Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Telebista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Telebista antenadun bat.

Telebista uhin elektromagnetikoen bidez irudiak igortzen dituen tresna da, eta hedaduraz, irudiak igortzeko tekniken eta jardueren multzoa.

Entzuten eta ikusten diren irudiak zeinu elektriko bihurtu, zeinua igorri eta berriro jatorrizko irudi eta hots bihurtzen duen telekomunikazio sistema bat da telebista. Irratiaren sistemaz gainera, telebistak giza ikusmenaren ezaugarri bat hartzen du kontuan: begiak irudiak ikusi eta tarte txiki batean erretinan gordetzen ditu. Hala, telebistan irudi baten zatiak bata bestearen atzetik jartzen dira pantailan, baina ikusleak denak batera ikusi ahal izateko bezain bizkor (segundoko 25-30 irudi) eta horrek mugimendua ikusarazten du.

Bi osagai oinarrizko ditu telebista sistemak: telebista kamera eta hartzailea. Telebista kamerak irudiak eta hotsak seinale elektriko bihurtzen ditu, eta hariz edo uhin elektromagnetikoz igortzen ditu. Elektroi multzoa hartzailera iristen da, eta pantaila etengabe igarotzen du alde batetik bestera lerro zuzenetan (Europako sistemetan 625 lerro), igortze kamerak objektiboa zeharkatu duen erritmo berean. Ezaugarri horiez gainera, koloretako telebistak hiru seinale igortzen ditu berezita, irudiaren osagai gorri, berde eta urdinei dagozkienak; bestaldean, hartzailearen izpi katodikoen hodiak hiru elektroi sorta ditu, kolore bakoitzeko bana. Kolorezko irudia oinarrizko hiru osagaiak nahastuta lortzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko azken hamarkadetan, telebistak etxe askotako egongeletan leku zentrala hartu zuen.

Lehenengo saioak XIX. mendearen bukaeran egin ziren, eta 1884an Paul Nipkow alemaniar zientzialariak sistema mekanikoa erabiliz telebista sistema bat egiteko patentea lortu zuen. 1900-1920 urteetan egin ziren elektronikan aurrerapen handienak. 1926. urtean Ingalaterran John L. Bairdek elektrizitatea zerabilen lehenengo telebista sistema egin zuen. Geroztik, telebista berehala zabaldu zen mundu osoan, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta gaur egun komunikabide guztien artean indartsu eta lasterrenetakoa dela esan daiteke. 2013an munduko etxeen %79 bazuen telebista bat[1].

« "Telebistak dena aldatu du".

“Beti pentsatu izan dut telebista izan dela erabakigarria, aldatu du gure gizartea, aldatu du etxeko altzarien disposizioa. Egongela Euskal Herrian telebistarekin etorri zen, ez zegoen etxeetan, zegoen jantoki bat erabiltzen zena festetan eta bataio bazkarietan-eta. Eta telebistak izan du sekulako eragina harreman afektiboetan, sexualetan, denetan. Telebista eta gero, han agertzen diren pertsonaiak eta aldameneko gelan daudenak parekoak dira jende gehienarentzat”[2].

»

—Bernardo Atxaga.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) TvTechnology. «The State of Television, Worldwide» TV Technology . Noiz kontsultatua: 2018-01-11.
  2. Bereziartua Mitxelena, Gorka. (2020-02-16). «"5.000 irakurle tinkorekin mundua mugituko genuke"» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]