Maiatzak 24ean argitaratu zen WordPress 6.0 “Arturo”. Arturo OāFarrill Jazz musikariaren omenez jarri diote Arturo izena bertsio honi.
Gaur egungo jazz-latinoan duen eraginagatik ezaguna da eta, gainera, Arturok 15 disko baino gehiago argitaratu ditu bost hamarkadatan.
Har ezazu tartetxo bat WordPress 6.0 arakatzeko; sormen prozesuan laguntzeko eta webgune-sortze esperientzia intuitiboagoa egiteko eraikia izan da. Eta bide batez, entzun itzazu Arturoren kantu inspiratzaile batzuk: Kubako afro jazza eta gaur egungo jazz latinoa, besteak beste.
Ia 1.000 hobekuntzarekin eta akats-zuzenketarekin, hemen da 2022ko bigarren bertsio garrantzitsuena. Deskargatu orain! Gaur egun, WordPress-ek mundu osoko guneen %42 baino gehiago da.
Webguneen jabe eta administratzaileek eguneratu egin beharko lukete egonkortasun-, errendimendu- eta erabilera-hobekuntzak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Honela, WordPress-en eduki-sortzaileek edo erabiltzaileek ezaugarri berriak izango dituzte: hau da, idazketa- eta diseinu-esperientziak hobea edukiko dute.
Zer berri?
Idazketa-esperientzia hobetua.
Idazketa-hobekuntzak ugariak dira, bai post berri bat idazten ari denean, bai lehendik dagoen orri bati elementuak gehitzen dizkiotenean. Aztertu edukia sortzeko prozesua arintzeko modu gehiago, hauek barne:
- Hautatu hainbat blokeetako testua, errazago kopiatu eta itsasteko.
- Idatzi bi bracket ireki `[[` eta argitalpen edo orrialde berrien zerrenda aterako zaizu.
- Mantendu estiloak bloke mota batetik bestera aldatzen denean āparagrafo-bloke batetik kode-blokera, adibidez.
- Sortu botoi pertsonalizatuak eta gerora sortzen duzun edozein botoik estiloaren pertsonalizazioak automatikoki mantenduko ditu.
- Etiketen hodeiak eta sare sozialetako ikonoak are erakargarriagoak izan daitezen ezarpen eta kontrol gehiago dituzte. Beste diseinu-estilo berri bat ere bada etiketen hodeirako.
Estilo-aldaketa
Blokeko itxurek, orain, estilo-aldaketa ugari izateko aukera dute. Horrek are gehiago areagotzen du estilo sistema berria, eta lasterbideak ditu itxura eta sentsazioa aldatzeko. Ezaugarri hori duten bloke itxuren ezarpenak, letra tamaina, estilo-aukerak eta kolore-paleta alda dezakezu. Aldatu zure gunearen itxura eta sentsazioa klik gutxi batzuekin.
Txantiloi-aukera gehiago
WordPress 6.0ek bloke itxurentzat bost txantiloi berri ditu: egilea, data, kategoriak, etiketa eta taxonomia. Txantiloi gehigarri horiek malgutasun handiagoa eskaintzen diete edukien sortzaileei. Egokitu horietako bakoitza ezagutzen dituzun tresnekin edo merkaturatze honetako aukera berriekin:
- Nabarmendutako irudia goiburuko cover blokean erabili dezakezu.
- Irudien neurrien ezarpen berriekin nahi dituzun emaitzak lortuko dituzu.
- Txantiloi bat editatzen duzun bitartean, jatorrizkoa edo blokeen artekoa, txertatzaile azkarrak txantiloi-erduak eta txantiloi zatiak erakusten dizkizu, azkarrago lan egiten laguntzeko eta diseinu-aukera berriak aurkitzeko.
- Kontsulta-blokeak iragazki berriak ditu: hainbat autoreren lanak, taxonomia pertsonalizatuak… Gainera, emaitzarik ez dagoenean erakusten dena pertsonalizatu daiteke.
Eredu integratuak
Ereduak edo patroiak, behar izanez gero, toki gehiagotan agertuko dira, hala nola txertatzaile azkarrean edo, baita ere, goiburu edo orri-oin berri bat sortzen denean. Bloke-itxura egilea bazara ereduak ere erregistra ditzakezu ereduen direktorioan `theme.jsonā erabiliz, eta horrek aukera ematen dizu zure itxuraren erabiltzaileentzat erabilgarriak diren eredu espezifikoei lehentasuna emateko.
