Wikipedia:Txokoa

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
m,mll.pl

MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
Do you want to host an in-person or virtual session at Wikimania 2023? Maybe a hands-on workshop, a lively discussion, a fun performance, a catchy poster, or a memorable lightning talk? Submissions are open until March 28. The event will have dedicated hybrid blocks, so virtual submissions and pre-recorded content are also welcome. If you have any questions, please join us at an upcoming conversation on March 12 or 19, or reach out by email at wikimania@wikimedia.org or on Telegram. More information on-wiki.
"Wikimania 2023 Welcoming Program Submissions" mezuari erantzun

Aldizkarietako artikuluak erreferentziatu txantiloiaren bidez

20
Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Kaixo.: aldizkari zientifiko bateko artikulua (paper bat) erreferentziatzeko, aldizkari aukeratzen dut erreferentziak sartzeko txantiloian, eta ondoren, aldizkari izena, zenbakia eta ISSN eremuak gehitzen ditut. doi-a badauka, hori erreferentzia automatikoan sartu eta normalean ondo geratzen da. Baina, doi-rik ez denean, bada beste moduren bat egiteko? Txantiloian agertzen diren defektuzko aukeretan ez baitago "artikulua" Nik asko erabiltzen ditut. Ez da komenigarria aukera hori sartzea?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Artikulua ez al da izenburuaren berbera?

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

"Izenburua" eremua artikuluaren izenburua sartzeko erabiltzen dut, baina aldizkariaren izena jartzeko "aldizkaria" eremua erabiltzen dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, erabili dezakezu "argitaletxea" bestela.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Mentxuk aipatzen duen hori aspalditik dagoen gabezia bat da, jada hemen aipatua. Kazeta edo aldizkarietako artikuluek, tartean direla espezializatuek, ez dute txantiloi erraz bat: artikuluaren egilea, artikuluaren izenburua, aldizkariaren izena (eta haren egileak/zuzendariak), zenbakia, data, orrialde tartea. Nolabait makina "engainatzen" aritu behar da, ea nola geratzen den ikusi. Nik ez dakit hori aldatzen eta hor jarraitzen du. Goraintzi

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Artikulu zientifikoak (paper-ak) erreferentzia moduan erabiltzea oso gomendagarria da: informazio eguneratuena horietan egoten da, oso fidagarriak dira eta, Historiaren gaian kasu askotan, bederen, on-line aurki daitezke. Neri balio dizkidate, batez ere, errotuta dauden aurreiritzi edo aspalditik errepikatzen diren usteak gezurtatzeko, edota web-gune askotan errepikatzen diren ideiei, askotan paragrafo osoei, ñabardurak egiteko. Historian eta etnologiak horrelako pila daude eta.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zer gehiago beharko zenuke erreferentzia txantiloian? Egingarria delako.

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Artikulu batek eremu hauek ditu:

Idazlearen(en) izena (k), Ureta, eta batzuetan, hilabetea, Artikuluaren izenburua -komatxo artean-, Aldizkariaren izena -letra etzanean-, aldizkariaren zenbakia, artikuluaren orriak, hiria, ISSN, DOI (edukitzekotan). Ingelesezko cite journal txantiloia: https://en.wikipedia.org/wiki/Template:Cite_journal

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, euskaraz aspaldi hartu genuen erabaki bat: erreferentzia txantiloi bakarra izatea. Finean, cite journal, cite web, citeX guzti horiek "erreferentzia txantiloia" kargatzen dute, aukera ezberdinak hobetsiz. Beraz, txantiloi bakarrak arazo gutxiago sortzen ditu, are eta gehiago automatikoak direnean (lehen ez ziren, eta zentzu gehiago zuen).

Egin ditut aldaketa batzuk txantiloian, ze aukera guzti horiek eskaintzen ditu, baina orain arte aukeratu behar ziren. Orain defektuz erakusten ditu, eta bete daitezke, behar izanez gero: aldizkariaren izena, zenbakia, argitaratze-lekua eta ISSN. Beste guztiak bazeuden lehendik. DOI ez dut gehitu, hori baldin badugu, automatikoki egiten delako guztia.

Esaidazu ea zerbait gehiago gehitu beharko genukeen.

