Markaren baliabideak

Hauek dira gure markaren osagai nagusiak. Orri honetan lehen urratsak egiten lagunduko badizugu ere, YouTube-k onartu behar ditu markaren erabilera guztiak.

Bete marka erabiltzeko eskaera-inprimakia

YouTube logotipoaren erabilera

Eremu garbia

Logotipoaren eragina eta ikusgaitasuna murrizten dituzten irudiak, testua eta bestelako eduki grafikoa urruntzen ditu eremu garbiak logotipotik. Gure logotipoari zenbat eta toki gehiago eman, orduan eta eragin handiagoa izango du.

Logotipoaren inguruan dagoen eremu garbiaren tamaina ikonoaren altuera bezainbestekoa edo handiagoa izan beharko litzateke.

YouTube logotipoa, kolore guztietakoa, atzeko plano argian

Neurri-doikuntza

Neurri zehatz batzuetarako optimizatu dugu logotipoa. Gure logotipoa argi eta garbi irakurri behar da, bai telefono adimendun bateko pantailan, bai estadio bateko pantaila erraldoian.

YouTube logotipoa, kolore guztietakoa, atzeko plano argian

Eduki digitalaren gutxieneko altuera: 20 dp

YouTube logotipoa, kolore guztietakoa, atzeko plano argian

Eduki inprimatuaren gutxieneko altuera: 0,125 hazbete edo 3,1 mm

Logotipoarekin egin behar ez diren gauzak

YouTube logotipoa jendeak ezagutzen duen sinbolo bat da; hortaz, ez da aldatu behar inoiz.

Hona hemen YouTube logotipoarekin egin behar diren gauzen adibideak.

Egin behar ez denaEgin behar ez dena

  • Ikonoaren, "YouTube" hitzaren edo haren hizkien arteko zuriuneak aldatu.
  • Gorria, ia beltza edo zuria ez den beste kolorerik erabili.
  • "YouTube" hitzaren tipografia aldatu.
  • Ikusizko efektuak gehitu, hala nola itzal paraleloa.
  • "YouTube" hitza aldatu edo ordeztu.
  • Logotipoaren forma aldatu.
  • Logotipoa esaldietan erabili.
YouTube logotipoak inplementatzean egin ohi diren akatsak

Logotipoa atzeko plano lisoetan erabiltzea

YouTube logotipoa atzeko plano lisoetan aplikatzeko modu egokia erakusten da adibide hauetan. % 40ko grisa baino argiagoa den atzeko planoetan, logotipo ia beltza erabili behar da. % 50eko grisa baino ilunagoetan, berriz, kolore guztietako logotipo zuria.

YouTube logotipoa, atzeko plano lisoan

Kolore guztietako logotipoak

Kolore guztietako logotipoak bi bertsio ditu: ia beltza eta zuria. Halere, ikonoko triangelua beti izan behar da zuria.

Atzeko plano argietan, erabili kolore guztietako logotipo ia beltza. Atzeko plano ilunetan, ordea, kolore guztietako logotipo zuria.

Kolore guztietako YouTube logotipoa, kolore guztietako atzeko-planoekin

Logotipo monokromoa

Atzeko planoaren koloreak kolore guztietako logotipoa ikustea zailtzen badu, logotipo monokromoren bat erabili beharko zenuke.

Logotipo monokromo ia beltzak (#282828) triangelu zuri bat du ikonoan. Hainbat koloretako irudi argietan erabili beharko litzateke.

Logotipo monokromo zuriak (#FFFFFF) betegarririk gabeko triangelu bat du. Hainbat koloretako irudi ilunetan erabili beharko litzateke.

YouTube logotipoa gradientedun atzeko plano grisean

YouTube ikonoa erabiltzea

Gure ikonoa

Marka malgua da gure ikonoa, eta logotipoaren bertsio laburragoa da. Ekintzarako gonbidapen gisa funtzionatzen du. Ez baduzu nahikoa toki 24 dp-ko logotipoa beharrezko tartearekin erabiltzeko, erabili YouTube ikonoa.

YouTube ikonoa, kolore guztietakoa

Eremu garbia

Logotipoaren ikonoaren eragina eta ikusgaitasuna murrizten dituzten irudiak, testua eta bestelako eduki grafikoa urruntzen ditu eremu garbiak logotipoaren ikonotik. Gure logotipoaren ikonoari zenbat eta toki gehiago eman, orduan eta eragin handiagoa izango du.

Logotipoaren ikonoaren inguruan dagoen eremu garbiaren tamaina ikonoaren altuera bezainbestekoa edo handiagoa izan beharko litzateke.

YouTube logotipo argia eta zuria atzeko plano ilunean

Neurri-doikuntza

Neurri zehatz batzuetarako optimizatu dugu logotipoaren ikonoa. Gure logotipoaren ikonoa argi eta garbi irakurri behar da, bai telefono adimendun bateko pantailan, bai estadio bateko pantaila erraldoian.

YouTube ikonoa, kolore guztietakoa, atzeko plano argian

Eduki digitalaren gutxieneko altuera: 20 dp

YouTube ikonoa, kolore guztietakoa, atzeko plano argian

Eduki inprimatuaren gutxieneko altuera: 0,125 hazbete edo 3,1 mm

Ikonoarekin egin behar ez diren gauzak

YouTube ikonoa ezin da aldatu.

Hona hemen ikonoarekin egin behar ez diren gauzen adibideak.

Egin behar ez denaEgin behar ez dena

  • Ikonoaren forma horizontalki edo bertikalki zabaldu.
  • Triangeluaren angeluak edo tamaina aldatu.
  • Gorria, ia beltza edo zuria ez diren koloreak erabili.
  • Ikonoa biratu.
  • Efektu bereziak gehitu.
  • Ikonoan eredu edo irudiak gehitu.
  • Triangelua beste forma edo ikono batzuekin ordeztu.
  • Triangelua hitzekin ordeztu.
  • Laukizuzenaren forma aldatu.
YouTube ikonoak inplementatzean egin ohi diren akatsak

Ikonoa sare sozialetan erabiltzea

YouTube ikonoa plataforma sozialetan erabiltzeko, YouTube kanal batera estekatu behar da.

Garrantzitsua: logotipoa edo ikonoa esteka bihurtu ahal izateko, haren helmugak YouTube kanal bat izan behar du.

Sare sozialen partekatze-aukeretan YouTube ikonoa erabiltzea

YouTube sare sozialen ikonoa bere testuinguruan

YouTube-ren koloreak

YouTube markaren elementuak erabili ahal izateko, onarpen berezia behar da, eta eskaera ingelesez bidali behar da marka erabiltzeko eskaera-inprimakiaren bidez. Ingelesez idatzita ez dauden eskaerak bidaltzeko, jarri YouTube bazkidetzen arduradunarekin harremanetan. YouTube-k erreserbatu egiten du bere marka komertzialen erabilera desegokiak ez baimentzeko eta bere eskubideak aplikatzeko eskubidea.

Bete marka erabiltzeko eskaera-inprimakia

Bazkideak eta iragarleak

Zuk zure YouTube kanala edo edukia sustatu nahi duzu; guk, berriz, lagundu egin nahi dizugu. YouTube-ren izena, logotipoa eta ikonoa erabiltzeko baimena duzu, baldin eta haiek erabiltzeko erabilera-gidalerroak eta hemen behean azaldutakoak gordetzen badituzu.

Egokia da

  • Jaso YouTube-ren onarpena YouTube markaren elementuak erabiltzeko
  • Gorde YouTube markaren inguruko gidalerro guztiak
  • Saihestu kanalaren diseinuan YouTube logotipoa gehiegitan erabiltzea
  • Ziurtatu erabiltzen dituzun logotipoak eguneratuta daudela
  • YouTube ikonoa sare sozialen zerrendetan erabili.
  • Logotipo estandarra zure kanala edo edukia sustatzeko erabili, zure kanalarekin estekatzean edo trafikoa bertara bideratzean.

Desegokia da

  • Logotipoak edo markaren elementuak YouTube-tik kanpoko guneetara bideratzeko erabili.
  • Logotipoak, ikonoak edo markaren bestelako elementuak edonola aldatu, besteak beste, proportzioak edo posizioak aldatu, luzatu, estutu, kolorea edo letra-tipoa aldatu, biratu edo irauli, edo efektuak gehitu.
  • Kolore guztietako logotipoa atzeko plano gorrian ezarri (ez baita behar bezala ikusiko).
  • Logotipoa edo ikonoa partzialki estali.
  • Logotipoaren edo ikonoaren barnean irudi bat ezarri.

Hona hemen YouTube markaren erabilera egoki eta desegoki batzuen adibideak:

YouTube ikonoa beste sare sozialen ikonoekin batera erabiltzen duzunean, hobe da YouTube ikonoa erabiltzea YouTube logotipoaren ordez.

Egokia da
Desegokia da

YouTube-ren logotipo eta ikono zuzenak

Egiaztatu YouTube-ren logotipo eguneratua eta zuzena ari zarela erabiltzen (eta ez zaharra den edo ofiziala ez den bat, horrelako asko baitaude). Logotipo berrienak deskargatzeko, joan .

Egokia da
Desegokia da

Logotipo estandarra ezin da erabili atzeko plano gorrietan, ez delako ikusten behar adina. Logotipo monokromo zuria da atzeko plano gorrietan ondoen funtzionatzen duena.

Egokia da
Desegokia da

Kolore guztietako logotipoa ez da erabili behar kanalaren diseinuan, webguneak dagoeneko baduelako YouTube logotipoa.

Egokia da
Desegokia da

Hirugarrenen onarpenak

  • Zurea ez den edukiren bat kargatzen baduzu YouTube-ra, zure ardura izango da eduki-jabearengandik edukia erabiltzeko onarpena eskuratzea.
  • Promozio-materialetan zurea ez den edukiren bat erakusten baduzu, edukia erabiltzeko hirugarrenen onarpena edukiaren jabearengandik eskuratzen duzula ziurtatu beharko duzu.
  • YouTube-k ez ditu negoziatzen baimenak bere bazkideen izenean. Baimen egokiak dituzula ziurtatzeko, irudiaren edo bideoaren jabearekin jarri beharko zara zuzenean harremanetan.
  • YouTube-n bideoak kargatuta bermatzen duzu badituzula haiek kargatzeko eskubideak. Erabilera-baldintzak edo Komunitate-gidalerroak urratzen dituen edukia kentzeko eskubidea erreserbatzen du YouTube-k.

"youtubelari" hitza erabiltzea

Sortzaileentzako gidalerroak

  • Oso pozik gaude sortzaile askok beren burua youtubelaritzat jotzeaz. Hala ere, norbait “youtubelari” edo “tubelari” gisa identifikatzekotan, YouTube-ra jatorrizko bideo- edo musika-edukia kargatzen duela ziurtatu behar da.
  • Gainera, "youtubelari" hitza modu informalean erabiltzea nahi dugu, edonork erabili ahal izan dezan. Hori horrela, ez sartu “youtubelari” edo “tubelari” hitza telesailen, liburuen, programen edo antzeko elementuen izen ofizialetan. Halaber, ez erabili hitz horiek domeinuak, kanalen izenak edo marka komertzialak erregistratzerakoan. Horrela, YouTube marka komertziala babestuko dugu sortzaileen komunitate osoaren mesedetan.

Iragarleentzako gidalerroak

  • YouTube-ra jatorrizko bideo- edo musika-edukia kargatzen duten pertsonak identifikatzeko soilik erabili behar da “youtubelari” hitza. Ez da egokia bideoak beste plataforma batzuetara soilik kargatzen dituzten pertsonei "youtubelari” deitzea.
  • "youtubelari" hitza modu informalean soilik erabiltzen dela ziurtatzeko, telesailen, liburuen, programen edo antzeko elementuen izen ofizialetan “youtubelari” hitza ez sartzea eskatzen diegu hirugarrenei. Halaber, ez lukete erabili behar hitz hori domeinuak, kanalen izenak edo marka komertzialak erregistratzerakoan. Horrela, YouTube marka komertziala babestuko dugu gure nahiz komunitatearen mesedetan.
  • “tubelari” hitza YouTube sortzaileak modu informalean identifikatzeko erabil badaiteke ere, iragarleek ez lukete inoiz erabili behar.

YouTube markaren elementuak erabili ahal izateko, onarpen berezia behar da, eta eskaera ingelesez bidali behar da marka erabiltzeko eskaera-inprimakiaren bidez. Ingelesez idatzita ez dauden eskaerak bidaltzeko, jarri YouTube bazkidetzen arduradunarekin harremanetan. YouTube-k erreserbatu egiten du bere marka komertzialen erabilera desegokiak ez baimentzeko eta bere eskubideak aplikatzeko eskubidea.

Bete marka erabiltzeko eskaera-inprimakia

Aisia eta multimedia-edukia

YouTube marka hainbat euskarritan (bideoak, telesaioak, filmak, egunkariak, etab.) erakutsi behar baduzu, irakurri gidalerro hauek.

Marka erabiltzeko onarpena

Aisiaren edo komunikabideen sektorean lan egiten baduzu, YouTube-k onartu behar dizkizu multimedia-edukian (adibidez, telesailetan, musika-bideoetan, filmetan, liburuetan, etab.) YouTube logotipoak, ikonoak edo erabiltzaile-interfazea (hala nola botoiak, orriak, mugikorreko pantaila-argazkiak, etab.) erakusten dituzten agerpen guztiak. Logotipoa erabiltzeko gidalerroak eta hemen behean azaldutakoak gorde behar dituzu, eta baimen-eskaera bat bidali behar duzu ingelesez marka erabiltzeko eskaera-inprimakiaren bidez. Produktuaren agerpena ikusle askorentzat bada, agian Google Inc. enpresaren argitaratze-inprimakiak sinatu beharko dituzu.

Garrantzitsua: prentsako kide bazara, ez duzu berrikuspen-eskaerarik bidali beharrik marka erabiltzeko eskaera-inprimakiaren bidez. Irakurri ataleko informazioa eta, ondoren, deskargatu eta erabili lasai YouTube logotipoa edo ikonoa.

Bete Google marka erabiltzeko baimena eskatzeko inprimakia

Produktuaren agerpenari buruzko eskaera bidali aurretik, ziurtatu hauek:

  1. Produktuaren agerpenek modu baikor edo neutralean erakutsi behar dute YouTube.
  2. Produktua agertzeko berariaz diseinatu den bideo-edukiak ez ditu urratu behar YouTube Komunitate-gidalerroak edota YouTube Erabilera-baldintzak.
  3. Agerpenaren ahal bezainbesteko testuingurua emateko aukera duzu eskaera bidaltzean. PDF fitxategi bat bidali beharko zenuke YouTube logotipoaren edota YouTube interfazearen simulazioak testuinguruan erakusteko. Halaber, sartu dagozkien gidoi-orriak, ekoizpenaren informazio orokorra, enpresa ekoizlearen izena, ekoizpenaren izena, eta bestelako xehetasunak, hala nola antzezleen izenak, zuzendariarena, etab. Horrela, errazago ulertuko dugu YouTube nola irudikatuko den ekoizpenean.

Hirugarrenen onarpenak

  • YouTube-k ez du eskubiderik gunean bistaratzen den hirugarrenen edukiaren gain. Produktuaren agerpenean erabiltzaile edo bazkideren baten edukia erakusten bada, zure ardura izango da edukiaren erabilerari buruzko gorabeherak eduki-jabearekin argitzea.
  • YouTube-k ez ditu negoziatzen baimenak bere bazkideen izenean. Baimen egokiak dituzula ziurtatzeko, irudiaren edo bideoaren jabearekin jarri beharko zara zuzenean harremanetan.
  • YouTube-n edukia kargatuta bermatzen duzu badituzula hura kargatzeko eskubideak. Erabilera-baldintzak edo Komunitate-gidalerroak urratzen dituen edukia kentzeko eskubidea erreserbatzen du YouTube-k.
  • Informazio eta material guztiak dituzunean, bidali marka erabiltzeko eskaera, ingelesez, marka erabiltzeko eskaera-inprimakiaren bidez. Astebete behar izan dezakegu erantzuteko. Ingelesez idatzita ez dauden eskaerak bidaltzeko, jarri harremanetan YouTube bazkidetzen arduradunarekin. YouTube-k bere marka komertzialen erabilera desegokiak ez baimentzeko eta bere eskubideak aplikatzeko eskubidea erreserbatzen du.

YouTube markaren elementuak erabili ahal izateko, onarpen berezia behar da, eta eskaera ingelesez bidali behar da marka erabiltzeko eskaera-inprimakiaren bidez. Ingelesez idatzita ez dauden eskaerak bidaltzeko, jarri YouTube bazkidetzen arduradunarekin harremanetan. YouTube-k erreserbatu egiten du bere marka komertzialen erabilera desegokiak ez baimentzeko eta bere eskubideak aplikatzeko eskubidea.

Bete Google marka erabiltzeko baimena eskatzeko inprimakia

API garatzaileak

YouTube APIarekin YouTube-ren funtzioak gehitu ahal izango dituzu zure gailu edo aplikazioan. Gidalerroak ulertzeko eta zure gailu, aplikazio zein marketin-materialetan YouTube marka erabili ahal izateko behar duzun materiala deskargatzeko, joan hemen behean adierazitako gunera.

Irakurri YouTube API garatzaileen marka-gidalerroak

Gailuen bazkideak

YouTube marka erabiltzeko onarpena lortzeko, bete (ingelesez) eta bidali marka erabiltzeko eskaera-inprimakia. Astebete behar izan dezakegu erantzuteko. YouTube-k erreserbatu egiten ditu bere marka komertzialen erabilera desegokiak ez baimentzeko eta bere eskubideak aplikatzeko eskubideak. YouTube eta YouTube marka zure gailuan erabili ahal izateko, idatzizko beste kontratu bat sinatu behar duzu YouTube-rekin, eta gailuak YouTube-ren ziurtagiria lortzeko eskakizunak gorde behar ditu, kontratuan adierazi bezala.

Bete marka erabiltzeko eskaera-inprimakia