Ab urbe condita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erroman eginiko lehen txanponetako baten irudia.

Ab urbe condita (AUC edo a.u.c.) "hiriaren sorreratik", hau da, "Erromaren sorreratik" esan nahi duen latinezko esaera bat da. Tradizionalki, Italiako hiriburuaren sorrera, K.a. 753an kokatzen da. Eta, beraz, aro kristauko 1 urtea, 754 ab urbe conditaren baliokidea da. Esaera hau, Erromako hiritarrek erabiltzen zuten euren gertaera historikoak datatzeko.

Hala ere, modu praktikoagoan, erromatarrek, datak, urte horretan boterea zuen errege edo kontsularen arabera ezberdintzen zituzten. Honela, adibidez, K.a. 216. urtea izendatzeko, "Luzio Emilio Paulo eta Gaio Terentzio Varronen urtea" esaten ohi zen, edo K.a. 44. urtea adierazteko "Julio Zesarren bosgarren kontsulaldia".

Ab urbe condita datazio Erromatar historiaren hasieratik erabili zen. K.a. I. mendean, zertxobait aldatu zen, Marko Terentzio Varron historialariaren kalkuluen arabera, hiriaren sorrera data K.a. 753 urtera arte eraman baitzen . VI. mendetik aurrera, Dionisio Eskasaren sistema, urteak Jesusen jaiotzatik aurrera zenbatzen dituena, egin zen ohiko Inperio osoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]