Urriaren 16
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Urriaren 15 | Urteko egutegi | Urriaren 17
Urriaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita bederatzigarren eguna da, 290.a bisurteetan. 76 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1538 - Urdaneta Sevillatik irten zen Espainia Berrirako bidean, han espedizio batean parte hartzeko asmoz, baina ez zuen lortu.
- 1983 - Joxean Lasa eta Joxi Zabala errefuxiatuak Baionan bahitu zituzten. Torturen ondoren tiro bana eman zieten buruan. Gorpuak 1985ean aurkitu, baina 1995ean identifikatu zituzten.
- 2013 - Arrasateko Fagor Etxetresnak kooperatibak desagertzeko arrisku larrian konkurtso legera jo zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1934 - Komunista txinatarrek Martxa Luzea hasi zuten, Mao Zedongek alderdiaren gidaritza lortu zuen garaia.
- 1978 - Karol Wojtyla Aita Santua izendatu zuten, Joan Paulo II izenaz.
- 1992 - Rigoberta Menchuri Bakearen Nobel Saria eman zioten.
- 1998 - Polizia britainiarrak Augusto Pinochet diktadore ohia atxilotu zuen Londresen.
- 2010 - Txinako Henan probintziako Yuzhou hirian dagoen meategian egondako istripuan 30 meatzari hil ziren.
- 2017 - Espainiako krisialdi konstituzionala: Espainiako Auzitegi Nazionalak sedizioa leporatuta Assemblea Nacional Catalana eta Òmnium erakundeetako Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart lehendakariak espetxeratu eta Mossoen Josep Lluís Trapero burua baldintzapeko askatasunean jarri zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2005 - Altsasun Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2011 - Tafallan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2016 - Vianan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen (Viana eta Lodosak antolatua).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1968 - The Boston Strangler ("Bostongo Itotzailea") filma estreinatu zen, Richard Fleischerek zuzendu eta Tony Curtis, Henry Fonda, Sally Kellerman eta William Hickey aktoreek antzeztu zuten.
- 1996 - Capitaine Conan ("Conan kapitaina") filma estreinatu zen, Bertrand Tavernierek zuzendu eta Bertan, Philippe Torreton, Samuel Le Bihan eta Catherine Rich aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2017: Mundu osoko 130 behatoki astronomiko baina gehiagok 130 milioi argi-urtera jazotako neutroi-izarren fusio baten behaketa bidez grabitazio uhinen izatea lehenbizikoz frogatu zuten.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2016 - Euskal derbia: San Mamesen Athletic Clubak Errealari 3-2 irabazi zion.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1683 - Juan Bautista Orendain, La Pazko markesa, Espainiako Felipe V.aren garaian Bulego Unibertsalaren Idazkaria (h. 1731).
- 1796 - Jean-Joseph Ader, lapurtar historialari eta antzekigilea (h. 1859).
- 1821 - Sakamantekas, arabar serie-hiltzailea (h. 1881).
- 1865 -
- Manuel Losada, bizkaitar margolaria eta kartelgilea (h. 1949).
- Jose Galo Zudaire, gipuzkoar organo-jotzaile, konposatzaile, zuzendari eta musika irakaslea (h. 1940).
- 1876 - César Figuerido, gipuzkoar musikagile eta biolin-jotzailea, Cuencan (h. 1956).
- 1880 - Jose Egino, gipuzkoar apezpikua (h. 1961).
- 1883 - Jean Ibarnegarai, euskal herritar politikaria eta Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzailea (h. 1956).
- 1907 - Lezo Urreztieta, euskal itsasgizon, abertzale, mugalari eta kontrabandista (h. 1981).
- 1927 - Pedro Manuel Aristegi, gipuzkoar diplomatikaria (h. 1989).
- 1934 - Karlos Pérez Zabal, nafar txirrindulari ohia.
- 1938 - Jose Antonio Begoña, bizkaitar atleta ohia.
- 1942 - Jose Martin Mendizabal, Mendizabal I.a, gipuzkoar harri-jasotzailea, bere garaiko harri-jasotzailerik handienetakoa.
- 1954 - Anjeles Iztueta, gipuzkoar politikaria eta matematikaria.
- 1962 - Jorge Dueñas, bizkaitar eskubaloi-jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1964 - Óscar Seco, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- 1981 - Jon Martin, gipuzkoar bertsolaria, idazlea eta abeslaria.
- 1983 - Joseba Iglesias, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- 1990 -
- Igor Merino, bizkaitar txirrindularia.
- Julen Rodriguez Zubiaurre, gipuzkoar ekintzaile internazionalista, euskaltzale eta marxista.
- 1993 - Gentzane Aldai, bizkaitar pilotaria eta telebista aurkezlea.
- 1994 - Tarsicio Aguado, nafar futbolaria.
- 1998 - Peio Etxeberria, nafar pilotaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1351 - Gian Galeazzo Visconti, italiar aristokrata (h. 1402).
