Abdus Salam
Jump to navigation
Jump to search
Mohammad Abdus Salam (urduz: محمد عبد السلام; əbd̪ʊs səlɑm ahoskatua; Jhang, Punjab, Britainiar India, 1926ko urtarrilaren 29a - Oxford, Erresuma Batua, 1996ko azaroaren 21a) pakistandar fisikaria izan zen. Lahoreko unibertsitateko matematika irakaslea izan zen 1952-1954 urteetan, eta Londresko Inperioko eskolako zientzia eta teknologiako irakaslea 1957. urtetik aurrera. Fisika Teorikoko Nazioarteko zentroaren zuzendari izan zen Triesten 1964. urteaz geroztik. Weinberg amerikar fisikariarekin batera, elektromagnetismoari buruzko lan garrantzitsuak egin zituen. Bi fisikari horiek, Sheldon Lee Glashow amerikar fisikariarekin batera, Fisikako Nobel saria irabazi zuten 1979an.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.