Diseinu-tresna gehigarriak
Diseinu-tresnak hobeak eta intuitiboagoak dira argitalpen bakoitzean. Hona hemen 6.0 bertsioak dituen zenbait puntu garrantzitsu:
- Kolore panelaren diseinu berriak tokia aurrezten du, baina oraindik ere aukerak erakusten ditu modu erraz batean.
- Ertzen ezarpen berriekin ertza nahi duzun bezalakoa jarri dezakezu.
- Koloreen gardentasun-mailekin jokatu dezakezu.
- Tarteak, marjinak eta tipografiak bloke-taldeetan kontrolatu ditzakezu, edo denak batera.
- Alda itzazu zutabeak, errenkada eta taldeak, bloke-multzoak diseinatzeko, eta honela, malgutasunez kokatzeko.
- Erabili Galeria blokeko hutsune-kudeatzaile funtzionalitatea itxura desberdinak sortzeko: Irudi guztien arteko tartea jarri edo euren arteko espazioa erabat kendu daiteke.
Zerrenda-bista hobea
Teklatuko lasterbide berriei esker, zerrendaren bistako hainbat bloke aukeratu, soltean aldatu eta zerrendaren barruan arrastatu eta aska ditzakezu. Zerrenda bista erraz ireki eta itxi daiteke; defektuz itxita dator, eta automatikoki, uneko hautapenera zabaltzen da bloke bat hautatzen duzun bakoitzean.
Blokeak blokeatzeko kontrolak
Blokeak blokeatu ditzakezu orain. Blokea mugitzeko edo blokea kentzeko aukera aktibatu dezakezu. Horrek erraztu egiten du proiektuak bezeroi entregatzea, eta honela gunea aldatzeko aukera dute, baina ezingo dute nahi gabe gunea hautsi.
Errendimendu hobea WordPress 6.0-n
Argitalpen honetan WordPress-en errendimendua hobetzeko hainbat eguneratze daude. Hobekuntza horiek, besteak beste, orriaren eta karga ondoko abiaduran, zenbait kontsulta motetan, cachean, nabigazio-menuetan egin dira. Errendimendua hobetzea eta azkartzea garapen-taldearen ildo nagusienetakoa da. Talde honen lanari buruzko informazio gehiago lortzeko, mesedez, jarraitu Making WordPress-en #performance hashtag-a.
WordPress 6.0 Irisgarritasuna hobetzea
Irisgarritasuna WordPress-en oinarrietako bat da. Komunitate inklusiboa sustatu nahi dugu eta mundu osoko eta mota guztietako erabiltzaileez osatutakoa. Hala, bada, plataformaren irisgarritasuna hobetzeko 50 eguneratze baino gehiago ditu WordPress 6.0-k. Eguneratze horiek irakur ditzakezu eta martxan dauden irisgarritasun-ekimenei buruz gehiago ikasi.
WordPress 6.0-ri buruzko informazio gehiago
Ikusi WordPress 6.0 martxan! Ikusi laburpen-bideo labur bat, WordPress 6.0-n ezaugarri nagusi batzuk azpimarratuz.
Arakatu learn.wordPress.com-eko gidak eta bideoak WordPress-en ezaugarri berriei buruz gehiago ikasteko. Edo zatoz WordPress gai espezifiko batetaz zuzenean egiten diren ikaskuntza interaktiboko saiotako batera.
Garatzaileek WordPress 6.0 eremu-gida aztertu dezake. Garatzaileen ohar zehatzez beteta dago, WordPress erabiltzen eta eraikitzen laguntzeko.
Irakurri WordPress 6.0 bertsio-oharrak informazio gehiago lortzeko. Bertan hobekuntzei eta konpondutako akatsei, instalazio-informazioari, garatzaileen-oharrei eta baliabideei, argitaratze-laguntzaileei eta aldatutako fitxategiei buruzko informazioa dago.
WordPress 6.0 argitalpen taldea
Ondoren agertzen den taldeak argitalpen honen alde lan egin zuen, etengabe, argitalpena sortu zenetik gaur arte:
- Argitalpen arduraduna: Matt Mullenweg
- Bertsio koordinatzailea: HĆ©ctor Prieto and Anne McCarthy
- Core Tech arduraduna: Peter Wilson
- Editor Tech arduradunak: Adam ZieliÅski and Greg ZiĆ³Åkowski
- Core Triage arduradunak: Ahmed Chaion and Colin Stewart
- Editor Triage arduraduna: Nick Diego
- Dokumentazio arduradunak: Birgit Pauli-Haack, Milana Cap, and Abha Thakor
- Marketing eta komunikazio arduraduna: Dan Soschin
- Test arduradunak: Piotrek Boniu and Brian Alexander
- Disenu arduraduna: Channing Ritter
Mila esker 500+ kolaboratzaileei
WordPress 6.0 ez zatekeen posible izango 500 pertsonak baino gehiagok 58 herrialdetan egindako ekarpenak gabe. Ehunka hobekuntza eta zuzenketa egin ahal izan dira asinkronoki koordinatuz eta hori, WordPress-en komunitatearen indarraren eta gaitasunaren islada da.
Aaron Jorbin Ā· Aaron Robertshaw Ā· Abdullah Ramzan Ā· Abha Thakor Ā· Adam Silverstein Ā· Adam Zielinski Ā· adi64bit Ā· Adil Ali Ā· agepcom Ā· Ahmed Chaion Ā· Aki Hamano Ā· Akira Tachibana Ā· Alain Schlesser Ā· Alan Jacob Mathew Ā· alansyue Ā· Albert JuhĆ© Lluveras Ā· albertomake Ā· Alefe Souza Ā· Aleksandar Kostov Ā· Alex Concha Ā· Alex Lende Ā· Alex Mills Ā· Alex Stine Ā· aliakseyenkaihar Ā· Alkesh Miyani Ā· Alok Shrestha Ā· Amanda Giles Ā· Andrea Fercia Ā· Andrei Draganescu Ā· Andrei Surdu Ā· Andrew Dixon Ā· Andrew Nacin Ā· Andrew Ozz Ā· Andrew Serong Ā· Andrey āRarstā Savchenko Ā· AndrĆ© Ā· Andy Fragen Ā· Angelika Reisiger Ā· Anh Tran Ā· Ankit K Gupta Ā· Anne McCarthy Ā· Anoop Ranawat Ā· Anthony Burchell Ā· Anthony Ledesma Ā· Anton Vlasenko Ā· antonrinas Ā· Antony Booker Ā· arcangelini Ā· Ari Stathopoulos Ā· Arne Ā· Arpit G Shah Ā· artdecotech Ā· ArteMa Ā· Arthur Chu Ā· Asaquzzaman mishu Ā· atomicjack Ā· AurĆ©lien Joahny Ā· Aurooba Ahmed Ā· Barry Ā· Barry Ceelen Ā· Bartosz Gadomski Ā· Beda Ā· Ben Dwyer Ā· Benachi Ā· Bernhard Reiter Ā· BettyJJ Ā· Bhrugesh Bavishi Ā· binarymoon Ā· Birgir Erlendsson (birgire) Ā· Birgit Pauli-Haack Ā· Blair Williams Ā· BlogAid Ā· Boone Gorges Ā· Brandon DuRette Ā· Brandon Kraft Ā· Brian Alexander Ā· bronsonquick Ā· Brooke Ā· Brooke. Ā· Bruno Ribaric Ā· caraya Ā· Carlos Bravo Ā· Carlos Garcia Ā· Carolina Nymark Ā· cbigler Ā· Chad Chadbourne Ā· Channing Ritter Ā· charleyparkerdesign Ā· charlyox Ā· Chintan hingrajiya Ā· Chloe Bringmann Ā· Chouby Ā· Chris Lubkert Ā· Chris Van Patten Ā· chriscct7 Ā· clonemykey Ā· Colin Stewart Ā· conner_bw Ā· Cory Hughart Ā· Courtney Robertson Ā· Crisoforo Gaspar Ā· Dan Soschin Ā· Daniel Bachhuber Ā· Daniel Richards Ā· danieldudzic Ā· darerodz Ā· Dat Hoang Ā· Dave Smith Ā· David Baumwald Ā· David BiÅ?ovec