Esopo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esopo
Velázquez - Esopo (Museo del Prado, 1639-41).jpg
Bizitza
JaiotzaMesembria (Pontus) (en) Itzuli, K.a. 570?
Talde etnikoagreziarra
HeriotzaDelfos, K.a. 520? (55/56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakalegialaria, mythographer (en) Itzuli, filosofoa eta idazlea
Lan nabarmenakEsoporen alegiak

IMDB: nm0012635 Musicbrainz: eef1afd8-27ef-44b8-b3eb-6b2f7a2c33e6 Discogs: 607843 Edit the value on Wikidata

Esopo (antzinako grezieraz: Αἴσωπος, Aísōpos) Antzinako Greziako balizko alegia idazle bat da, genero horren sortzailetzat joa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago frogatuta egiaz bizi ote zen, zenbait historialarik irudi fantastikotzat jotzen baitute. Hala ere, ondu zituen alegiak eskoletan erabili ziren eta Platonek aipatzen du Sokratesek buruz haren apologoak zekizkiela.

Non jaio?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo idazle batzuek jaioterri desberdinak ematen dizkiote eta haren biografietan hainbat datu kontrajarri topa daitezke.[1]

Heraklides Pontikok Traziakoa, Jantosen esklabu jaio eta gero Idmonen libertu izan zela dio. Fedrok bere alegia esopikoen bilduman Frigian kokatzen du, Suidasek bezala. Planudesi egotzitako idazki batean Frigiako Amoriumen jaio zela ageri da.

Esopo Wenceslas Hollarren begietatik.

Noiz bizi?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esopo bizi izan zen garaia ere izan da autore ugariren aztergai eta bakoitzaren arabera aldatzen da jaioterria, baina data guztiek kokatzen dute K.a.ko 600 urtearen inguruan. Era berean, haren garaia zehazteko ere arazoa dugu. Adibidez, Herodotok dio K.a. 570 eta 520aren artean bizi izan zela. Heraklides Pontikoren arabera, aldiz, 540aren inguruan. Rossiesen ustez, Fedro eta beste batzuen arabera, K.a. 612 eta 527aren artean bizi izan zen eta Pisistratoren garaikidea izan zen.

Delfosen hil ei zuten, lapurreta baten salaketa faltsuaren ondorioz.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren lanak lehen Faleroko Demetrio, eta gero Fedro, Babrio, Jean de La Fontaine eta Felix Maria Samaniegok, besteak beste, bildu edo egokitu zituzten.

Alegiok “Aro Arkaiko” izeneko aldikoak dira; orduan iturriak herri-kontakizunak ziren eta askoren ustez satiratzat jo daitezke. Irakaspen morala dute, baina ez dotrina. Ideia pragmatikoen multzo bat osatzen duten egunerokotasunaren esperientziak hartzen dituzte.

Esoporen alegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aesopus moralisatus, 1485

Hauexek dira idatzi zituen lan nagusietako batzuk:

  • Abeltzaina eta sugegorria.
  • Antzarez eta kurriloez.
  • Arranoa eta azeria.
  • Arranoa eta kakalardoa.
  • Azeria eta mahatsak.
  • Baserriko sagua eta hiriko sagua.
  • Baserritarra eta sugea.
  • Bele gaixoa.
  • Belea eta azeria.
  • Erbia eta dortoka.
  • Erbinudea eta oiloak.
  • Greziarra eta espartarra.
  • Haragi-zatia zeraman txakurra.
  • Idia izan nahi zuen igela.
  • Igela eta azeria.
  • Igelak eta bere erregea.
  • Ipar-haizea eta eguzkia.
  • Itotzen zen umea.
  • Lehoia eta izurdea.
  • Lehoi maitemindua.
  • Mendietako erditzea.
  • Negua eta udaberria.
  • Sagua eta lehoia.
  • Txakurra eta txilina.
  • Txitxarra eta inurria.
  • Urrezko arrautzen oiloa.
  • Zaharra eta heriotza.
  • Zeus eta sugea.

Berea izan gabe (egile ezezagun batena da), Esopori esleitzen dioten obra bat “Eskorpioia eta igela” izenekoa da.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan egin diren itzulpenez gain, Bizenta Mogelek[2] haren Ipui onac obran Esoporen (Samaniegoren bertsioak ere kontuan hartuta) 50 alegia euskaratu zituen 1804an.

Joseba Altunak ere bere alegia batzuk itzuli zituen (Esopo'ren Ipuñak (1921, Euzko-Deya): «O tsua ta txakuŕa»; «Eŕbiñudia ta sagubak»; «O tsua ta bildo tsa»; «Otsua ta amianua»; «Ollaŕa ta pi txija»; «Saguba»; «Ugarixua ta miruba»; «Luna»; «Beya, aun tza ta aŕdija»; «Belea ta lukija»; «Gixona ta sugia»; «Txakuŕa ta okelazatija»; «Auntza, aun tzumia ta o tsua»; «Lugiña ta sugia»; «Arakiña ta arijak»; «Eskubak, oñak eta sabela»; «Agurea ta semia»; «Mercurio ta eguŕgiña».[3]

Olerti aldizkariak ere batzuk itzuli zituen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esopo: Alegiak, Elkarlanean, 1999, Donostia.
  • Beldarrain Agirre, Josune; Gómez Zubia, Genaro: Esoporen berrogei alegia Erramun Olabidek euskarara itzuliak. - Egan, 2012-3/4, 105-159

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Esopo, La Fontaine, Samaniego, Iriarte: Las mejores fábulas, A. L. Mateos argitaletxea, 1984, 7.or.; ISBN 84-7693-138-7
  2. Bizenta Mogel Literaturaren Zubitegian.
  3. Altuna Gabiola, Ander. (2011). Joseba Altuna Aldasoro "Amilgain" : 1887-1971 Bizitzako zertzeladak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servico Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3166-6. PMC 879362725. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esopo Aldatu lotura Wikidatan