Boer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boerrak Boer Gerretan zehar beren behatokitik zelatan.

Boer (nederlanderaz "baserritar" esan nahi du, euskarazko ahoskeraz "Buur") Hego Afrikako afrikaner etniako baserritarrak dira. 1652. urtetik aurrera Herbehereetako Ekialdeko Indietako Konpainiarekin batera etorritako herbeherear, hugonote, frisiar eta flandriarren ondorengoak dira. Afrikaansez hitz egiten dute eta erlijioz, kalbinistak dira.

XVIII. mendean britainiarren presioarengadik ihes egiteko asmoz Lurmutur Hiriko Kolonia laga eta Afrikan barneratu ondoren Orange Estatu Askea eta Transvaal estatuak sortu zituzten.

Azkenik 1880 eta 1901 bitartean jazotako Boer Gerretan britainiarren aurka defendatzeko gerrillak antolatu zituzten, hasiera batean hainbat gudu irabazi harren azkenik britainiarren armada profesionala nagusitu zitzaien eta Britainiar Inperioaren barnean sarrarazi zituzten. 1902rako, 26.000 boer hil ziren gaitzak zirela eta, edota kontzentrazio-esparruetan atxilotuta. Guztira 200.000 lagun baino gehiago sartu zituzten kontzentrazio-esparru horietan.

Gaur egun, nahiz eta batzuetan sinonimotzat hartu, boerrak afrikanerren azpimultzo gisa hartzen dira. Zentzu honetan, Hego Afrikan "afrikaner nekazari" moduan ikusiak dira, nahiz eta gainerako afrikaner taldearen partaideak izan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]