Podcasta

Kaixo Mundua lehiaketaren lehen edizioa egin du PuntuEUS Fundazioak. DBH, BATXI eta Lanbide Heziketako ikasleek webguneak garatu dituzte eta epaimahai profesional batek epaitu ditu. Sari banaketarik ezin izan da egin, baina irabazleekin amaitu dugu denboraldia.

ALBISTEAK

I+G+BIrratiaJokoak

  Loreak kotxe autonomoiei buruz hitz egingo digu saio honetan, gaur egun asko enztuten ari garen gai honi buruz. Kotxe autonomoek erabaki asko hartu beharko dituzte, zeintzuk dira erabaki egokiak? Hau “moral machine” izeneko jokuan ikus dezakegu. Zer da egokiena egoera jakin batean?

Irakurri Gehiago
EuskaraHezkuntza

  Harrigarria da Euskal Wikipedia hartzen ari den bolumena eta kalitatea, baita haren inguruan garatzen ari diren proiektuak ere. Horren erakusgarri ezaugarri hauek azpimarra daitezke beste askoren artean : 31. postuan dago wikipedien artean.     Hezkuntza programa ahaltsu eta berritzaile bat ari da garatzen, oinarrizko artikuluen kalitatea ziurtatzen ari

Irakurri Gehiago
BideojokoakGizarte digitala

Behin baino gehiagotan hitz egin dugu espazio eta gorputz birtualei  buruz, gogoratu Sarean irratsaioan aipatu genuen Hatsune Miku artista birtuala, eta Covid-19a gure artean dugunetik bolo-bolo dabil gaia. Hainbat pentsamendu eta ikerketatetara eraman nau esperimentazioak eta horien zertzeladak ekartzea gustatuko litzaidake. Tabakalerako ikerketa talde batean nabil, Luca Carrubak gidatua, non

Irakurri Gehiago
InternetZibersegurtasuna

Interneteko zerbitzari batek hainbat zerbitzu eskaini ahal ditu: http eta https dira gehien ezagutzen ditugunak uneoro web nabigatzailean sartu edo ikusten ditugulako.  Baina badaude beste zerbitzu ezagun asko: e-posta bidaltzeko (SMTP), jasotzeko (POP3, IMAP), fitxategiak zerbitzarira bidaltzeko edo zerbitzaritik jasotzeko (FTP), zerbitzaria administratzeko (SSH), etab. Zerbitzu bakoitzak ataka edo portu

Irakurri Gehiago
HardwareaZibersegurtasuna

Etxea gure bizilekua da, beraz, oso argi daukagu seguru mantendu beharra daukagula. Horretarako, hainbat neurri hartzeko ohitura daukagu: Bideo-zaintzarako kamerak, alarmak, ate blindatuak, sarrailak, hesiak, eta abar. Azken hilabeteetan bizitako egoera dela eta, ohikoa baino askoz denbora gehiago eman dugu etxean, beraz, gure gailuen erabilera askoz handiagoa egin dugu. Horrekin

Irakurri Gehiago
EuskaraHezkuntza

Kaixo Mundua posible da ere laguntzaile eta babeslei esker. Alde batetik, Euskaltel Fundazioak laguntzen gaituelako eta beste aldetik, Dinahosting-ek. Euskaltel Fundaziotik Sabino San Vicente izan da Sarean.eus-en. Oso lanpetuta egon arren, tarte bat hartu du Euskal Encounterreko zuzendariak Kaixo Mundua lehiaketari buruz jarduteko.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

2000. urtetik aurrera Web 2.0 kontzeptuaren iraultzarekin bat, internet informazioa helarazteko leku bat baino gehiago zela ohartu ginen. Sarean parte hartu, komunitatea sortu, eta batez ere, nahi genuen hori egiteko beste aukera erraz bat zela ere jabetu ginen. Entitate publiko eta pribatu asko, honetaz jabetu eta, euren zerbitzuak telematikoki jartzeko

Irakurri Gehiago
EuskaraHezkuntza

Gasteizera jo dugu Egibide ikastetxeko Aimar Cordero irakaslearekin hitz egitera. Iaz Kaixo Mundua lehiaketa pilotuan parte hartu zuen bere ikasleekin batera. Aurtengo edizioan ere gurekin izan da eta oso pozik dago ikasleek aurkeztutako proiektuekin. Urtebetean eginiko bilakaera nabarmena izan dela aitortu du.

Irakurri Gehiago
EuskaraHezkuntza

Kaixo Mundua lehiaketako epaileetako bat izan da Lorea Argarate. Gustura hartu du ikasleek eginiko webguneak epaitzeko lana. Ikasle eta irakasleek eginiko lana zoriondu du Loreak eta Kaixo Mundua proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Horrez gain, partaideen webguneak epaitzeko erabilitako irizpideen berri eman digu.

Irakurri Gehiago
EuskaraHezkuntza

Eunate BHIra goaz, Iruñara, Haizea Aedo irakaslearekin hitz egitera. Bere ikasleek 2019-2020 Kaixo Mundua lehiaketan parte hartu dute eta batxilergoko webgune berri onenaren saria jaso dute. Naseinu izeneko web orrialdeak bezeroen arrakasta haien lanetan bilatzea du helburu.

Irakurri Gehiago
EuskaraHezkuntza

Lanbide Heziketako webgune berri onenaren saria Harrobia Lanbide Ikastolako Marina Azkarraga eta Yaiza Garcia ikasleek jaso dute. BerdinGO! izeneko mahai-joko batean oinarrituta sortu dute webgunea, emakumeak eta lan mundua batzen dituena. Ikasleen esanetan, orokorrean, feedback ona jaso du proiektuak.

Irakurri Gehiago
EuskaraGizarte digitala

Fase eta desfase artean urruti eta ia ahaztuta geratu da itxialdia. Ohiko bizimodura bueltatu nahian ari garen honetan elkarri kontatzen diogu, Internet lagun nola aritu ginen ohiko bizimodu eta jarduerei eutsi nahian. Zenbat gauza egin genituen, alegia. Tele-lana eta tele-eskola izan ziren adibiderik garbienak. Baina, Internet bidez jardun genuen ikasten

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaInternet

Lorea Argaratek ikus entzunezkoen gaia ekarri digu Sarean.eus-era. Serie eta pelikulak oinarri hartuta fikzioak islatzen duen errealitatea azaldu digu, hau da, fikzioak etorkizuneko arazoak islatzeko duen ahalmena kontatu digu. Hainbat adibide eta gomendio eskuragarri utzi dizkigu.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaI+G+B

  Batzuetan batek jada ez daki hobe den gauzak jakin ala ezjakintasunean bizi. Koronabirus ditxosoa dela eta ez dela areagotu egin da norberaren datuen pribatutasunaren inguruko kezka, eta eztabaida oso interesgarri eta mamitsuak topa daitezke sarean, non ote dagoen oreka puntua osasun publikoa babesteko jaso beharreko informazioaren eta bakoitzaren intimitatea

Irakurri Gehiago
BideojokoakEuskara

“Game Erauntsia”-ko kide diren Maitane Junguitu eta Garikoitz Larrañaga elkarrizketatu ditugu. Tabakaleran, ekainaren 19an eginiko Minecraft OITC txapelketaren berri eman digute. COVID-19aren ondorioz hainbat proiektu bertan behera utzi behar izan dituzte, baina hala ere, pozik daude antolatutako txapelketekin eta parte-hartzaileen erantzunarekin.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaJokoak

Astero bezala, gurekin izan da Manex Garaio Sarean.eus-eko kolaboratzaileek idatzitako artikuluak aztertzen. Gaurkoan, ordea, berak idatzitako artikuluaren analisia eskaini digu, “Kirol ikuskizunak normaltasun berrian”. Artikulu osoa irakurgai duzue Sarean.eus-en.

Irakurri Gehiago
Gizarte digitalaJokoak

Espazio birtualean murgilduta ibili da azken egunotan Lorea Argarate. Mozilla Hubs tresna aurkeztu digu gaurkoan, jostagarria bezain erabilgarria. Telelanaren ondorioz, etxeladi honetan egindako bilera birtualak gertukoago sentiarazteko balio izan du, baita lantaldea apur bat alaitzeko ere.

Irakurri Gehiago
InternetZibersegurtasuna

COVID-19aren ondorioz bizi behar izan dugun garaiak aurrerapen teknologiko bat suposatu duela dioten ahotsak asko dira. Hala ere, aurrerapen hori ez da eman teknologiaren beraren garapenean, beronen erabileran baizik. Harreman pertsonalak, lana, aisialdia, etab. teknologia erabiliz gauzatu behar izan ditugu eta, horrek, lehenagotik garatuta zegoen teknologiaren hartze masibo bat eragin

Irakurri Gehiago
PARTEKATU

Sarean.eus