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko. Nik probatuko det eta ea besteek zer esaten duten.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon guztioi, begiratu bat eman dut, "Aldizkaria" eskuz sartzeko. Puntu hauek ez daude ondo, segur aski libururako txantiloi bat erabili delako:

> "Izenburua": Linguae Vasconum Primitiae

Adibide horrek ez du erakusten Aldizkari adibide bat, beraz ez du asko laguntzen. Gero, kontuan hartu behar da hauxe jartzen duela:

> "Aldizkaria": Uztaro

Maila bereko informazio parametroak dira. Honelaxe jarriko nuke "Izenburua"ren ordez:

> "Artikulua": Euskararen biziberritze-prozesua eta hezkuntza

Ahal balitz, ondo legoke aldizkariaren "egileak" (editoreak...) ere adierazi ahal izatea, ez baita gauza bera nork idazten duen artikulua eta nork koordinatu duen aldizkaria, zientifikoa denean. Goraintzi

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ezin da. Izenburua da aldizkariko artikuluaren izena edo liburuaren izenburua. "Artikulua" jartzen badugu, liburu bat txertatzen duenak ez du jakingo zer den. Erreferentzia txantiloi guztietan, baita ingelesez, "izenburua/title=" bezala txertatzen da informazio berbera, izan liburu, telebista saio, webgune edo aldizkari, kodeak hala eskatzen duelako. Nahi baduzu jar dezakezu "Linguae Vasconum Primitiae" beharrean beste zerbait, deskriptiboagoa.

Aldizkariaren editoreak sar ditzakezu ezkerreko menuan agertzen diren guzti horien artean aukeratuta.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Erreferentzia txantiloia denetarako denez, beharbada onena guztientzat "Izenburua" jartzea (Uztaro, Linguae Vasconum Primitiae), euskarri fisikoa, baina lehendabizi "Artikulua" edo "Artikuluaren izena" agertuz, alda badaiteke (izen-abizenak, eta abar aurretik), intuitiboagoa izan dadin.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez, Uztaro eta Linguae Vasconum Primitiae ez dira gauza berbera, ezin dira esparru berberan egon, erreferentziek ez dutelako horrela funtzionatzen.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Parametroen barne egituraketari begira ez dakit nola eragingo lukeen, baina erabiltzaileari begira lagungarriago eta intuitiboagoa litzateke hori.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ea ba... aldizkariak ez ditugu erreferentziatzen, baizik eta aldizkarietako artikulu zehatzak. Horregatik "izenburua" dago, artikulu edo liburu izan. Aldizkaria da "journal" eta, APA arauetan eta halakoetan, "publisher"-en parekoa da. Adibidez:

APA arauetan horrela ezartzen da:

  • Author, A. A., Author, B. B., & Author, C. C. (Year). Title of article. Title of Periodical, volume number(issue number), pages. https://doi.org/xx.xxx/yyyy
  • Author, A. A. (Year of publication). Title of work: Capital letter also for subtitle. Publisher Name. DOI (if available)

Ikusten duzuenez, "title" biei dagokie, artikulu baten izenburua zein liburu batena. Eta gero dago "Title of periodical" (journal) dela "Publisher Name" (argitaletxea).

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Ni orain gutxi arte ez naiz ohartu liburua, aukeratu edo webgunea edo aldizkari aukeratu, betetzeko eremu berberak ateratzen direla. Neretzat, azken aldaketekin nahiko da, beraz. Izenburua: artikuluaren izenburua ("Euskararen biziberritze-prozesua eta hezkuntza"), eta Aldizkaria, aldizkariaren izena (Uztaro).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Theklan xehetasun guztiengatik. Ondo dakit gauza bakoitza funtsean zer den. Iritzi diot komunikazioa, interfazea, dela arazoa:

Kasu honetan, ikusten da "Aldizkaria" txantiloian, parametro bakoitzak izen bat duela, etiketa, eta gero azalpentxo bat azpian. Bigarren hori garrantzitsua da. Kasu honetan, "izenburua" etiketaren azpian ez dakar azalpen argigarririk, beharbada oinarriko txantiloian hori ere ezin daitekeelako hainbeste espezializatu, eta ekibokoa da.

Jartzen den "Adibidea"ri dagokionez, "Linguae Vasconum Primitiae" ere ekibokoa da, jada aipatu bezala, kasu horretan euskarri fisiko/birtual bakarra eta "artikulu" bakarra delako. Aldizkariak, aldiz, seriatuak dira eta artikulu asko dituzte. Ez dago argi, eta printzipioz ezer ez dakien erabiltzaileak (txarrenera jota, noski, "dummy" batek) ikerketatxo txiki bat egin behar du jakiteko zer jarri behar den eremu bakoitzean.

