Latin

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Latina
Lingua latina
Datu orokorrak
Lurralde eremuaVatikano Hiria, antzina Erromatar Inperioan
Hiztunak-
Rankinga-
OfizialtasunaVatikano Hiria
erabilera jakin batzuentzat, baina ez egunerokoa
Eskualdea-
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
indoeuropar hizkuntzak
Italiar hizkuntzak
Latino-Faliscan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, pro-drop language (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa eta nominatibo-akusatibo hizkuntza
Denbora gramatikalakpluperfect (en) Itzuli, orainaldia, past imperfect (en) Itzuli eta geroaldia
Genero gramatikalakgenero femeninoa, genero maskulinoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa, lokatiboa eta ablatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa eta latinaren alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1la
ISO 639-2lat
ISO 639-3lat
Ethnologuelat
Glottologlati1261
Wikipediala
ASCL2902
IETFla

Latina[1][2] antzinako hizkuntza da, hasiera-hasieratik Lazio (Latium Vetus) eskualdeko hizkuntza, Tiber ibaia zuen iparraldean, Apenino mendilerroa ekialdean, Tirreno itsasoa mendebaldean eta Volskoen eskualdea hegoaldean mintzatua, baina askoz ere gehiago hedatu zen, ordea, Errepublika eta Inperio Erromatarraren hizkuntza ofizial bilakatu zenean.

Indoeuropar hizkuntzen artean, hizkuntza italikoen adarrekoa da (oskoera, unbriera eta faliskerarekin batera). Haren adar horretatik sortu ziren hizkuntza erromantzeak, hala nola, gaztelania (407 milioi hiztun), portugesa (200 milioi), frantsesa (130 milioi), italiera (70 milioi), errumaniera (28 milioi), katalana (9,5 milioi), galiziera (3 milioi), okzitaniera (2 milioi) eta beste hainbat. Euskarak ere asko zor dio, gutxi gorabehera hiztegiaren % 20 latinetikoa baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Erroma»
Duenos idazkuna,
K.a. VI. mendeko testua.

Erromatarren jatorrizko hizkuntza latina zen. Alfabetoa ere garatu zuten, grekozkoan oinarrituta. Idatziko lehen arrastoak K.a. VI. mendekoak dira. Iritsi zaigun literatura gehiena latin klasikoan dago idatzia, hau da, K.a. I. mendeko latin dotoreaz, baina jende arruntak latin arruntean hitz egiten zuen. Denboraren poderioz, bi hizkera motak banandu eta bakoitzak bere hiztegia, gramatika zein ahoskera garatu zuen. Inperioaren hedapenak hizkuntza ere hedatu eta sakabanatu zuen. Mendeekin batera, Inperioaren ahultzeak ere lagunduta, hizkuntza tokian-tokian era ezberdin batera garatu eta zatitu zen, eta hizkuntza erromantzeak deritzenei hasiera eman.

Prenesteko fibula
Prenesteko fibula VII. mendekoa da eta da ezagutzen den latinezko testu zaharrena inskribatua du.

Grekoa, hala ere, goi-mailakoen hizkuntza bilakatu zen, erromatarrek ikasten zuten literatura gehiena hizkuntza hartan baitzegoen: ekialdeko erdian, Bizantziar Inperioa izan zen eremuan, latina ordezkatu zuen.

Latina hizkuntza hila bada ere, hiztunak ditu. Eliza Katolikoak mezatarako erabili zuen eta Vatikano Hirian ofiziala da oraindik ere. Erabilpen arruntik ez duen arren, mende askotan zehar Europako nazioarteko hizkuntza izan zen, unibertsitatean eta diplomazian. XIX. mendean frantsesak haren lekua hartu zuen, eta XX.ean, ingelesak. Hala ere, pisu handia du egun ere, erlijio-, lege- zein zientzia-hiztegietan.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «latinezko literatura»

Latinezko literaturak Antzinako Erromako literatura lanak biltzen ditu batik bat, kultura erromatarrak literatura grekoko lanak ere sortu zituela kontuan hartu behar bada ere [3]. Erdi Aroan, latina kultura hizkuntza nagusia izan zen Europan eta horrela literatura oparoa sortu zen latinez, erlijio, filosofia eta historia gaiei buruz batez ere, Tomas Akinokoaren lumaz esaterako. Pizkundetik aurrera, latinak nagusitasuna galdu zuen; horrela, lan erlijioso, filosofiko (Spinoza, kasu) eta zientifikoetara mugatu zen; aldiz, literatura lan nagusiak hizkuntza nazionalez idazten ziren. Egun, komunikazio tresna izaera ia guztiz galdu badu ere, zenbait idazlek beren sormen lanak latinez egiten dituzte.

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Latinaren deklinabidea»

Bost deklinabide eredu daude izenetarako, genitiboaren bukaeraren arabera bereiziak. Deklinabide bakoitzean, hitzen lexemei edo erroei hainbat bukaera gehitzen zaizkie.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-11-3).
  3. (Ingelesez) Albrecht Dile: Greek and Latin literature of the Roman Empire: from Augustus to Justinian liburuan esaterako Erromatar Inperioko bi literaturak, latinezkoa eta grekerazkoa, aztertzen dira. Erromako latinezko literaturak literatura grekoaren eragin nabarmena jaso zuen gainera. Ikus: (Gaztelaniaz) Jean Bayet: Literatura latina. 37. orrialdea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.