Homer Simpson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Homer Jay Simpson
Simpsondarrak
Graffiti in Lisbon IMG 1126 (17356609995).jpg
Homer Simpson
Argitalpena
Sortzailea Matt Groening
Agertzen da
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Herrialdea Springfield
Sexua edo generoa Mutila
Espeziea Gizona
Pisua 240 lb
Datu pertsonalak
Lanbidea Springfieldko Zentral Nuklearraren teknikoa
Senideak Abraham Simpson (aita)
Mona Simpson (ama)
Herb Powell (anaiordea)
Abbie Simpson (nebaordea)
Seme-alabak Bart Simpson, Lisa Simpson, Maggie Simpson
Adiskideak Moe Szyslak, Barney Gumble, Lenny Leonard, Carl Carlson
Etsaiak Patty eta Selma, Montgomery Burns

Homer Jay Simpson, Simpsondarrak telebista sailoko pertsonaia nagusietako bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homerrek Simpson familiako begirunerik gabeko aita arduragabearena egiten du. Homer eta bere familia Springfielden bizi dira eta Homer-ek Sprinfieldeko Zentral Nuklearreko segurtasun arduradun bezala egiten du lan 7-G sektorean.

Zaletasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista ikusten etzanda egon, janaria (batez ere erroskillak eta haragia) eta garagardoa edatea dira bere zaletasunak. Gehienetan, Duff markako garagardoa edaten du. Horrez gain alfer galanta da, bere lanpostuan lo-kuluxkak egiten ditu, batzuetan Springfieldeko segurtasuna kolokan jarriz.

Sarritan Moeren Tabernara joaten da mozkortzera. Moe Szyslak, Carl Carlson, Lenny Leonard eta Barney Gumble bere lagun minak dira.

Homerren adierazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • D'oh! (gauzak gaizki ateratzen zaizkionean)
  • Mmmm... (gustuko duen jaki edo edari batean pentsatzen duenean)
  • Yujuuu! (gauzak ongi ateratzen zaizkionean)


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]