Hilabeteko artxiboak: martxoa 2015
Agirre: “Kontua ekitea da”
Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak eta Mikel Ansotegik, UEMAko zuzendaritza batzordeko kideak, eraman zuten lekukoa Mankomunitatearen izenean Bilboko azken kilometroetan. Lorea Agirrek irakurri zuen 19. Korrikako mezua.
Irakurri osorik »
Euskara plana euskaraz bidaltzeagatik helegitea ezarri dio Urkijok Altzoko Udalari, lehen aldiz
Hainbat udalek jaso dituzte Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren helegiteak, besteak beste, aktak euskaraz bidaltzeagatik. Orain urrats berri bat eman du Urkijok. Eta badirudi udalen egunerokoan egiten hari den esku-hartzeak ez duela mugarik. Lehen aldiz, helegitea ezarri du udaleko euskara...
Irakurri osorik »
Euskararen balio ofiziala defendatu eta euskara sustatzeko neurriak babesteko eskatu dio UEMAk Jaurlaritzari
UEMAk eskatuta, bilera egin dute Jaurlaritza eta UEMAko ordezkariek, gaur arratsaldean. Besteak beste, euskara sustatzeagatik Urkijok udalen aurka jarritako helegiteak izan dituzte hizpide bi erakundeotako ordezkariek. UEMAk bertako udalen eskaera ofizialak entregatu dizkio Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako Sailburuordeari. Udalerri euskaldunek...
Irakurri osorik »
UEMAren aldeko sentsibilizazio kanpaina hasi du EHEk Gernika-Lumon
Busturialdeko Hitzak elkarrizketa egin dio Pernan Basterretxeari EHEko kideari. Basterretxearen adierazi du Genika-Lumo UEMAn sartzeko bidea egin nahi dutela. Horretarako, herritarrak inplikatu nahi dituzte eta “herritarrak eurak izan daitezela Udalari herria Ueman sartzeko eskaera egingo diotenak.”
Irakurri osorik »