Ā· David Calhoun Ā· David Gwyer Ā· David Herrera Ā· David Shanske Ā· Deb Nath Utpol Ā· Delowar Hossain Ā· denishua Ā· Dennis Claassen Ā· Dennis Snell Ā· Dhanendran Ā· Dharmesh Patel Ā· dhusakovic Ā· Dilip Bheda Ā· Dion Hulse Ā· Dominik Schilling Ā· donmhico Ā· drago239 Ā· Drew Jaynes Ā· dromero20 Ā· Eddy Ā· ehtis Ā· Eliezer PeƱa Ā· Ella van Durpe Ā· Emmanuel Hesry Ā· Enrico Battocchi Ā· eric3d Ā· Erik Betshammar Ā· espiat Ā· Estela Rueda Ā· etaproducto Ā· EverPress Ā· Fabian KƤgy Ā· Fabio Blanco Ā· Faison Ā· Felipe Elia Ā· Felix Arntz Ā· Femy Praseeth Ā· Florian Brinkmann Ā· Florian TIAR Ā· FolioVision Ā· Francesca Marano Ā· Francisco Vera Ā· frankei Ā· furi3r Ā· gadhiyaravi Ā· Garrett Hyder Ā· Garth Mortensen Ā· Gary Jones Ā· Gary Pendergast Ā· genosseeinhorn Ā· George Hotelling Ā· George Mamadashvili Ā· George Stephanis Ā· Gerardo Pacheco Ā· Glen Davies Ā· GrĆ©gory Viguier Ā· Grant M. Kinney Ā· Greg ZiĆ³Åkowski Ā· gregoiresailland Ā· Guido Scialfa Ā· gumacahin Ā· gvgvgvijayan Ā· Hareesh Ā· Hasanuzzaman Ā· Hasnain Ashfaq Ā· Hauwa Abashiya Ā· Haz Ā· Helen Hou-Sandi Ā· HelgaTheViking Ā· Henry Wright Ā· Hilay Trivedi Ā· Hitendra Chopda Ā· HristoK Ā· Hugh Lashbrooke Ā· HĆ©ctor Prieto Ā· Ian Belanger Ā· Ian Dunn Ā· ianatkins Ā· ianmjones Ā· ImanGM Ā· imokol Ā· Isabel Brison Ā· ishitaka Ā· itsamoreh Ā· Iulia Cazan Ā· Ivan Lutrov Ā· jadpm Ā· Jake Spurlock Ā· jakeparis Ā· James Koster Ā· Jamie VanRaalte Ā· Jan Weiss Ā· janh2 Ā· Jarret Ā· Jason Johnston Ā· Jason LeMahieu (MadtownLems) Ā· Javier Arce Ā· Javier Prieto Ā· Jay Trees Ā· jazbek Ā· Jean-Baptiste Audras Ā· Jeff Bowen Ā· Jeff Matson Ā· Jeff Ong Ā· Jeff Paul Ā· Jenny Dupuy Ā· Jenny Wong Ā· Jeremy Felt Ā· Jeremy Herve Ā· Jeremy Yip Ā· Jez Emery Ā· jhned Ā· jhnstn Ā· jigar bhanushali Ā· jiteshdhamaniya Ā· Joe Dolson Ā· Joe McGill Ā· Joen Asmussen Ā· Johannes Kinast Ā· John Blackbourn Ā· John James Jacoby Ā· John Regan Ā· John Watkins Ā· Jon Brown Ā· Jonathan Champ Ā· Jonathan Desrosiers Ā· Jonny Harris Ā· Jono Alderson Ā· Jorge Ā· Jorge Costa Ā· JosĆ© Arcos Ā· Josepha Ā· Josepha Dambul Ā· Joshua Fredrickson Ā· Joy Ā· jrivett Ā· jsnajdr Ā· juanlopez4691 Ā· JuanMa Garrido Ā· Juliette Reinders Folmer Ā· Junaid Ahmed Ā· Justin Ahinon Ā· Justin Busa Ā· Justin Tucker Ā· KafleG Ā· Kai Hao Ā· Kajal Gohel Ā· kapacity Ā· Kapil Paul Ā· Kaspars Ā· kbatdorf Ā· Kelly Choyce-Dwan Ā· Kemory Grubb Ā· Kerry Liu Ā· Kev Provance Ā· Kharis Sulistiyono Ā· Kirtan Gajjar Ā· Kjell Reigstad Ā· KMix Ā· Knut Sparhell Ā· Konrad.K Ā· Konstantin Obenland Ā· kpegoraro Ā· kubiq Ā· Kukhyeon Heo Ā· Lauren Ā· Lena Morita Ā· lenasterg Ā· leskam Ā· Lew Ayotte Ā· linux4me2 Ā· Lisa Schuyler Ā· lkraav Ā· Louis Ā· Lovekesh Kumar Ā· Lucas Karpiuk Ā· Luis Felipe Zaguini Ā· luisherranz Ā· Luke