Oinarriko txantiloian etiketa eta deskribapena ezin direla aldatu txantiloi berezi bakoitzerako (aldizkaria, albistea)? Ba hori izango da arazoa. Alda badaiteke eta espezializatu, bikain, eta bestela lehen bezala jarraituko du.

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Niretzat, hasieran, Aldizkaria izena, txantiloia pantailaratzen den lehen urratsean, nahasgarria izan zen, nik artikuluen erreferentzia jarri nahi nituelako. Ez da normalean jartzen aldizkari baten erreferentzia, aldizkari horretako artikulu jakin batena baizik. Aldizkaria ordez, artikulua jartzea proposatzen dut nere aldetik.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ohar bat gehitu dut dokumentazioan, erreferentzia txantiloia erabiltzean jartzeko argiago. Jar daiteke "artikulu" "aldizkari" beharrean. Ingelesez cite journal erabiltzen dute, gaztelaniaz cita publicación. Alda dezakegu arazorik gabe, hitz bat aldatzea baino ez da kodean.

"Aldizkarietako artikuluak erreferentziatu txantiloiaren bidez" mezuari erantzun

Kontuz zer igotzen dugun Berriatik Commonsera

20
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Adibidez, argazki hau Irati filmekoa @Ksarasola: Berrian publikatzen den guztia ez da irudi libre bat. Berriak dioen bezala, cc-by-sa-40 lizentziak ez die eragiten "EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Editorea ez den beste enpresa batzuetatik datozenei." Ebidentea da hau ekoiztetxeak banatu duen irudia dela, beste enpresa batek. Joka dezagun zintzo Berriarekin, eta beste irudigileekin ere.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Berriako inork esan du ezer? Niri Commons-etik ez didate ezer esan, eta zorrotzak izaten dira.

Irudi hori Berria-ko albiste batetik atera nuen eta egilea Berria zela zioen oinean. Zintzo jokatu dut Berriarekin. Argi dago Berriak baimena duela argazki hori CC-BY-SA lizentziarekin ateratzeko. Beste bi argazki atera nituen albiste bateko bideo batetik, Berria Telebistako bideo batetik. Pantaila-argazkiak dira, kalitate txarrekoak (horrekin ezin da poster bat atera gero). Iturria ez da agentzia bat, iturria Berria da. Ulertzen dut Berriak baimena duela. Nik iturria aipatu nuen.

Horregatik galdetzen dut ea Berria-tik ezer esan duten. Agian argazkia bideo edota albiste horretan ateratzeko baimena ez dutelako. Berria-k hori aipatzen badu, kenduko nuke argazkia, noski.

Bestalde, argazki horren bertsio hobe bat (zaldunaren burua kendu gabe) azaldu zen geroago berrian bertan, argazki-oin honekin: "Paul Urkijoren Irati filma. DAVID HERRANZ / FILMAX". Interpretatu nuen FILMAX ez dela agentzia bat, eta interpretatu nahi dut FILMAXek argazki hori kalitate horrekin mugarik gabe zabaldu nahi duela. Ez dutela txarto ikusten Wikipedian agertzea.

Horregatik galdetzen dizut ea inork ezer esan duen, argazkia Wikipedian agertzearen kontra edo.

Benetan penagarria litzateke Irati filmaren artikulua irudirik gabe geratzea. Horrela zegoen artikulua, triste-triste, bat ere argazkirik gabe. Kenduko ditugu lau argazkiak? Inor kexatu ez bada, nik ez nituzke kenduko.

Aupa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dut uste Berriak baimenik duenik cc-by-sa lizentziarekin argitaratzeko.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Esan bezala, nik uste dut baimena izan dutela irudi horiek erabiltzeko. Ez da normala egile bezala Berria azaltzea (ikusi argazki hau)

Zalantzarik baduzue galdetuko diezue, mesedez. Nik sinisten diet.

Horrela ez bada, artikuluan dauden argazki guztiak kendu beharko genituzke. Wikidatan dagoena ere bai? Berria Telebistaren bideokoa da eta atzean azaltzen da filmaren kartela.

Baimenik ez badago, Filmax-ekoei idatzi diezaiekegu ea argazki horietarako baimen-mezu bat bidaltzen duten. Kontakturik duzue?

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Berriak baimena izango du argazki promozional horiek banatzeko, baina Berriak berak ez du baimenik ematen beste batzuen argazkiak beren lizentziarik hartzeko. Berriaren lizentzia ez zaie aplikatzen "EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Editorea ez den beste enpresa batzuetatik datozenei." Ebidentzia bat da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, lizentzia nahiko argia da. Berriak egindakoak soilik dira lizentzia horrekin baimentzen direnak. Berdina Argiarentzat. Eta ohikoa da komunikabideetan copyrighta duten irudiak agertzea, promoziorako, baina horrek ez du lizentzia aldatzen.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Ni kexatu naiz.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hala ere, ez dut ulertzen kalapita. Atzean egon daitekeen kasuistika legalistiko guztia aldi batera utzirik, argi dago argazki horretan jartzen duela Berriarena dela, ez dakigun arren nola atera duen. Ez dagokigu guri ikerketarik hastea.

Bestalde, Commonsen ez dakit zenbateraino diren zorrotzak. Adibidez, ez zaie arreta handirik jartzen argazkietan agertzen diren kaleko aldi baterako diseinu "artistikoei", "de minimis" baino handiagoak direnetan ere.

Duela urte batzuk espainiar admin bat aritzen zen zokomiran eta auskalo zer lan gehigarritan. Ez dakit Euskal Herriarekin gogaitu zen edo zergatik, baina niri behintzat, harrezkero oso gutxitan jarri dizkidate eragozpenak.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez Berriaren baldintzak inportanteak dira Wikipediarentzat eta euskarazko eduki berrerabilpenarentzat oro har (korpus sorkuntza, adibidez). Errespetu gehiagoz tratatu beharko genituzke. Nire ustez ez da orri baten ilustrazioa zalantzan dagoena (non eta inongo filmen orrietan ez den fotogramarik agertzen, honetan ere ez agertzea ez da drama bat), baizik eta iturriaren jarraipena, dela norbaitek Berria jartzen duelako jomugan, edo Berriak berak bere baldintzak berraztertzen dituelako. Twitterren grafikoren bati jarri dio Berriak ur-marka eta copyright seinalea, esate baterako.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Luistxok dioenarekin oso ados. Demagun norbaitek orain Commonsen proposatzen duela ezabatzea. Bi gauza gertatuko dira: lehenengoa da @Ksarasola susmagarritzat hartzea, eta igo dituen beste irudi asko (tartean, Egunkariako kapturak!) zalantzan jartzea. Bigarrena da Berria bera eta bere lizentzia zalantzan jartzea, orain gutxi gertatu zaigun bezala igo ziren ilustrazioetako batzuekin. Uste dut gehiago dugula galtzeko irabazteko baino, argiki copyrighta duen irudi baten ondorioz.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ondo deritzot Berriarekin kontsultatzea, susmagarria baita, eta Luistxok aipatu bezala garrantzizkoa da Berria iturri fidagarritzat hartzea. Ksarasolak orrian jartzen duena errepikatu egin du, ez dut uste ezeren susmagarri egiten duenik. Copyrighten zirrikitu guztiak ez ditu zertan ezagutu, nik ere ezagutzen ez ditudan bezala. Goraintzi

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dira zirrikitu guztiak, baizik eta lizentziak berak dioena: "ez diete eragingo EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Editorea ez den beste enpresa batzuetatik datozenei.". Filmax ez da "Euskal Editorea". Akaso onena da galdetzea, baina ez Berriari, baizik eta Paul Urkijori.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

ados, Theklan.

Nik agentziak bakarrik nituen buruan, letra beltzez jarri duzuna oso argigarria da eta nik ez nuen buruan. Filmax ez da Euskal Editorea.

Parkatu,benetan, Luistxo eta Theklan, Kenduko ditut argazkiak.

Kepa

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, ohar hori ezagutzen dut. Berriro diot eta letrari begira: irudi txikiaren argazki oinean "Berria" jartzen du, alegia, egunkariak berberak egin duela. Nola zehazki eta zer baimenaz? Gero, irudi hori handitu daiteke, eta goian aipatu Filmax/David Herranzen argazki handiagoaren berdina dela konturatzen gara.

