Apendizitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Apendizitisa
Acute Appendicitis.jpg
Apendizitis (heste sobre handituta).
Deskribapena
Motagaixotasun zekala, infekzio intraabdominala, appendix disease (en) Itzuli
particular disease (en) Itzuli
EspezialitateaKirurgia orokorra
Sintoma(k)oka, anorexia, tripako mina
goragalea
Azterketa medikoaodol-analisi, ekografia
ordenagailu bidezko tomografia axiala
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmeropenem (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK37
GNS-9-MK540-543.99 eta 541
DiseasesDB885
MedlinePlus000256
eMedicine000256
MeSHC06.405.205.099D001064
Disease Ontology IDDOID:8337

Apendizitisa apendize ileozekalaren hantura da. Apendizea heste lodiaren behealdeko zatian (itsuan) dagoen luzakina da , tutu itxurakoa. Gaitzak eskuineko hobi iliakoan oinaze handiak, goragalea, eta leukozitosia eragiten ditu. Apendize handitua lehertzeak infekzio larria ekar lezake (peritonitisa). Kirurgia bidez apendizektomia egitea beste erremediorik ez da ezagutzen gaitz honetarako.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apendizitisa larrialdiko ebakuntza (apendizektomia) behar duen patologia da. Ebakuntza honetan handituta dagoen apendizea erauzi egiten da. Ebakuntza egin ezean, kaltetutako apendizea apur daiteke peritonitis edo shock septikoa eraginez, ondorio oso larriak dakartzana (hilkortasun tasa handia).

Mundu osoan hedatuta dagoen patologia da, munduko biztanleen %7 inguruk bere bizitzan zehar apendizektomia bat izango duelako [1]

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apendizearen argiaren buxadurak sortzen du apendizitisa. Eragileen artean hauek dira ohikoenak:

  • Folikulu linfoideen hiperplasia, apendizitis gehienen atzean dagoena. Infekzio baten ondorioz folikulu linfoideak handitzen dira eta apendizearen buxadura sortzen dute. Gogoratu folikulu linfoideak, bestak beste, apendizearen mukosetan daudela eta linfozito asko dituztela.
  • Apendikolitoa, hots, hondar fekalek eragindako apendizearen buxadura
  • Tumoreak: kasu gutxi batzuetan besterik ez dute apendizitisa sortzen [2]

Sintomak eta diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilbor inguruko mina, eskuineko zokogune edo hobi iliakoan, hasierako sintoma da. Mina, bereziki, toki zehatz batean areagotu egiten da (Mc Burneyren puntuan), eta oso handia izan daiteke

Mc Burney-ren puntua irudiaren 1. da

Horrekin batera, jangura eza, goragaleak eta okak ohikoak dira, baita sukar baxua ere.

Diagnostikoa egiteko sendagileak azterketa fisikoa, odol-analisia (leukozitosi eta C proteina erreaktiboaren maila altua erakutsiko duena), ekografia edota eskanerra erabiliko ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brunicardi, F. (2006). "29. atala: El apéndice". Schartz: Principios de cirugia (8va ed.). McGraw-Hill. ISBN 9789701053737
  2. Medline Plus: Apendicitis

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]