Abenduaren 5
Abenduaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hemeretzigarren eguna da, 340.a bisurteetan. 26 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1978 - ETAk hiru polizia hil zituen Donostian.
- 1997 - Bonberenea etxea eraikita, Tolosako San Esteban auzoan.
- 2007 - 18/98 auzian aste bete lehenago atxilotuetatik 33 kartzelaratu zituzten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1936 - SESBk konstituzio berria onartu zuen.
- 1952 - Londres sulfuro dioxido kopuru altua zuen ke batez estali zen. Milaka pertsona hil ziren kutsadurak eragindako arnasketa arazoengatik.
- 1998 - Francisco Frutosek Julio Anguita ordezkatu zuen Espainiako Alderdi Komunistako presidente moduan.
- 2012 - MV Baltic Ace itsasontzia beste itsasontzi batekin talka egin ondoren hondoratu eta eskifaiako 24 lagunetatik bost hil eta beste sei desagertu ziren.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1976 - Erreala-Athletic euskal derbia Atotxan: Inaxio Kortabarria eta Jose Anjel Iribar ikurrina eskuetan zutela zelairatu ziren, ikurrina legeztatu gabe zegoen arren. Espainiako poliziek ezin izan zuten galarazi.
- 2006 - Ustaritze, Lapurdi: Gure Irratia euskarazko irrati katearen estudioak sute baten ondorioz hondatu ziren.
- 2010 - Imanol Urbieta euskal musikari eta idazleak Argizaiola Saria jaso zuen, «umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik».
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1973 - Serpico filma estreinatu zen, Sidney Lumetek zuzendu eta Al Pacinok antzeztu zuelarik.
- 1984 - Beverly Hills Cop ("Beverly Hillseko Polizia") filma estreinatu zen, Martin Brestek zuzendu eta Eddie Murphy aktoreak antzeztu zuelarik.
- 1986 - Heartbreak Ridge ("Burdinezko Sarjentua") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta antzeztu zuelarik.
- 1997 - Good Will Hunting ("Will Hunting Zintzoa") filma estreinatu zen, Gus Van Santek zuzendu eta Robin Williams, Matt Damon, Ben Affleck, Minnie Driver eta Stellan Skarsgård aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2012 - Les Misérables ("Doilorrak") filma estreinatu zen, Tom Hooperek zuzendu eta Hugh Jackman, Russell Crowe, Anne Hathaway eta Amanda Seyfried aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1976 - Euskal derbia: Errealak 5 Athleticek 0.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1748 - Pedro Antonio Añibarro, apaiz eta euskal idazlea, bizkaierazko literaturaren aitatzat hartua (h. 1830).
- 1820 - Nikolas Soraluze, euskal historialari, politikari eta enpresaburua (h. 1884).
- 1842 - Martin Lapeire, idazle lapurtarra (h. 1894).
- 1845 - Nicolas Armentia, euskaldun frantziskotarra, XIX. mendeko geografo amerikarrik garrantzitsuena (h. 1909).
- 1903 -
- Pedro Ipiña, Morenito de Sestao, bizkaitar toreatzailea (h. 1985).
- Crispín Martínez, nafar artista (h. 1957).
- 1910 - Julio Antonio Elizegi, nafar futbolaria (h. 2001).
- 1914 - Dioni Ardanza, bizkaitar jostuna (h. 2005).
- 1916 - Anastasio Zubia, gipuzkoar saltzaile ibiltari eta mugalaria (h. 1983).
- 1919 - Dalmacio Langarika, bizkaitar txirrindularia (h. 1985).
- 1923 - Augusto Unceta-Barrenechea, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (h. 1977).
- 1962 - Bingen Mendizabal, arabar konpositorea.
- 1966 - Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia..
- 1969 - David Billabona, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1970 - Francisco José Sánchez, bizkaitar kirolaria, borroka librean aditua.
- 1973 - Igor Flores, nafar txirrindulari ohia.
- 1974 - Abraham de Amezaga, bizkaitar kazetaria eta hizlaria.
- 1975 - Alberto Unamuntzaga, gipuzkoar politikaria, Eusko Alkartasunaren kidea.
- 1986 - Javier Aramendia, nafar txirrindularia.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1443 - Julio II.a, Aita santua (h. 1513).
- 1537 - Ashikaga Yoshiaki, Ashikaga shogunerriko hamabosgarren eta azken shoguna (h. 1597).
