Mol

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mol
Neurtzen dusubstantzia kantitatea eta extent of reaction (en) Itzuli
SI sistemarako konbertsioa1 mol
Unitate estandarretan10 dmol
Honen izena daramamolekula
Ikurramol

Mol bat karbono-12 hutsezko 0,012 kg-tan dauden atomoak beste gauzaki elementalak dituen substantzia kopurua da. (14. CGPMa (1971) 3. erabakia, CR 78) Gauzaki elementalak atomoak, molekulak, ioiak, elektroiak, edo partikulak izan daitezke.

Gutxi gora behera 6,02214199×1023 unitate dira (Avogadroren zenbakia).

Masa molarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mol baten masari masa molarra deritzo. Substantzia baten masa molarrak (gtan adierazia) masa molekularraren balio bera du, eta 6,02 x 1023 atomo edo molekula dauzka.

Bolumen molarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbono-12 isotopoa irudikatzeko grafiko bat.

Substantziaren agregazio egoera kontuan izan behar dugu, alegia, substantzia hori, egoera solido likido edo gaseosoan dagoen.

Solido eta likidoen bolumen molarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantzia bakoitzaren mol batek betetzen duen bolumena, hots, bolumen molarra, substantziaren araberakoa da.

Solido eta likido baten masa molarraren eta bolumen molarraren arteko erlazioa bere dentsitatea da. d=m/v.

Gasen bolumen molarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presio eta tenperatura baldintza normaletan (P = 1 atm eta t = 0 °C) gasen portaera solidoena eta likidoena ez bezalakoa da. Baldintza normaletan, edozein gasen bolumen molarra 22,4 l da, eta 6,022 x 1023 gas molekula dauzka.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mol