Ez dut uste ere Espainian edo Frantzian artelanak erakusteko irudi txikietarako baimena daudenik (buruz ari naiz). Lehen esan bezala, ondo iruditzen zait Berriarekin kontsultatzea, Berriaren oker baten susmagarria baita.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Parkatu berriro, orain laguntza eskatu behar dizuet.

Nola eskatzen da argazkiak kentzeko? Hauen agerpenak ezabatu ditut wikipediako artikuluetatik, eta ezabatzeko eskatu behar dut orain:

- Irati filma Pirineo-Zaldia.png

- IratiEnekoZaldiaFilmax.jpg

- Irati filma Aranburu-Oneka-Agirre-Virila.webp

Bestalde, suposatu dezaket Berriako bideo batetik atera nituen beste bi hauek Berri-arenak direla, eta CC-BY-SA lizentzia dutela? Zelan ikusten duzue?

- Irati filma 4 Paul Urkijo.pngHorrek filmaren kartela dauka atzetik.

. Irati filma Azkarate Urkijo Sagardoy.png

Parkatu, berriro. Ea dena ondo uzten dugun, Eskerrik asko.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Ksarasola Problemarik gabe goiko bi esteken lizentzietan, baina kasu irudien iturriak jartzeko moduari! "Nahiko heterodoxoa" baitzen (hiru esteka), eta adminak ez du gustuko izango. Kendu ditut ez diren iturriak. Ondo segi

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Commonsen, irudiaren orrialdean zaudela, "Tresnak" eta hortxe behean dago "Nominate for deletion". Copyvio edo halako zerbait jarri beharko zenuke.

Berriaren bideoko kaptura horiek ez dira larria, hori bideoaren parte direlako. Kartela atzean ateratzea de minimis da, ezin duzu ekidin ,eta ez da ezer ere gertatzen.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Listo, egin dut, Eskatu dut argazki horiek ezabatzeko.

Eskerrik asko.

Probabilitateak oso txikiak dira, baina Filmax enpresa banatzaileari mezu bat bidali diot ea baimena eman dezaketen. 10 minutu baino ez dut galdu  ;-)

"Kontuz zer igotzen dugun Berriatik Commonsera" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Ez dakit apropos den, edo nahi gabe egin duten, baina "Erreferentzia" botoia orain ikono sinple bat baino ez da. Eskatu dut konpontzeko, baina agian diseinu berriren bat da eta ez da itzuliko: T331600

"Erreferentzia botoiko testuaren arazoa" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
"''The Signpost'': 9 March 2023" mezuari erantzun

Wikipediako orri baten ezabaketa

3
Theklan(e)k egindako laburpena

babeserako konpondutzat markatu

Gartxoak (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

lagutza eske natorkizue kontu batekin.

Duela hilabete batzuk bertsolaritzan aritutako norbaiten artikulua osatu nuen wikipedian. Eskolarteko txapelketa irabazita zuelako egin nuen. Artikulua nahiko pobrea da egia esan. Kontua da pertsona hori nirekin harremanetan jarri dela eta errespetuz eta modu onean eskatu dit artikulua ezabatzeko. Ez dakit zer egiten den kasu hauetan, lehenengo aldia da horrelako zerbait gertatzen zaidana, baina ikusirik artikulua pobrea dela, pertsona bera ere ez dela ezaguna, eta artikuluan nik bakarrik hartu dudala parte, norbaitek ezabatu dezan nahiko nuke, nik ez baitut baimenik horretarako.

Esan bezala ez dakit zein den wikipediaren politika holako kasuetan, agian hausnarketarako balio dezake (edo ez). Esango didazue.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Pertsona horrek hemen berari buruzko artikulua izateko adinako oihartzunik hedabideetan izan ez badu (aipamen solteren bat besterik ez, adibidez), ezabatu beharrekoa litzateke. Aski duzu artikulu horretan {{ezabatu}} txantiloia jartzea, adibidez kode hau erabilita:

{{ezabatu|Pertsona honek ez du artikulu hau izateko behar adinako osperik.}}

Edo, bigarren zati horretan, ezabatzeko beste arrazoi bat jar dezakezu, egokiagoa iruditzen bazaizu. Hala ere, artikuluaren gai den pertsonak eskatzea ez da nahikoa artikulu hori ezabatzeko: pertsona batek hedabideetan oihartzun nabarmena izan baldin badu, artikulua merezi du.