- 1687 - Francesco Geminiani, italiar musikaria eta biolinista (h. 1762).
- 1820 - Afanasi Fet, errusiar olerkaria (h. 1893).
- 1830 - Christina Rossetti, ingeles poeta eta idazlea (h. 1894).
- 1839 - George Armstrong Custer, estatubatuar jenerala (h. 1876).
- 1859 -
- Charles Henry Gilbert, estatubatuar iktiologoa, iktiologian aitzindaria (h. 1928).
- John Jellicoe, Royal Navyko flota almirantea (h. 1935).
- 1861 -
- Armando Diaz, espainiar jatorriko italiar jeneral eta mariskala (h. 1928).
- Konstantin Korovin, errusiar margolaria (h. 1939).
- 1863 - Paul Painlevé, Frantziako lehen ministroa (h. 1933).
- 1867 - Jozef Pilsudski, poloniako Bigarren Errepublikako lehen estatuburua eta diktadorea (h. 1935).
- 1868 - Arnold Sommerfeld, alemaniar fisikaria eta matematikaria (h. 1951).
- 1869 - Jekaterina Kuskova, errusiar ekonomista eta kazetariamarxismo legalaren teoriko nagusienetakoa (h. 1958).
- 1874 - Henriette Caillaux, Joseph Caillaux politikari frantsesaren emaztea eta arte historialaria (h. 1943).
- 1889 - Fritz Arno Wagner, alemaniar zinema-argazkilaria (h. 1958).
- 1890 -
- Mehmet Fuad Koprülü, turkiar historialari eta politikaria (h. 1966).
- Fritz Lang, austriar-alemaniar zinema zuzendaria, gidoigilea eta noizbehinkako ekoizlea (h. 1976).
- 1891 - Alexander Rodtxenko, errusiar margolaria, eskultorea eta dekoratzailea (h. 1956).
- 1894 - Charles Robberts Swart, Hegoafrikako azken gobernadore orokorra eta lehendabiziko presidentea (h. 1982).
- 1895 - Mamerto Urriolagoitia, Boliviako 43. presidentea (h. 1974).
- 1896 - Carl Ferdinand Cori, txekiar jatorriko biokimikari estatubatuarra, 1947ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1984).
- 1898 - Henri Gouhier, frantziar idazle eta filosofoa (h. 1994).
- 1901 -
- Walt Disney, estatubatuar zinema zuzendaria eta ekoizlea, The Walt Disney Companyren sortzailea (h. 1966).
- Werner Heisenberg, alemaniar fisikaria, 1932ko Fisikako Nobel Saria (h. 1976).
- 1903 -
- Cyril Jackson, hegoafrikar astronomoa (h. 1988).
- Cecil Frank Powell, ingeles fisikaria, 1950eko Fisikako Nobel Saria (h. 1969).
- 1905 - Otto Preminger, austriar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1986).
- 1906 - Willard Van Dyke, estatubatuar argazkilaria eta zinemagilea (h. 1986).
- 1907 - Lin Biao, txinatar militarra eta politikaria, lehen Armada Gorriko buruzagia (h. 1971).
- 1911 -
- Alfred Manessier, frantziar margolaria (h. 1993).
- Władysław Szpilman, poloniar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2000).
- 1914 - Lina Bo Bardi, italiar-brasildar arkitekto-modernoa (h. 1992).
- 1925 - Anastasio Somoza Debayle, Nikaraguako presidentea (h. 1980).
- 1927 - Bhumibol Adulyadej, Thailandiako erregea (h. 2016).
- 1932 -
- Sheldon Lee Glashow, estatubatuar fisikaria, 1979ko Fisikako Nobel Saria.
- Little Richard, estatubatuar rock kantaria, gitarrista eta pianista, Chuck Berryrekin batera, rock and rollaren aitzindaria (h. 2020).
- Jacques Roubaud, frantziar idazlea, itzultzailea eta matematikaria.
- 1934 -
- Joan Didion, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2021).
- Lee Han-dong, Hego Koreako lehen ministroa (h. 2021).
- 1936 - Robert Freeman, britainiar argazkilari eta diseinugile grafikoa, The Beatlesekin egindako lanagatik ezaguna (h. 2019).
- 1938 - JJ Cale, estatubatuar gitarrajolea eta musikaria (h. 2013).
- 1939 - Ricardo Bofill, kataluniar arkitektoa (h. 2022).
- 1943 - Eva Joly, norvegiar-frantziar instrukzioko epaile eta Europa Ekologia - Berdeak alderdiko politikaria.
- 1945 - Moshe Katsav, Israelgo presidente ohia.
- 1946 - Josep Carreras, kataluniar opera-abeslaria, tenorra.
- 1947 - Zhugderdemidiin Gurragtxaa, mongoliar kosmonauta eta politikaira, espaziora joandako lehen mongoliar kosmonauta.
- 1950 -
- Camarón de la Isla, espainiar flamenko-abeslaria, flamenko-abeslari handienetakoa (h. 1992).
- Oswaldo de Oliveira, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1954 - Hanif Kureishi, ingeles antzerkigile, zinema gidoigile, eleberrigile eta ipuingilea.
- 1956 - Rosalía Arteaga, Ekuadorko presidentea.
- 1963 - Alberto Nisman, Argentinako fiskala, Cristina Fernández de Kirchner presidentea salatu ondoren hilda agertu zena (h. 2015).
- 1966 - Patricia Kaas, frantziar abeslaria eta aktorea.
- 1969 - Catherine Tate, ingeles aktorea eta idazlea.
- 1970 -
- Walt Dohrn, estatubatuar ahots-aktore eta gidoigilea.
- Nacho Guerreros, espainiar aktorea.
- 1973 - Sorin Grindeanu, Errumaniako lehen ministroa.
- 1975 - Ronnie O'Sullivan, snooker jokalari ingelesa.
- 1979 - Rustam Kasimdzhanov, uzbekistandar xake jokalaria.
- 1982 - Keri Hilson, estatubatuar abeslari eta musikagilea.
- 1988 -
- Tsukasa Shiotani, japoniar futbolaria.
- Rumi Utsugi, japoniar futbolaria.
- 1989 -
- Pamela Jelimo, kenyar atleta, 800 metrotan aditua.
- Quan Zhou Wu, espainiar idazle, ilustratzaile, komikigile eta diseinatzailea.
- 1992 - Zion Moreno, mexikar-estatubatuar aktorea.
- 1993 - Luciano Vietto, argentinar futbolaria.
- 1995 - Albert Salazar, kataluniar aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1908 - Jose Arana Elortza, Madrilgo Errege Antzokiko enpresaburu eta Donostiako Aste Nagusiaren sortzailea (j. 1839).
- 1953 - Benito Barrueta, bizkaitar margolaria (j. 1873).
- 1961 - Nazario Oleaga, euskal legegile eta euskaltzalea (j. 1884).
- 2005 - Juan Maria Lekuona, euskal olerkari, irakasle eta idazlea (j. 1927).
- 2008 - Jose Maria San Sebastian, Latxaga, gipuzkoar elizgizon eta idazlea (j. 1933).
- 2009 - José Ramón Orozko, euskal opera abeslaria (j. 1921).
- 2023 - Alan Griffin, irlandar euskal musikaria (j. 1952).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1518 - Giangiacomo Trivulzio, Vigevanoko markesa, italiar condottiero eta politikaria.
- 1560 - Frantzisko II.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1544).
- 1686 - Nikolas Steno, daniar zientzialari, polimata eta apaiz katolikoa (h. 1638).
- 1760 - Melchor Rafael de Macanaz, espainiar politikaria eta gaztelaniazko idazlea (j. 1670).
- 1772 - Marie-Anne de la Trémoille, Ursinsen printzesa (j. 1642).
- 1782 - Martin Van Buren, Ameriketako Estatu Batuetako 8. Presidentea (h. 1862).
- 1784 - Phillis Wheatley, bere poesia publikatzea lortu zuen lehen afroamerikar emakumea (j. c. 1753)
- 1791 - Wolfgang Amadeus Mozart, austriar musikagilea (j. 1756).
- 1834 - Thomas Pringle, eskoziar poeta (j. 1789).
- 1870 - Alexandre Dumas, frantziar idazle famatu eta emankorra (j. 1802).
- 1882 - Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff, alemaniar fisikari eta biologoa (j. 1807).
- 1891 - Petri II.a Brasilgoa, Brasilgo bigarren eta azken enperadorea (j. 1825).
- 1899 - Jimena Quirós, espainiar zientzialaria, herrialdeko lehen emakumezko ozeanografotzat hartua (h. 1983).
- 1908 - William Ireland Knapp, estatubatuar filologoa eta euskalaria (j. 1835).
- 1911 - Valentin Serov, errusiar margolaria (j. 1865).