Cavanagh Ā· Lukman Nakib Ā· M. van Dam Ā· macbookandrew Ā· Maciej Ā· Maggie Cabrera Ā· maguijo Ā· Mahbub Hasan Imon Ā· malthert Ā· manfcarlo Ā· Marcelo de Moraes Serpa Ā· Marco Ciampini Ā· Marcus Kazmierczak Ā· Marin Atanasov Ā· Marius L. J. Ā· Mark Jaquith Ā· Markus Kosmal Ā· marv2 Ā· Mary Baum Ā· Mat Lipe Ā· Mathieu Ā· Matias Ventura Ā· matiasbenedetto Ā· Matt Chowning Ā· Matt Martz Ā· Matt Mullenweg Ā· Matt Royal Ā· Matt Stoney Ā· Matt Wiebe Ā· maur Ā· Mauriac AZOUA Ā· Max Kellermann Ā· Mehedi Foysal Ā· Meher Bala Ā· mgol Ā· Michael Burridge Ā· Michal Czaplinski Ā· Miguel Fonseca Ā· Mike Auteri Ā· Mike Schroder Ā· miken32 Ā· Milan DiniÄ Ā· Milana Cap Ā· Minal Diwan Ā· Mirco Babini Ā· MMDeveloper Ā· Mohadese Ghasemi Ā· Mohammad Ahsan Habib Ā· Mohammad Rockeybul Alam Ā· MohammadJafar Khajeh Ā· Morten Rand-Hendriksen Ā· moushik Ā· mqudsi Ā· Muhammad Faizan Haidar Ā· Mukesh Panchal Ā· Mustaque Ahmed Ā· Nabil Ā· Nagesh Pai ā a11n Ā· Nalini Thakor Ā· Nathan Ā· Nayana Maradia Ā· Nicholas Garofalo Ā· Nick Ciske Ā· Nick Diego Ā· Nicolas Juen Ā· nidhidhandhukiya Ā· Nik Tsekouras Ā· Nil Ā· nmschaller Ā· Noah Allen Ā· oakesjosh Ā· oguzkocer Ā· Oliver Campion Ā· Omar Alshaker Ā· opr18 Ā· Otshelnik-Fm Ā· overclokk Ā· ovidiul Ā· Pablo Honey Ā· Paolo L. Scala Ā· Paragon Initiative Enterprises Ā· Pascal Birchler Ā· Paul Bearne Ā· Paul Biron Ā· Paul Ryan Ā· Paul Von Schrottky Ā· paulkevan Ā· Pavan Patil Ā· Pavlo Ā· pbking Ā· Pedro MendonƧa Ā· Petar RatkoviÄ Ā· Peter Smits Ā· Peter Westwood Ā· Peter Wilson Ā· petrosparaskevopoulos Ā· Petter WalbĆø JohnsgĆ„rd Ā· pgpagely Ā· Phil Johnston Ā· Pieterjan Deneys Ā· pikamander2 Ā· Piotrek Boniu Ā· Pooja Derashri Ā· Pooja N Muchandikar Ā· Pravin Parmar Ā· Presskopp Ā· presstoke Ā· Priyank Ā· pypwalters Ā· r-a-y Ā· Rachel Baker Ā· Rafi Ahmed Ā· Ramanan Ā· Ramon Ahnert Ā· Ramon James Ā· Ramona Ā· Ravi Vaghela Ā· ravipatel Ā· Razvan Onofrei Ā· Rehan Ali Ā· Remy Perona Ā· Riad Benguella Ā· Rian Rietveld Ā· Rich Tabor Ā· Richard B. Kreckel Ā· ricomoorman Ā· Rob Scott Ā· Robert Anderson Ā· Rolf Allard van Hagen Ā· Rolf Siebers Ā· Rostislav WolnĆ½ Ā· Rufus87 Ā· Ryan Boren Ā· Ryan Fredlund Ā· Ryan McCue Ā· Ryan Welcher Ā· SĆ©bastien SERRE Ā· Sƶren Wrede Ā· Sabbir Ahmed Ā· Sabbir Hasan Ā· Sami Falah Ā· Sanjeev Aryal Ā· santosguillamot Ā· Sarah Norris Ā· Sarah Snow Ā· sarayourfriend Ā· Sathiyamoorthy V Ā· Sayedul Sayem Ā· sbossarte Ā· sclayf1 Ā· Scott Buscemi Ā· Scott Reilly Ā· Scott Taylor Ā· Segayuu Ā· Sergey Biryukov Ā· sheepysheep60 Ā· Shital Marakana Ā· Shreyas Ikhar Ā· siddharth Ā· Siddharth Thevaril Ā· silb3r Ā· Simon Blackbourn Ā· Simon Prosser Ā· simonhammes Ā· Siobhan Ā· Smit Rathod Ā· snapfractalpop Ā· socalchristina Ā· Spencer Cameron-Morin Ā· stacimc Ā· stefanfisk Ā· Stefano