Gartxoak (eztabaidaekarpenak)

Eskerrikasko. Kasua hori da gutxi gora behera.

Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluak

4
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Ez dut argi ulertzen. Ikusten dut zerrenda horretako artikulu guztiak aski landuak daudela. Zer egin beharko litzateke, gehiago luzatu, datu gehiagoz hornitu, kalitatez hobetu?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Artikuluek 30.000 byte baino gehiago (teknikoki 28.000 da, baina goazen borobiltzera) izan behar dituzte, kalitate altueneko bezala kontatzeko.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Ederki, muga horretara iristea edo, ahal dela, gainditzea da helburua. Compris. Mila esker.

"Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluak" mezuari erantzun

Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat

3
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Orain bost urte proiektu handi bati ekin genion Euskal Wikilarien Kultura Elkartetik: Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat. Proiektu honen helburua DBHko curriculumean agertzen diren kontzeptuak hobetzea zen, eta nabarmen egin dugu, Unibertsitateko ikasleekin batera, wikilarion indarrarekin, auzolanean.

Proiektuaren fase hau amaitzear dugu, baina azken bultzada bat behar du oraindik. Badaude artikulu batzuk, jada erdi garaturik daudelako, edo berauek lantzeko irakasle eta ikaslerik aurkitu ez dugulako, ezin izan ditugunak nabarmen hobetu. Artikulu horiek hobetzea izango da 2023an izango dugun erronka. Guztion artean egiten badugu, ederki borobilduko dugu erronka hau.

Lagundu nahi baduzu, hemen bi proposamen:

  • Lehentasunezko artikuluak: artikulu hauek goiko zerrendan egotez gain, Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan ere badaude. 30.000 bytetik gora baldin badute, bi zerrendak hobetzen ditugu, eta hizkuntzen arteko rankinean ere gorakada handia izango genuke. Une honetan 166 artikulu daude zerrenda honetan. Guztiak hobetzeko gai izango al gara urtea amaitu aurretik?
  • 2.000 bytetik beherako artikuluak: lortu al dezakegu zerrenda hau hutsik egotea urtea amaitu aurretik? Une honetan 138 artikulu baino ez daude.

Guztion artean lortuko dugu!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Gaizki ulertzen ez badut, artikulu bakoitzari 30.000 bit-etik gora sartu behar zaizkio, ezta?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Goiko zerrendako artikuluak "Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda"n ere badaude, eta beraz 30.000 bytetik gora izatea garrantzitsua da, hemen gora egiteko. Hala ere, ez dira zehazki 30.000, euskaraz byte kopurua pixka bat ezberdina da gauza berbera esateko, eta zerrenda honetan 27.400etik gora izatea da behar duguna. Borobiltzeko, hobeto 30.000, egunen batean irizpidea aldatuko balitz ere, ondo egoteko.

Gai hauetan guztietan posible da 30.000 bytetik gorako artikulu bat egitea, kasu batzuetan esfortzu txikiarekin ere.

"Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" mezuari erantzun
Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Geoeuskadi eta beste mapa publikoetatik ateratako pantaila-argazkiak gehitu daitezke Commonsera? Indusketa arkeologikoetarako oso praktikoa litzateke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Pantaila-argazkiez gain, jaitsi ditzakezu irudiak ere, kalitate handiagoan.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
"Geoeuskadi" mezuari erantzun

Ukraine's Cultural Diplomacy Month 2023: We are back!

1
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Hello, dear Wikipedians!

Wikimedia Ukraine, in cooperation with the en:Ministry of Foreign Affairs of Ukraine and en:Ukrainian Institute , has launched the third edition of writing challenge "Ukraine's Cultural Diplomacy Month", which lasts from 1st until 31st March 2023. The campaign is dedicated to famous Ukrainian artists of cinema, music, literature, architecture, design and cultural phenomena of Ukraine that are now part of world heritage. We accept contribution in every language! The most active contesters will receive prizes.

We invite you to take part and help us improve the coverage of Ukrainian culture on Wikipedia in your language! Also, we plan to set up a banner to notify users of the possibility to participate in such a challenge!

ValentynNefedov (WMUA) (talk) 07:58, 1 March 2023 (UTC)

"Ukraine's Cultural Diplomacy Month 2023: We are back!" mezuari erantzun