- 1916 - János Richter, hungariar orkestra-zuzendaria (j. 1843).
- 1919 - Elia Millosevich, italiar astronomoa (j. 1848).
- 1925 - Wladyslaw Stanislaw Reymont, poloniar idazlea eta eleberrigilea, 1924ko Literaturako Nobel Saria (j. 1867).
- 1926 - Claude Monet, frantziar margolaria (j. 1840).
- 1929 - Oscar Björck, suediar margolaria eta Suediako Arteen Errege Akademiako irakaslea (j. 1860).
- 1941 - Amrita Sher-Gil, indiar margolaria (j. 1913).
- 1947 - William Isaac Thomas, estatubatuar soziologoa (j. 1863).
- 1949 - Antoni Rovira i Virgili, kataluniar politikari eta kazetaria (j. 1882).
- 1950 - Aurobindo Ghose, indiar filosofoa (j. 1872).
- 1953 - Jorge Negrete, mexikar abeslari eta aktorea, rantxera eta mariatxi musikako abeslari bikaina izateagatik oroitua (j. 1911).
- 1965 - Joseph Erlanger, estatubatuar fisiologoa, 1944ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1874).
- 1966 - Sylvère Maes, belgikar txirrindularia (j. 1909).
- 1969 - Alizia Battenbergekoa, britainiar printzesa (j. 1885).
- 1973 -
- Robert Watson-Watt, eskoziar fisikaria (j. 1892).
- Eugeni Xammar, kataluniar kazetari, diplomatikari eta itzultzaile eleanitza (j. 1888).
- 1974 - Pietro Germi, italiar zinema zuzendari, idazle, aktore eta ekoizlea (j. 1914).
- 1979 - Sonia Delaunay Terk, ukrainar margolaria (j. 1885).
- 1983 -
- Robert Aldrich, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (j. 1918).
- Lyndall Urwick, ingeles kudeaketa-aditua (j. 1891).
- 1984 - Viktor Borisovitx Shklovsky, errusiar idazle eta literatura-kritikaria, errusiar formalismoaren aitzindari nagusietako bat (j. 1893).
- 1989 - John Pritchard, britainiar orkestra zuzendaria (j. 1921).
- 1993 -
- Rita Macedo, mexikar aktorea, gidoilaria, ekoizlea eta jostuna (j. 1925).
- Alexandre Trauner, frantziar zinema-dekoratzailea (j. 1906).
- 1995 - Clair Patterson, estatubatuar geokimikaria, Lurraren adina kalkulatu zuena (j. 1922).
- 2002 - Ne Win, Myanmargo presidentea (j. 1911).
- 2007 - Karlheinz Stockhausen, alemaniar musikagilea (j. 1928).
- 2008 - Aleksi II.a Moskukoa, Moskuko eta Errusia guztietako XV. patriarka, Errusiako Eliza ortodoxoaren burua (j. 1929).
- 2010 - Virgílio Teixeira, portugaldar aktorea (j. 1917).
- 2012 - Oscar Niemeyer, brasildar arkitektoa, arkitektura modernoko erreferente nagusietako bat (j. 1907).
- 2013 - Nelson Mandela, apartheidaren aurkako ekintzailea, Hegoafrikako lehendakaria eta 1993ko Bakearen Nobel Saria (j. 1918).
- 2014 - Fabiola Mora y Aragón, Belgikako erregina ezkontidea (j. 1928).
- 2017 -
- August Ames, kanadar aktore pornografiko eta modeloa (j. 1994).
- Migel I.a Errumaniakoa, Errumaniako erregea (j. 1921).
- Johnny Hallyday, frantziar abeslaria, 1960ko hamarkadako Frantziako rock 'n'roll musikaren izar nagusia (j. 1943).
- Jean d'Ormesson, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1925).
- 2020 - Viktor Ponedelnik, errusiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1937).
- 2021 -
- Bob Dole, estatubatuar politikaria (j. 1923).
- Aurelio Galfetti, suitzar arkitektoa (j. 1936).
- Michel Rouche, frantziar historialari eta irakaslea, Galiako historia aditua (j. 1934).
- 2022 - Kirstie Alley, estatubatuar aktorea eta umorista (j. 1951).
- 2023 - Denny Laine, ingeles musikari, abeslari eta egile abeslaria, The Moody Blues eta Wings taldeko kidea (j. 1944).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Joa, Joas, Joastipi eta Enaitz.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |