‘Euskara aurrera!’ manifestazioarekin bat egin du UEMAk, eta bertaratzeko deia egiten die udal ordezkariei eta herritarrei

Gazte Euskaltzaleen Sareak bihar Donostian Euskara aurrera! lelopean deitu duen mobilizazio nazionalarekin bat egin du UEMAren zuzendaritza batzordeak, eta UEMAko kide diren 94 herrietako udal ordezkariei, eragileei eta herritarrei bertaratzeko deia egin die. “Euskara galbidera zeraman joera ustez aldaezina itzultzea...
Irakurri osorik »

Estrategia Demografikoan euskararen ikuspegia ere txertatzeko ekarpenak egin dizkio UEMAk Eusko Legebiltzarrari

Eusko Legebiltzarrak osoko bilkura monografikoa egingo du bihar, Estrategia Demografikoari buruz. Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako lan-dokumentua oinarritzat hartuta, zenbait ekarpen egin ditu UEMAk. Izan ere, UEMAk uste du hizkuntza-politikaren ikuspegitik ere giltzarria dela Estrategia Demografikoa. Horregatik, lan-ildoetan euskararen normalizazioarekin lotutako neurriak...
Irakurri osorik »

Udalerri euskaldun guztiak UEMAra elkartzeko deia egin dute Udalerri Euskaldunen Egunean, indarrak batzeko eta euskararen lurgunea sendotzeko

Udalerri Euskaldunen Eguna ospatzen ari dira gaur Seguran, festa eta aldarrikapena uztartuz. Goizean UEMAren batzar nagusia egin dute udalerri euskaldunetako ehun bat alkate eta zinegotzik, eta eguerdian ekitaldi instituzionala ere izan da Segurako plazan, erakunde publikoetako eta euskalgintzako ordezkaritza zabalarekin....
Irakurri osorik »

UEMAri buruz solasean, Iraitz Lazkanorekin eta Miren Segurolarekin

Maiatzaren 14an Seguran izango da Udalerri Euskaldunen Eguna. Horren harira, Goierri Irrati Telebistako lagunek elkarrizketa mamitsua egin diete UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanori eta UEMAko koordintzaile Miren Segurolari. Mankomunitatearen sorreraz, ibilbideaz, gaur egungo ildoez eta etorkizuneko erronkez aritu dira solasean Nagore...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.