- 1430 - Jakobo II.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (h. 1460).
- 1745 - Olaudah Equiano, Ingalaterran eta bere kolonia amerikarretan bizi izandako nigeriar idazlea (h. 1797).
- 1758 - Noah Webster, estatubatuar kazetari eta lexikografoa (h. 1843).
- 1787 - Anne-François Arnaud, frantziar margolari neoklasizista (h. 1846).
- 1801 - Josip Jelačić, Kroaziako heroi nazionala (h. 1859).
- 1803 - Robert Stephenson, ingeles ingeniari zibila (h. 1859).
- 1827 - Arnold Böcklin, suitzar margolari sinbolista (h. 1901).
- 1840 - Enric d'Ossó, espainiar apaiza, santu izendatua, Jesusen Teresaren Lagundiko Ahizpen Kongregazioaren sortzailea (h. 1896).
- 1841 - Itō Hirobumi, japoniar politikaria (h. 1909).
- 1844 - Ismail Qemali, lehenbiziko Albaniako presidente eta lehen ministroa (h. 1919).
- 1854 -
- Karl Kautsky, txekiar teorialari sozialdemokrata (h. 1938).
- Oscar Wilde, irlandar idazlea (h. 1900).
- 1863 - Austen Chamberlain, britainiar politikaria, 1925eko Bakearen Nobel Saria (h. 1937).
- 1874 - Otto Mueller, alemaniar margolari eta ilustratzailea (h. 1930).
- 1875 - Kaʻiulani, Hawaiiko Erresumako azken printzesa (h. 1899).
- 1886 -
- David Ben-Gurion, Israelgo aurreneko lehen ministroa (h. 1973).
- Boris Eijenbaum, errusiar literatura kritikaria (h. 1959).
- 1888 -
- Émile Masson, belgikar txirrindularia (h. 1973).
- Eugene O'Neill, estatubatuar idazlea, 1936ko Literaturako Nobel Saria (h. 1953).
- 1890 - Michael Collins, irlandar politikaria, IRAren inteligentzia zuzendaria eta Itun anglo-irlandarreko negoziatzailea (h. 1922).
- 1894 - Moshe Sharett, Israelgo lehen ministroa (h. 1965).
- 1896 - Célestin Freinet, frantziar pedagogo berritzailea (h. 1966).
- 1907 - Roger Vailland, frantziar idazlea (h. 1965).
- 1908 - Enver Hoxha, Albaniako lehen ministroa (h. 1985).
- 1918 - Louis Althusser, frantziar filosofoa (h. 1990).
- 1923 - Linda Darnell, estatubatuar aktorea (h. 1965).
- 1925 - Angela Lansbury, ingeles aktore eta abeslaria.
- 1927 - Günter Grass, alemaniar idazlea, 1999ko Literaturako Nobel Saria (h. 2015).
- 1930 - Carmen Sevilla, espainiar aktore, dantzari eta telebista aurkezlea.
- 1936 - Andrei Txikatilo, Rostoveko Harakina, sobietar serieko hiltzailea (h. 1994).
- 1938 - Nico, alemaniar abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea (h. 1988).
- 1939 - Gerold Späth, suitzar idazlea.
- 1944 -
- Elizabeth Loftus, estatubatuar psikologo eta matematikaria, giza oroimenean aditua.
- Patsy Watchorn, irlandar folk abeslaria.
- 1948 - Brendan Hughes, irlandar errepublikar buruzagia eta Behin-Behineko IRAren Belfasteko Brigadako kidea (h. 2008).
- 1949 - Joan Manuel Gisbert, kataluniar idazlea, haur literaturaren alorrean bereziki ezaguna.
- 1953 - Paulo Roberto Falcão, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1955 - Kieran Doherty, Behin-behineko IRAko kidea (h. 1981).
- 1958 - Tim Robbins, estatubatuar aktore, gidoilari, zuzendaria eta ekoizlea.
- 1961 - Yahiro Kazama, japoniar futbolari ohia.
- 1962 -
- Manute Bol, NBA saskibaloi ligako sudandar jokalaria (h. 2010).
- Flea, Red Hot Chili Peppers taldeko baxu-jotzailea.
- 1968 -
- Pello Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako Erresumaren erregenahia, Bi Sizilietako printzea eta Calabriako dukea.
- Elsa Zylberstein, frantziar aktorea.
- 1971 - Frank Cuesta, Frank de la Jungla, espainiar tenislari ohia, telebistako aurkezle eta herpetologoa.
- 1974 - Aurela Gaçe, albaniar abeslaria.
- 1975 - Mar Saura, kataluniar modelo, aktore eta telebista aurkezlea.
- 1982 -
- Frédéric Michalak, frantziar errugbilaria.
- Mari Paz Mosana Motanga, ekuatoreginear abiadura-lasterkaria.
- 1983 - Loreen, berbere jatorriko suediar pop abeslaria eta ekoizlea.
