen bat baduzue beste hizkuntzaren batean, berari eskatzea itzulpena.
Batez ere, Korrikako ahizpak dituzten hizkuntza gutxiagotuetara itzultzea iruditzen zait polita. Hauek dira: galiziera, bretainiera, katalana, okzitaniera, korsikera, alsaziera, mapudungun-a, Irlandako gaelikoa eta galesa. Baina bestelakoak ere oso ongi etorriak dira.
Hasteko bideoa euskaraz, ingelesez eta gazteleraz dugu. Taula honetan egin dezakegu jarraipena.
Errazena Commons-en bertan itzulpen-azpititulua txertatzea da, horretarako bideoko azpitituluen txantiloiean hizkuntza berria hautatu, oinarrian eginda dagoen hizkuntza bat hartu, eta testuak itzultzea da lana. Edozein zalantza baduzue esan lasai.
- PS1: Mesedez, ez zabaldu bideoa oraindik, kanal hau publikoa bada ere, bideoa guztiz zabaldu aurreko sukalde lana da hau, ea argitaratzerako azpititulu asko pilatzen ditugun.
- PS2: Egun hauetan arazoak daude Commons-eko bideoen audioekin, seguruena da oraingoz ez entzutea aipatutako bideoa, espero dugu egun gutxitan konpontzea, arazo global bat da eta.