Hilabeteko artxiboak: urria 2014
EHEk antolatuta “Euskararen normalizazio prozesuaren geroaz” mahai-inguru interesgarria
EHEk 35 urte beteko ditu, ofizialki, heldu den azaroaren 4an. Egun horretan, Durangoko San Agustin Kulturgunean, 19:00etan, mahai beraren bueltan batuko dituzte Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Idazkari Nagusi Paul Bilbao, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) Maren Belastegi eta Gotzon Barandiaran kulturgilea. Inaki Petxarroman Berriako kazetariak gidatuko du saioa.
Irakurri osorik »
Belastegi: “Berastegiko udalaren aurkako eraso hau UEMAren aurkako ere bada”
Berastegiko Udalak UEMAn sartzeko hartutako erabakiari helegitea jarri dio Estatuak EAEn duen ordezkariak. Berastegiko alkatearekin batera hedabideen aurrera agertu dira UEMAren Zuzendaritza Batzordeko hainbat kide. UEMAk, bat eginda, babestu du Berastegiko Udala.
Irakurri osorik »
UEMAk oso larritzat jo du Nafarroako eremu euskalduneko lanpostuei hizkuntza eskakizunak jartzeko helburuz aurkeztutako mozioa atzera bota izana
Bildu eta Aralar-NaBai taldeek aurkeztuta, UEMAren eskaerak jasotzen zituen mozioa eztabaidatu dute, gaur, Nafarroako Parlamentuan egindako osoko bilkuran. Mozioak, , I-E eta Geroa Bairen babesa jaso badu ere, ez da nahikoa izan aurrera ateratzeko. UEMAk salatu du “hankamotza suertatuta ere, indarrean dagoen euskararen legea bera ere garatzeko eta betetzeko ez dutela inolako borondate politikorik, ez UPNk, ez PPk, eta ezta PSNk ere.”
Irakurri osorik »
GIAren euskarazko bertsioarekin Nafarroako udaletan lan hizkuntza euskara izan dadin lortu nahi du UEMAK
Nafarroako udaletako langileek egunerokoan darabilten aplikazio informatikoa da GIA. Orain, euskarazko bertsioarekin, Nafarroako hainbat udaletan euskara lan hizkuntza izan dadin urrats sendoa egin dela uste du UEMAk. Mankomunitateak, udalak euskalduntzeko egiten ari den lanaren baitan, lehentasunezko trataera eman nahi dio aplikazio informatikoak euskaratzeari.
Irakurri osorik »