- 1985 -
- Chiaki Minamiyama, japoniar futbolari ohia.
- Casey Stoner, motoziklismoko australiar pilotua.
- 1986 - Inna, errumaniar abeslari eta musikagilea.
- 1989 - Kana Osafune, japoniar futbolaria.
- 1997 - Naomi Osaka, japoniar tenislaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1508 - Luis III.a Beaumontekoa, Leringo kondea eta Nafarroako kondestablea (j. c. 1430).
- 1515 - Joanes Jatsu, nafar legelaria , Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko burua.
- 1880 - Migel Dorronsoro, gipuzkoar politikari karlista (j. 1812).
- 1926 - Frederika Hannoverkoa, alemaniar jatorriko britainiar aristokrata, Biarrizko urrezko aroaren protagonistetako bat, Biarritzen (j. 1848).
- 1962 - Raimundo García García, Iruñean bizi izandako espainiar kazetari eta politikaria (j. 1884).
- 2009 - Koldo Chamorro, arabar argazkilaria (j. 1949).
- 2010 - Consuelo Herrera Menta, 109 urte eta 85 egun bizi izan zen Euskal Herritarra, Bartzelonan (j. 1901).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 976 - Al-Hakam II.a, Kordobako bigarren omeiar kalifa (j. 915).
- 1190 - Luis III.a Turingiakoa, Turingiako landgraf edo jauna (j. 1151/2).
- 1523 - Luca Signorelli, Pizkundeko italiar margolaria.
- 1553 - Lucas Cranach Zaharra, alemaniar margolari eta grabatzailea 1472).
- 1555 -
- Hugh Latimer, ingeles teologoa eta prelatua (j. c. 1487).
- Nicholas Ridley, martiri protestantea (j. c. 1500).
- 1591 - Gregorio XIV.a, Aita santua (j. 1535).
- 1628 - François de Malherbe, frantziar olerkaria (j. 1555).
- 1653 - Jan Wildens, flandriar barrokoko margolaria eta marrazkilaria (j. 1586).
- 1730 - Antoine de Lamothe-Cadillac, frantziar esploratzaile eta abenturazalea Frantzia Berrian (j. 1658).
- 1793 - Marie Antoinette, Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1755).
- 1796 - Viktor Amadeo III.a, Sardiniako erregea (j. 1726).
- 1886 - Adolphe Daguenet, euskal politikaria (j. 1801).
- 1899 - Edward Orton Sr., estatubatuar geologoa (j. 1829).
- 1922 - Miquel Costa i Llobera, mallorcar poeta (j. 1854).
- 1930 - Heinrich Winkler, alemaniar pedagogo eta hizkuntzalaria, euskaran eta altaitar hizkuntzetan aditua (j. 1848).
- 1937 - William Sealy Gosset, Student , ingeles estatistikaria (j. 1876).
- 1946an, Nurenbergeko epaiketetan hiltzera kondenatuak izan ondoren urkatuak:
- Hans Frank, militar eta abokatu nazia (j. 1900).
- Alfred Jodl, alemaniar jenerala (j. 1890).
- Ernst Kaltenbrunner, austriar abokatu eta politikaria, Alemania Naziko goi-mailako ofiziala (j. 1903).
- Wilhelm Keitel, alemaniar kanpo mariskala (j. 1882).
- Joachim von Ribbentrop, Alemania Naziko ministroa (j. 1893).
- Alfred Rosenberg, alemaniar politikari nazia (j. 1893).
- 1951 - Liaquat Ali Khan, Pakistango aurreneko lehen ministroa (j. 1895).
- 1959 - George Catlett Marshall, estatubatuar jenerala, 1953ko Bakearen Nobel Saria (j. 1880).
- 1962 - Gaston Bachelard, frantziar filosofoa (j. 1884).
- 1981 - Moshe Dayan, israeldar jenerala eta politikaria (j. 1915).
- 1982 - Hans Selye, austriar-hungariar medikua (j. 1907).
- 1990 -
- Art Blakey, estatubatuar jazz bateria-jole eta musikaria (j. 1919).
- Jorge Bolét, kubatar-estatubatuar musikagilea (j. 1914).
- 1992 - Shirley Booth, estatubatuar aktorea (j. 1898).
- 1995 - Jean Amado, frantziar eskultorea (j. 1922).
- 1999 - Xebe Peña, gipuzkoar mendizale eta ibiltaria (j. 1907).
- 2000 - Antonio Ferrandis, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1921).
- 2006 - Valentín Paniagua, Peruko presidentea (j. 1936).
- 2007 - Deborah Kerr, eskoziar aktorea (j. 1921).
- 2009 - Andrés Montes, espainiar kazetaria eta kirol esataria (j. 1956).
- 2016 - Kigeli V.a Ruandakoa, Ruandako azken erregea (j. 1936).
- 2017 - Daphne Caruana Galizia, maltar kazetari, idazle eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea, eraila (j. 1964).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Hegoa, Hegoi eta Garai.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |