RMS Titanic
Koordenatuak: 41° 43′ 55″ N, 49° 56′ 45″ W / 41.73194°N,49.94583°W
RMS Titanic | |
---|---|
RMS Titanic 1912ko apirilaren 2an probatarako itsasoratzen. | |
Ontziola: | Harland and Wolff, Belfast, Irlanda |
Mota: | Olimpic motako transatlantikoa |
Agintze data: | 1907 |
Uretaratze data: | 1911ko maiatzaren 31 |
Izendatze data: | Ez |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 52.310 tona |
Luzera: | 269 m |
Zabalera: | 28 m |
Sakonera: | 10,5 m |
Bulkada: | guztira:
|
Abiadura: | 23 korapilo |
Eskifaia: | 891 marinel |
Royal Mail Steamship Titanic[1] britaniar bidaiari itsasontzi handia izan zen, 46.000 tonakoa, Amerikarako lehen bidaian izozmendi baten jo eta urperatu zena Ternuako hegoaldean, 1912ko apirilaren 14-15eko gauean. Ezbeharrean 1.500 lagun baino gehiago hil ziren.[2]
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XX. mendeko ozeanoarteko bidaietan gailentzeko egindako hiru transatlantikoetako bat zen. Olimpic egin zuten lehenago eta Britanic geroago. White Star Line enpresa zen jabea. Belfasteko Harland and Wolff ontzioletan eraiki zuten, orduko teknologia berrienak erabiliz. Ordura arteko ontzirik luxuzkoena eta handiena zen: 52.310 tona, 269 metro luze eta 28 metro zabal; garaiko prentsak «hondoraezina» zela esan zuen.[2]
Hondoratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titanic Southamptongo portutik abiatu zen, 1912ko apirilaren 10ean, AEBetarako bidean. Apirilaren 14ko 23:40 aldera, izozmendi bat jo zuen Ipar Atlantikoko ur izoztuetan, eta bi ordu eta 45 minutu geroago hondoratu zen. 2.223 lagun zihoazen itsasontzian, baina ontzian zeuden salbamendu txalupetan 1.178 lagunentzako tokia besterik ez zegoen. Gainera, txalupa asko ez ziren bete. Adibidez, ureratu zen lehenbiziko salbamendu txalupan, 65 pertsonentzako lekua zegoen, baina 28 lagun bakarrik sartu ziren. Inguruan zen RMS Carpathia trasantlantikoak laguntza deia jaso eta, egunsentian bertaraturik, 705 lagun erreskatatzea lortu zuen.[2]
Gau hartan, 1.522 lagun hil ziren, nahiz eta 306 gorpu besterik ez ziren berreskuratu. Emakumeek eta haurrek salbamendu txalupetan sartzeko lehentasuna zuten arren, hildakoen artean hainbat haur eta emakume aurkitu ziren; guztiak bigarren eta hirugarren klaseko bidaiariak ziren. Modu berean, hainbat gizon atera ziren bizirik; gehienak, lehen klaseko bidaiariak. 2009ko maiatzaren 3an hil zen bizirik geratzen zen azken bidaiaria, Millvina Dean. Bederatzi aste besterik ez zituen Titanic hondoratu zenean.[2]
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Film ugari egin dira Titanic-en hondoratzeari buruz; adibidez:
- Titanic, 1943an Werner Klingler alemaniar zuzendariak egindakoa.
- Titanic, 1953an Jean Negulescok zuzendutakoa.
- S.O.S. Titanic: 1979an telebistarako egindako filmea.
- Titanic, 1996an telebistarako egindako filmea.
- Titanic, 1997an James Cameronek zuzendutako filmea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ a b c d Arrizurieta, Irene; Martin, Xabier. Ez zen ametsa izan. Berria egunkaria, 2012ko apirilak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-1-6.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irazustabarrena Uranga, Nagore Titanicek bere auzoa izango du, Argia aldizkaria, 2009ko apirilaren 12a, argia.com
- Titanic-en hondoratzeari buruzko irratsaioa, Amarauna, 2012ko apirilaren 14a, Euskadi Irratia, eitb.tv
- (Ingelesez) RMS Titanic, Inc, premierexhibitions.com
- (Ingelesez) Titanic Belfast museoa, titanicbelfast.com