Bit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biten multiploak
SI aurrizkia IEC 60027-2
Izena
(Ikurra)
SI
Estandarra
Erabilpena
informatikan
Izena
(Ikurra)
Balioa
kilobit (Kb) 103 210 kibibit (Kib) 210
megabit (Mb) 106 220 mebibit (Mib) 220
gigabit (Gb) 109 230 gibibit (Gib) 230
terabit (Tb) 1012 240 tebibit (Tib) 240
petabit (Pb) 1015 250 pebibit (Pib) 250
exabit (Eb) 1018 260 exbibit (Eib) 260
zettabit (Zb) 1021 270 zebibit (Zib) 270
yottabit (Yb) 1024 280 yobibit (Yib) 280

Bita, informatikako oinarrizko unitatea da. Bit batek "0" edo "1" egoera logikoa izan dezake; askotan 0-ari gezurrezko egoera eta 1-ari egiazkoa egokitzen zaizko, nahiz eta batzuetan alderantziz ere izaten den. Oinarrizko eragiketa logikoak egin daitezke: NOT, AND, OR, NAND, NOR eta XOR. Beraien bitartez, multzokatuz, zenbakiak(osokoak nahiz errealak), karaktereak eta konplexuagoak diren datu egiturak ere errepresentatu daitezke.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bita Binary digit-en akronimoa da (digitu bitarra). Bit bat sistema bitarreko digitu bat da.

Zenbakitzeko sistema arruntean hamar digitu erabiltzen ditugun bitartean, sistema bitarrean bi soilik erabiltzen dira, 0 eta 1. Hots, bit batek 0 edo 1 balio har dezake. Bit bat errazago ulertzeko pentsatu dezakegu bonbila bat dela, eta hau, piztuta edo itzalita egon daitekeela.

itzalita Bulbgraph Off.png edo piztutaBulbgraph.png

Halaber, beste gauza asko adierazi ditzake digitu batek: egia edo gezurra, iparra edo hegoa, gizona edo emakumea, irikita edo itxita, e.a. Guk adierazi nahi duguna. Nahikoa da egoeratako bati "0" eta besteari "1" bat esleitzea. Adib: itzalita (0) eta piztuta (1).

Bit-en konbinazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bit batekin bi balio bakarrik adierazi ditzakegu, normalean 0 eta 1 adierazten dituzte. Informazio gehiago adierazteko gailu digital batean, bit kopuru haundiagoa behar dugu. Bi bit erabiliko bagenitu lau konbinazioak edukiko genituzke:

  • 0 0 - Biok itzalita daude
  • 0 1 - Lehena itzalita dago, bigarrena piztuta
  • 1 0 - Bigarrena itzalita dago, lehena piztuta
  • 1 1 - Biok piztutak dira

Lau konbinazio hauekin lau balio desberdin adierazi ditzazkegu, adibidez, urdina, berdea, gorria eta magenta koloreak.

Bit segidak erabiltzen edozein balio kodifikatu dezakegu, zenbakiak, hitzak eta irudiak. Lau bitek nibble bat sortzen dute eta 24 = 16 balio desberdin adieraz ditzazke, zortzi bitek okteto bat sortu eta 28 = 256 balio desberdin arte adieraz ditzazke. Orokorki, n bit kopuru batekin 2n balio desberdin arte adieraz ditzazkegu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]