Wikipedia:Txokoa

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
m,mll.pl

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Gaur hasiko dira 2020ko Udako Olinpiar Jokoak, eta pare bat proposamen ditut: bata kirolarien eta kirolen inguruan idazteko probestea. Bestea, teknikoagoa: laguntze beharko da, akaso, olinpiar jokoetako parte-hartzaileen anabasa pixka bat konpontzeko, eta bereizteko negukoak eta udakoak, eta bakoitzaren barnean olinpikoak eta paralinpikoak. Animatzen bazarete, ongi etorria izango da!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Gaia oso interesgarria iruditu zait, eta neure aldetik zerbait egiten ahaleginduko naiz. Dena den, hori dela eta, joan naiz Ander Elesegiren artikulua ikustera, eta Biografia infotaulan bi akats larri ikusi ditut. Ahalegindu naiz aldatzen, baina wikidata iteman zerbait aldatu badut ere, gero ez da artikuluan aldatzen. Badirudi azkeneko "klik" falta zaidala. Akatsa hauek dira: Lehen hizkuntza eta egiten duen hizkuntzak ataletan gaztelania dio. Lehenengoa, euskara da, eta bigarrena euskara eta gaztelania, gutxienez, besterik egiten duen ez dakit, ahaleginduko naiz ikasten. Beste bat da aitaren izena soilik agertzen dela, eta ez amarena. Ama Juanita Alkain da, eta, nire ustez, jarri beharko litzateke, seme-alaba guztiok baitugu ama. Lagunduko didazue aldaketa horiek ezartzen, mesedez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, bi gauza ezberdin dira. Ez nituzke ere "akats larri" deituko, baina bai konpondu beharrekoak.

Hizkuntzarena egin duzu, eta ondo ikusten da, beraz, akaso, arazoa da ez duzula orrialdea berritu Wikidata aldatu ostean. Ez da automatikoa, gaurkotu behar da.

Bigarrena zailagoa da. Sortu beharko zenuke item berri bat Juanita Alkainentzat: https://www.wikidata.org/wiki/Special:NewItem . Bertan egin behar duzuna da Juanita Alkain sortu, arri gizaki bat dela, emakumezkoa eta, ondoren, Eneko Elosegiren orrialdera joan eta bertan + Gehitu adierazpena sakatuta "ama" idatzi. Hor sartu behar duzu sortu duzun item berria (Juanita Alkain jarrita ez bada agertzen, orduan kopiatu bere kodea QXXXXXXXXX moduko zenbaki bat da). Eta gorde. Korapilotsua da, baina modu honetan datu guztiak egituratu ditugu.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagun:

Hik esandako weborrian sartu, eta bi lauki agertzen zaizkidak: Etiketa eta Deskribapena. Lehenengoan, «ama» sartzen diat; bigarrenean, Juanita Alkain, eta hauxe ateratzen zaidak, gorriz markaturik:

Item Q107631872 already has label "ama" associated with language code eu, using the same description text.

Dena den, item-a sortzerakoan, etiketan jarri diat «Ama», eta deskribapenean «Juanita Alkain». Kode bat eman zidak; izena sartu, eta ez zidak onartzen; beraz, kodea sartu diat, baina, izena atera beharrean, «ama» ateratzen duk biografia infotaulan.

Laguntzerik bai? Mila esker.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez. Etiketa: Juanita Alkain. Deskribapena, izan daiteke, ba adibidez, "Irungo emakumea". Konponduko dut.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok:

Olinpiar Jokoetan parte hartzen ari diren kirolari batzuen artikuluak sortu nahi ditut, baina ikaragarrizko borroka daukat eskuinean agertzen den Infotaularekin. "Biografia Infotaula automatikoa" erabiltzen saiatzen naiz, baina lau aukera baino ez dizkit ematen: jaiotza data, heriotza data, eragina nori, eta nazionalitatea, eta nik beste atal batzuk sartu nahi ditut. Nola lor dezaket hori?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Automatikoa da, beraz egin behar duzun bakarra da sartu eta lotu beste hizkuntza batekin. Gertatzen dena da orain aste batetik beste hizkuntza batekin lotzeko sistema aldatu dutela, eta orain dugun tutorialak ez duela balio. Beraz, nire gomendioa, momentu honetan artikuluak sortu eta joango gara lotzen. Ez kezkatu infotaularekin!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Dominak jartzeko sistema kopiatu dut ingelesezko Wikipedian. Kanoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan artikuluan duzue adibide bat. Basikoki, ingelesezko kodea kopiatu daiteke eta agertuko zaigu (uste dut guztia errazten duela). Hori bai, herrialdeen izenak hemen itzuli behar dira: Modulu:Country_alias/data.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, erantzun erraza izango duen galdera bat: Bhu Karma artikulua sortu dut, ustez, Bhu izena zela, baina norbaitek, ni baino argiago izaki, Bhu kendu egin du. Mila esker. Galdera honako hau da: artikulu horretan, Sangay Tenzin izena ere agertzen da; hau Bhutango igerilaria da, eta, Karmarekin batera, herrialdeko bandera eraman zuen irekiera "parafernalian", baina ez daukat horiek baino datu gehiagorik; merezi du datu gutxi horiekin artikulua sortzea?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik moldatu dut, ari nintzelako biografia infotaula automatikoa jartzen eta ikusi dudalako hori zela izena. Sangay Tenzini buruz ez dago datu gehiegirik. Serbierazko Wikipedian badago zerbait: sr:Сангај Тензин, baina ez dakit merezi duen itzulpen bat egiteak!

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Kategorizazioekin jarraitzen dut eta zuk esan bezala, tenisarekin jarraitu dut. Baina, arazo bat dut. Beste hizkuntzekin lotzeko arazoak ditut. Aldatu egin da formatya eta ezdakit nondik egin behar den. Beraz, sortutako kategorien orrialde guztiak loturarik gabe utzi ditut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Momentuz ezin da zuzenean egin, baliteke aste honetan berriro bueltatzea aukera hori, baina lekuz aldatzerakoan ez zuten tresna hori jarri.

Bi aukera dituzu bueltatzen den bitartean:

  • Artikuluaren amaieran jartzea zein den lotura, [[en:INGELESEZKO IZENA]] jarrita. Honela, bot batek denbora pasata egingo du lotura automatikoki.
  • Beste hizkuntza bateko artikulura joan zaitezke, bertan hizkuntzen loturetan eman azpian dagoen "aldatu loturak" eta Wikidatan euskarazkoa sartu. Liosoagoa da, biana zuzenean ikusiko duzu emaitza.
Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Ados, eskerrik asko! Lehenengo aukera erabiliko dut. Ala ere hizkuntza guztiak jarri behar dira edo inglesez jarrita automatikoki beste guztik azaltzen dira?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hizkuntzetako batean jarrita (berdin dio zein) automatikoki lotuko du ordu batzuk (akaso hurrengo egunea) pasata.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Pita Taufatofua tongar kirolariaren artikulua prestatzen ari naiz, eta 40 bat erreferentzia ditu, ingelesez bi zutabetan daude jarrita, nola egin dezaket hori?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bi aukera dituzu. Editore bisuala erabiltzen baduzu (ohikoena), Txertatu > Erreferentzia zerrenda > Editatu > "Erabili zutabe moldagarrien aurkezpena"

Kodean ari bazara, orduan {{erreferentzia zerrenda|2}} erabili dezakezu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, ba kirol guztien artikulua eta kategoriak sortu ditut. Kirolari mota batzuenak oraindik falta dira. Eta artikulu orokorra asko hedatu beharko litzateke, baina azpiegitura jada badugu.

Ea animatzen garen, guztion artean, gutxienez dominadunak sortzera. Ondo legoke ere herrialdeen delegazioak sortzea, baina lan nahiko da eta akaso amaitzen denean gaurkotzea errazagoa da (ez gertatzeko berriro 2012koekin gertatu zena, hutsik zeudela.

Olinpismo historikoa ere sailkatu daiteke, arazorik gabe.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hasi naiz ere diziplinekin, eta kode batzuk ere kopiatzen ingelesezko Wikipediatik. Erlatiboki erraza da bakoitza ondo ordenatuta izatea, baina pertsona bakar batek ez dut uste lortuko duenik!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit zer den egin behar dena, baina zuzentzen badidazue laguntzeko prest nengoke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lasai! Kode asko da akaso. Kirolarien artikuluak sortzearekin, asko egiten dugu. Dominadunak eta gaurkotzen jarraitzen dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Lan asko dagoenez eta ordena jartzea interesgarria denez, Wikiproiektu:Olinpiar Jokoak wikiproiektuan jarri dut jarraipena egiteko modua.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Olinpiar Jokoen kirolariei buruz egiten ari naizen artikuluak infotaularik gabe egiten ditut; gero, norbaitek sartzen dio, eta eskertzen dut. Baina nola egiten den ikastea gustatuko litzaidake; beraz, memento bat duzuenean, ea ikasgaitxo bat ematen didazuen. Mila esker.

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Biografia infotaula jartzeko erraza da. Gorako partean dagoen "txertatu"-ri eman eta gero txantiloia. Bukatzeko, Biografia infotaula automatikoa idatzi eta listo. Txertatuta.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez da loturik agertuko beste hizkuntzei, hori da arazoa, gauza bat ukitu dutelako Wikipedian eta aukera kendu. Baina bai, txantiloia sartzea horren erraza da.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ongi! Hori egiten dut, baina honela agertzen da: "Maksim Khramtsov - Bizitza - Jarduerak" eta daturik ez dira agertzen. Datuak neuk sartu behar ditut?

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Ez, datuak automatikoki azaltzen dira beste hizkuntzekin lotura egin eta gero. Orain dagoen arazoa da, ezin dela beste hizkuntzekin zuzenean lotu.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Beraz, mementoz zuen esku utziko dut infotaulak sartzearena.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Hurrengo asteko ostiralean, hilak 13, editatoi bat antolatu dut Wikimania Hackatoiaren barnean gai honi buruz. Nahi baduzue, zuek ere parte hartu dezakezue informazioa hobetzen: T288171

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit zer den aipatzen duzun hori, baina zerbait ikas badaiteke gustatuko litzaidake esku hartzea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nahi baduzu, egin dezakegu saiotxo bat, online, gauzak azaltzeko. Saio honetan ingelesez arituko gara, baina egin dezakegu beste bat euskaraz.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Taekwondolari dominadun guztien artikuluekin bukatu dut. Beste zerbaitekin hasi behar, eta ez dakit ordena edo segidaren bat eramatea komeni den, edo "garrantzitsuenak" izan daitezkeen batzuekin hastea komeni den. Arkulariekin hasteko asmoa nuen, baina beste zerbaitekin hasi behar bada, arazorik ez. Mila esker.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nahi duzun ordena jarraitu, dudarik gabe! Akaso atletek eta igerilariek arreta gehiago deitu dute, baina arkulariak ere ondo, noski.

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Joxan!! Zorionak egitem ari zaren lanarengatik, baina, taekwondon 1 falta ezta? Erresuma Batukoa esango nuke

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Dedio! Apostua egingo nuke egin dudala, baina badirudi apostua galduko nukeela. Mila esker.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa; Elena Osipova artikuluaren buruan (archer) agertzen da (arkulari) beharrean. Hori aldatu beharko litzateke, eta nik ez dakit nola egin. Mesedez, alda ezazue.

Egindaǃ@Oraina
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Mila esker.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa: Tom Barras, Jack Beaumont, Jack Cleary eta Caleb Antill arraunlarien artikuluak sortu ditut, baina "Arraunketa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan" artikuluan sortu gabe agertzen dira. Zer gertatu ote da?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Kontxo! Orain sortuta bezala agertu zaizkit; beraz, ahantzi aurreko mezua.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Berriro kargatu behar duzu agertzeko, hori izango zen gakoa.

"UDAKO Olinpiar Jokoak" mezuari erantzun

New Wikipedia Library collections and design update (August 2021)

1
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

Hello Wikimedians!

The TWL OWL says log in today!

The Wikipedia Library is pleased to announce the addition of new collections, alongside a new interface design. New collections include:

Additionally, De Gruyter and Nomos have been centralised from their previous on-wiki signup location on the German Wikipedia. Many other collections are freely available by simply logging in to The Wikipedia Library with your Wikimedia login!

We are also excited to announce that the first version of a new design for My Library was deployed this week. We will be iterating on this design with more features over the coming weeks. Read more on the project page on Meta.

Lastly, an Echo notification will begin rolling out soon to notify eligible editors about the library (T132084). If you can translate the notification please do so at TranslateWiki!

--The Wikipedia Library Team 15:23, 11 abuztua 2021 (CEST)

This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.
"New Wikipedia Library collections and design update (August 2021)" mezuari erantzun

How to connect pages with Wikidata items in the new Vector

5
SGrabarczuk (WMF) (eztabaidaekarpenak)

Hello! In the week of August 2nd, the link for "Gehitu loturak/Aldatu loturak" will be restored to the sidebar. It will appear in the Tresnak section as "Hizkuntzen arteko loturak gehitu/Aldatu hizkuntzen arteko loturak".

When building the language button, we did not include the "Gehitu loturak/Aldatu loturak" link. This was because this functionality is a part of improved language selector. That selector is currently being built by another team of the Wikimedia Foundation. As a result, the link was missing. We have received requests to restore it.

We explored the best way to do it as a temporary solution. We decided to add it into the sidebar in the Tresnak section. You can see the location on the screenshot.

When the improved language selector is deployed, the "Gehitu loturak/Aldatu loturak" link will be back together with the language links in the button.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

NO! It doesn't work in the same way it used to be. This is broken, and the solution is even worse than not having it at all.

SGrabarczuk (WMF) (eztabaidaekarpenak)

Hi @Theklan. I admit I edit Wikidata relatively rarely. What is worse, specifically? (In other words, what's the difference between the previous and the current state?) What would you expect instead?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

There was a popup where you simply added another language code and the article title and it was done. The user wasn't sent to Wikidata. Sending people to a web they don't even know OUTSIDE their wiki is not only a bad practice, is also shocking for the user.

The current link creates a new item at Wikidata, instead of doing what the title says: linking to other languages. It creates more burden, it doesn't do what you expect, it sends you to an external project and it is not where it should.

I really don't understand how this have been accepted by the UX team.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

You have it perfectly described here: T286659

"How to connect pages with Wikidata items in the new Vector" mezuari erantzun
SGrabarczuk (WMF) (eztabaidaekarpenak)

Hello!

Join the first online meeting with the team working on the Desktop Improvements! It will take place tomorrow, August 6th, at 16:00 UTC.

We will begin with a short presentation about the project. Next, you will have time for asking questions, and sharing comments and ideas about the Desktop Improvements.

The meeting will not be recorded. We will be using English. We can answer questions in Bulgarian, Polish, and Spanish, possibly French as well. Questions in other languages are welcome if someone volunteers to translate.

How to join?

If you can't attend, do not worry! At Wikimania, we will give a lecture, and will be awaiting you in the Community Village.

More info on mw:Reading/Web/Desktop Improvements/Updates/Talk to Web.

"Talk to the Desktop Improvements team" mezuari erantzun
SGrabarczuk (WMF) (eztabaidaekarpenak)

Hello

Within the next couple of weeks, the Wikimedia Foundation Web team will move all links in the user menu (the username, Nire eztabaida, Hobespenak, Beta, Jarraipen zerrenda, Nire ekarpenak, Saioa itxi) into a dropdown menu. In the new menu, links will be paired with icons.

This change will make it more intuitive to find and understand the user links. The change is also a step towards the sticky header.

Why we are changing this

Currently, the user links are not presented cohesively as a unit. They create confusion for newcomers who do not know what the links are associated with. According to our findings, it has been unclear that these are personal rather than site-wide tools. Icons will make it even easier to understand the links.

In addition to that, currently, the links take a lot of space on the screen. Together with the sidebar, these contribute to a feeling of a cluttered interface.

We are beginning to work on a sticky header. It will be available at the top of the screen all the time. Without a dropdown menu for the user links, the sticky header would be far less useful.

How will we verify the improvement

As always, we will verify if the change improves the usability. This time, we will not perform any A/B tests. Instead, we will compare the usage of the links for the two weeks before and two weeks after the change.

Gadgets' compatibility

Some gadgets and user scripts might need to be updated or might become redundant or obsolete. We provide support for users who would like to maintain the compatibility.

Let's work together

Eskerrik asko!

"Desktop improvements. A new change!" mezuari erantzun
Txikillana (eztabaidaekarpenak)

Kaixo lagunak,

Ez dakit hau galdera honetarako leku egokia den, baina bestela esango didazue nora jo. Wikimedia Commonsen kargatutako irudi batzuen autoretzari buruz da. Garai hartan Wikipedian nire lehen pausoak ematen ari nintzen, eta gauza hauek argi ez nituelako, akats bat egin nuen: gure espeleologia taldearen autoretzakoak diren argazki batzuk, nire izenean igo.

Taldean ez didate sekula arazorik ipini, badakitelako zergatik egin nuen; baina egia esan, argazkiotako batzuk leku askotan erreproduzitzen ari dira, eta ikusten nabil etorkizunean kanpoko jendearekin arazoak izan ditzakedala, autoretza “faltsu” horren kontura. Horregatik, asunto hau konpondu nahi dut. Gauza sinplea da berez: arazo hau duten zazpi argazkiei, “Txikillana”ren autoretza kendu, eta “AdesSpeleo”ren autoretza ipini.

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:ATXURRA_(33)_copia.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:ArmintxeDibujoA3.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:ATXURRA_(6).jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Sistema-lami%C3%B1as-armi%C3%B1a.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Sistema-lami%C3%B1as-armi%C3%B1a-2.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Torca-Carlista-2009-Josu-Granja.jpg

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Atxurra-Horses.jpg

Bi kontuak (Txikillana eta AdesSpeleo) nik neuk kudeatzen ditut, eta argazki guztien orijinalak ere neuk ditut. Baina zalantzak ditut, hau teknikoki nola egin beharko nukeen.

Okurritzen zaidan lehen prozedura hau da: argazki bakoitzaren “aldatu” atalean sartu, eta kodearen gainean zuzenean idatzi, author=[[User:Txikillana|Txikillana]] ipintzen duen lekuan, author=[[User:AdesSpeleo|AdesSpeleo]] idatzita.

Baina ez dakit... errazegia iruditzen zait! Zalantzak ditut, ea prozedura sinple honekin nahikoa ote litzatekeen, edo nolabaiteko arazorik ekar dezakeen. Zuen aholkua eskertuko nuke!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on Txikillana, nire ustez erraza eta kontraesanik gabea duzu hauxe egiten baduzu:

Zure Txikillana profila hutsik dago. Bete ezazu adieraziz nor zaren eta zer egiten duzun eta beste kontu bat duzula: AdesSpeleo. Adierazi zuk kudeatzen dituzula bi kontuak. Gero, aldatu argazki horietako izenak.

Admin bat baldin badatorkizu, esaiozu egoera eta segur aski parentesi artean edo aldamenean jar daiteke AdesSpeleo.

"Commons autoretzak konpontzen" mezuari erantzun
Zorion (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denei, Norbaitek txantiloia izendatu eta kategoriza dezake. Milesker

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Zorion:

Zuk zeuk egin dezakezu:

  • joan orain daukazun orrira
  • orriaren goialdean, zabaldu gehiago menua, eta aukeratu mugitu
  • Izenburu berria atalean, ezkerrean aukeratu Txantiloi eta eskuinean jarri txantiloiarentzat nahi duzun izena

Arazorik badaukazu esan lasai

"Txantiloi bat amaitzeko" mezuari erantzun
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

(Abel~euwiki lankidearen galdera, Eztabaida:Anita Brookner orritik ekarria)

Idazle inglesen edo estatubatuarren liburuen ISBNak azaltzen dira ingeleseko wikipedian. Zalantza daukat gurera ekartzean ISBN horiek mantendu ala kendu behar diren. Izan ere, jatorrizko edizioenak dira ze gehienak ez daude itzulita.

Orain arte nik kendu egin ditut horiek baina ez dakit zer komeni den.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik jarri izan ditut, azken finean ez badago itzulpenik, interesgarria da ere jakitea zein den jatorrizkoa. Eta total, kentzea lana da.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ni ere mantentzearen alde

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ni ere mantentzearen alde, hemengo beste argitalpen batzuekin nahasmenerako bidea ematen ez badute.

Abel~euwiki (eztabaidaekarpenak)

Ondo! Eskerrik asko argitzeagatik! Hemendik aurrera mantendu egingo ditut orduan.

"Erdal hizkuntzetako liburuen ISBNak" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Duda batekin nator, ea zuek zer iritzi duzuen. Kanoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan artikuluan aukera dago, kodeak ingelesetik kopiatuta, dominak eta txukun jartzeko. Oso gauza erraza da, eta itzulpen batzuk baino ez ditu eskatzen herrialdea ez badago itzulita. Gainera, aukera ematen du kirolaria euskal herritarra izatekotan, EUS kodea erabilita, ikurrina bat jartzeko. Begira ezazue nola dagoen Maialen Chourraut, adibidez.

Gauza da goiko herrialdeekin ere egin daitekeela, EUS jarrita agertuko litzateke ikurrina, baina kirolariaren banderan argiago badut ere, uste dut goikoan zein herrialderen banderapean lehiatu den agertu beharko litzatekeela, kasu honetan Espainiakoa. Banakako kiroletan ez dago arazo handirik, baina demagun futbolean Espainiak lortzen duela domina bat, ezin dugu bereizi Espainiako zenbatek eta Euskal Herriko zenbatek irabazi duten (berdina gertatzen da taldeko kiroletan eta).

Nola ikusten duzue afera hau?

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Nik Horrela utziko nuke koadroa. Medalleroan Espainiako bandera eta beran izenaren ondoan ikurriña. Taldekako probetan ere horrela egingo nuke. Espainiako banderapean irabazi dutelako. Agian medalleroaren azpian aparte idatziko nuke euskaldunena.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Teknikoki ez da hain erraza, automatizatuta baitago kodeen bidez.

"Dominak herrialdearen arabera" mezuari erantzun
Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

Lehenbiziko aldiz egin dut nire "ekarpena" gaur eta laguntzarako dauden tutorialak etab. begiratu arren zalantza bat daukat proba orriaren erabilerari buruz. Irakurri dudanagatik egin beharrekoa egindakoan ezabatu eta beste proba batzuk egiteko erabiltzeko orria da, baina ez dut oso ongi ulertzen "Aldaketak Argitaratu" zertarako den proba orrian. Hor egiten dudan proba bakoitzeko horri eman behar diot? Edukia behar den lekuan argitaratu eta proba orria ezabatu ondorenean ere bai...?

Eskerrik asko aldez aurretik

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa Paxkaline:

"Aldaketak Argitaratu" botoia editatzen zabiltzan orrian egin dituzun aldaketak gordetzeko balio du. Zure proba orrian bazabiz, botoi orri emoterakoan zuren proba orrian egindakoa eguneratuko da. Begiratu Laguntza:Proba_orria eta Laguntza:Sarrera berriak, eta zalantzarik badaukazu galdetu lasai

Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Ados, "Laguntza" goitik behera irakurrita egin dut baina halere ez neukan argi aldaketak gordetzeko bakarrik ote zen ala behar ez den lekuren batean zerbait argitaratzen ote nuen horri eman behar nion bakoitzean! jaja..

Mila esker!

Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

oso informazio gutxi zuen artikulu bat informazio gehiagorekin osatu dut lehenbiziko aldiz, eta zalantza bat daukat erreferentziak jartzerakoan. Euskaraz hautatutako webgune bateko atal baten helbidea jarri nahi dut erreferentzia gisara, baina automatikoki txertatzen saiatzen naizenean, gazteleraz balego bezala hartzen dit, txertatzera noan erreferentzian gaztelerazko erreferentzia dela jartzen du baina euskarazkoa da. Webgunea sortuta dagoen moduagatik izango dela pentsatzen dut baina ez dakit hizkuntzaren hori nola aldatu. Hau da sartu nahi dudan erreferentzia: https://emf.eus/Esqui

Laguntzerik bai, mesedez?

Eskerrik asko

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Paxkaline: gazteleraz dagoela badio baina estekak euskarazko bertsiora badarama, erreferentzia argitaratu, eta ondoren, bilatu iturburu kodean hizkuntza=es eta kendu kode hori (beste hizkuntza bat balitz, ingelesa adibidez, hizkuntza=en jarriko genuke, baina euskaraz bada ez dugu hizkuntza=eu jartzen, euskarazko wikipedian gaudelako).

Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Ados, ea asmatzen dudan. Mila esker!!

"Proba orriaren erabilera" mezuari erantzun