G20

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

G20
Datuak
Izen laburraG20
Motageopolitical group (en) Itzuli, nazioarteko erakundea eta gobernu arteko erakundea
Osatuta
G20.svg
Historia
Sorrera1999ko irailaren 26a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: g20org Twitter: g20org Instagram: g20org Edit the value on Wikidata

G20 (ingelesez: Group of Twenty) delakoa, nazioarteko foro bat da non 19 herrialdeek osatzen duten: Alemania, Saudi Arabia, Argentina, Australia, Brasil, Kanada, Txina, Hego korea, Estatu Batuak, Frantzia, India, Indonesia, Italia, Japonia, Mexiko, Erresuma Batua, Errusia, Hego Afrika eta Turkia. Taldea, Europar Batasuneko ordezkari bat gehituko zaio.[1]

Munduko eztabaida politiko eta ekonomikoa gertatzeko esparru nagusia da (munduko populazioaren %66 eta aberastasunen %85a bilduz). G20a bi fasetan sortu zen. Lehenengoa, 1999. urtean bigarren mailako talde ekonomiko eta finantzario moduan eta beranduago, 2008. urtean, gaur egun ezagutzen dugun egiturarekin.

2009ko G20aren goi-bilkuran erabaki zuten euren burua izendatzea munduko lankidetza ekonomiko eta finantzarioaren gune nagusia[2]. Ondorioz, taldearen garrantzi ekonomiko eta politikoa hazten joan da hurrengo hamarkadan zehar, eta gaur egun munduan eragin globala duen gunetzat hartzen dute analistek[3]; bere kidegoaren mugengatik[4], erabakitako politika aurrera eramateko planifikazio ezaren ondorioz[5] eta dagoeneko martxan dauden nazioarteko erakundeen alboratzeagatik kritikak jaso ditu. G20aren bilerek protestak izan ohi dituzte aurrean, batez ere globalizazioaren aurkako mugimenduen aldetik[6][7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Barría, Cecilia. (2018-11-29). Qué es el G20 y qué países de América Latina participan (y lo que ganan con estar ahí). (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  2. «Officials: G-20 to supplant G-8 as international economic council - CNN.com» www.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  3. «isbn:1137349271/ - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  4. (Ingelesez) «Norway Takes Aim at G-20: 'One of the Greatest Setbacks Since World War II'» Der Spiegel 2010-06-22 ISSN 2195-1349. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  5. (Ingelesez) Bosco, David. «Who would replace Argentina on the G20?» Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  6. (Ingelesez) «Reuters | Breaking International News & Views» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  7. (Ingelesez) «G20 protests: Why the international summit attracts so much anger - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]