Oregon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oregon
State of Oregon
Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua
Bandera Armarria
Goiburua: Alis volat propriis
HiriburuaSalem
Hiri handiena Portland
Gobernua
 -  Gobernadorea Kate Brown
 -  Senatariak Ron Wyden (D)
Jeff Merkley (D)
Azalera
 -  Guztira 255,026 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2007) 3.747.455 bizt.
 -  Dentsitatea 13,76 bizt./km2
ISO 3166 kodea US-OR
Webgunea
http://www.oregon.gov

Oregon[1] Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatu bat da. Hiriburua Salem da baina hiri nagusia, Portland.

Lurralde menditsua da: kostaldean Coast Range dago; Cascade Range mendiek iparretik hegora zeharkatzen dute estatu osoa; ekialdean ere mendi asko daude, adibidez, Blue Mountains eta Strawberry Mountains. Hegoaldea idorra da: han dago Great Sandy basamortua. Columbia ibaia da nagusia, Washingtonen eta Oregonen arteko mugan. Snake eta Willamette ibaiak haren adarrak dira. Mendebaldean, klima epela da; barnealdean, kontinentala.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatze asko daude: urrea, kobrea, zilarra, burdina, nikela. Haietaz gainera, aipatzekok dira argindarra Columbia ibaiaren eta haren adarren inguruan; halaber, abere-hazkuntza, nekazaritza (garia, oloa, barazkiak, fruituak), arrantza (izokina), elikagaien industria, zurgintza eta elektrometalurgia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarrek kolonizatu aurretik, amerindiar herriak bizi ziren Oregonen: wailatpuak, kalapuyak, yakonak, klamathak, atapaskoak eta beste. XVI. mendetik espainiarrak eta ingelesak kostaldean ibili ziren, eta barrualdea Robert Gray-k esploratu zuen 1792an. 1819an, Espainiak Oregonekiko zituen lurralde-eskubideak Estatu Batuei utzi zizkien.

1818an, Estatu Batuek eta Britainia Handiak izenpetutako hitzarmenak bi estatu horiei ematen zien Oregonen jabetza. Estatu Batuen eta Britainia Handiaren arteko liskarren ondoren, gaurko Washington eta Idaho estatuei dagozkien lurraldeak kendu zitzaizkion Oregon lurraldeari eta, Louis McLane AEBren ordezkari aritutako negoziazioetan, 1848an sortu zen gaur egungo mugak zituen Oregon, 1859an AEBko estatu bihurtzekoa. 1861ean urrea aurkitu izanak areagotu zuen kolonizazioa; indiarrak matxinatu ziren, baina 1889an menderatu zituzten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]