Lissa Ā· Stefano Minoia Ā· Stefanos Togoulidis Ā· Stephen Bernhardt Ā· Stephen Edgar Ā· Stephen Harris Ā· Steve Grunwell Ā· Subrata Sarkar Ā· Sumit Singh Ā· Sumit Singh Ā· Sumon Sarker Ā· SunilPrajapati Ā· sunyatasattva Ā· Sven Wagener Ā· Sybre Waaijer Ā· Synchro Ā· Takashi Kitajima Ā· Tammie Lister Ā· tharsheblows Ā· Theo H Ā· Thimal Wickremage Ā· Thomas McMahon Ā· Thomas Patrick Levy Ā· Thomas Pike Ā· Till KrĆ¼ss Ā· Tim Blankenship Ā· Tim Nolte Ā· Timothy Jacobs Ā· tobifjellner (Tor-Bjorn Fjellner) Ā· Tom Ā· tomasztunik Ā· Tomek Ā· Tomoki Shimomura Ā· Tony Tahmouch Ā· Tonya Mork Ā· Toro_Unit (Hiroshi Urabe) Ā· Torsten Landsiedel Ā· Tracy Ā· trex005 Ā· tszming Ā· tumas2 Ā· twstokes Ā· Tynan Beatty Ā· tzipporahwitty Ā· Uday Kokitkar Ā· ugljanin Ā· Ugyen Dorji Ā· Ulrich Ā· Utkarsh Ā· valer1e Ā· versusbassz Ā· Vicente Canales Ā· Vishal Kumar Ā· vlad.olaru Ā· Volodymyr Kolesnykov Ā· vortfu Ā· WebMan Design | Oliver Juhas Ā· Wendy Chen Ā· Wes Theron Ā· Weston Ruter Ā· whoisnegrello Ā· Will Skora Ā· wpmakenorg Ā· wpsoul Ā· WraithKenny Ā· wslyhbb Ā· Xidorn Quan Ā· Yui Ā· Yunus ErtuÄrul Ā· Zebulan Stanphill Ā· znuff Ā· Äeslav Przywa
Euskaraz ere bai!
Argitalpen egunean, 76 eskualde-ezarpenek itzulia zuten beren hizkuntzara WordPress 6.0. Eta horietako bat da Euskara.
Itzultzaile komunitateak argitalpenaren ondoren ere lanean jarraitzen du, eta itzulpenak ondo egin direla bermatzeaz gain, itzulpen berriak ere egiten dira.
Mila esker erabiltzaileen galderei erantzunez laguntza-foroetan parte hartzen duten komunitateko boluntario guztiei.
WordPress-en ekarpenak egin nahi badituzu, erraza da informatzea eta parte hartzea. Ezagutu itzazu “WordPress egiten” duten taldeak eta arakatu produktuaren ibilbide-orria garatzaile talde nagusiaren blogean.
WordPressen misioa eta zu
WordPress guztiontzat diseinatutako softwarea da. Irisgarritasun handikoa, errendimendua altukoa, segurua eta erabiltzeko erraza izatea du helburu. Softwarea ahal den konfigurazio txikienarekin martxan jartzea du helburu proiektuak, honela, zuk zure istoria, produktua edo zerbitzua eskaintzeaz bakarrik arduratu beharko duzu. Beraz, oinarriko WordPress bat sortzea sinplea eta erraza izatea du helburu. Hala ere, handitzeko eta garatzeko ezaugarri oso handiak ditu.
WordPress-ek publikatzea demokratizatzean eta kode irekiaren askatasunetan sinesten du. Ideia horren alde pertsona komunitate handia ari da lanean. WordPress-en komunitatea irekia eta inklusiboa da. Gure kolaboratzaileen grinak WordPressen arrakastara darama, eta, aldi berean, bere helburuak lortzen laguntzen dio.
Eskuratu informazio gehiago WordPress-en misioari buruz eta bat egin gure komunitatearekin. Honela, denok batera, forma emango diogu munduko web plataforma ezagunenaren etorkizunari.