Luis Luziano Bonaparte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Luziano Bonaparte
Louis-Lucien Bonaparte.jpg
Bigarren Inperioko senataria

1852ko abenduaren 31 - 1870eko irailaren 4a
Q58462858 Itzuli

1849ko uztailaren 8a - 1851ko abenduaren 2a
Q59854914 Itzuli

1848ko azaroaren 26a - 1849ko urtarrilaren 9a
Bizitza
Jaiotza Grimley (en) Itzuli1813ko urtarrilaren 4a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza Frantsesa
Heriotza Fano1891ko azaroaren 3a (78 urte)
Hobiratze lekua St Mary's Catholic Cemetery (en) Itzuli
Familia
Aita Lucien Bonaparte
Ama Alexandrine de Bleschamp
Ezkontidea(k) Maria Anna Cecchi (en) Itzuli  (1832ko urriaren 4a -
Marie Clémence Richard  (1891ko ekainaren 15a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Bonaparte (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak Frantsesa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, politikaria, dialectologist (en) Itzuli eta erromanista
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Kidetza San Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Parti de l'Ordre (en) Itzuli

Luis Luziano Bonaparte Bleschamp[1]frantsesez: Louis-Lucien Bonaparte— edo Bonaparte printzea (Worcestershire, Ingalaterra, 1813ko urtarrilaren 4a – Fano, Marche, Italia, 1891ko azaroaren 3a) euskal hizkuntzalari frantsesa izan zen. Napoleon Bonaparteren iloba zen.

Luis Luziano Bonaparteren lanek euskalaritzaren historian berebiziko garrantzia izan dute, euskalkien lehen sailkapen zientifikoa egiten lehena izan baitzen: Carte des sept provinces basques, 1863an. Euskal Herrira bost aldiz etorri zen, 1856tik 1869ra. Euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen. Lan-metodotzat, berriemaile horiei Bibliako pasarte ezagunak toki jakin bateko euskaran jartzeko eskatzen zien, eta barreiatuta zeuden eskuizkribu zaharrak bildu eta aztertu zituen. Bere sailkatze-lanean, hiru multzo handitan zortzi dialekto, hogeita bost azpidialekto eta berrogeita hamar barietate bereizi zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleon I.aren iloba zen, Lucienen semea. Ingalaterran jaio zen, aita han gatibu zegoela, eta Waterlooko guduaren ostean Elizaren Estatuetako herri batera aldatu zen familiarekin (1815). 1833an Florentziako Maria Anna Cecchirekin ezkondu zen. Europan eta Estatu Batuetan izan ondoren, kimika, mineralogia eta, geroago, hizkuntzalaritza ikasketei ekin zien. 1847an hizkuntzalaritzari buruz argitara eman zuen lehen liburuan euskara hartu zuen gai nagusi, eta 1848an politika munduan sartu zen, bere lehengusu Luis Bonaparte Frantziako enperadore zelarik. 1850. urtean emaztearengandik banandu eta 1852an, senatari zela, lehengusuak printze egin eta urteko 130.000 liberako saria eman zion.

Oxfordeko Unibertsitateko irakasle zela, Anton Abadiarekin harremanetan jarri zen Londresen (1855-1856), eta horren ondorioz hasi ziren Bonaparteren euskarari buruzko lanak. 1856-1869 bitarteko urteetan egin zituen ibilaldien eta bere baitara bildu zituen laguntzaileen lan ugarien emaitza dira euskarari eskaini zizkion lan nagusiok: Langue basque et langue finnoise (1862), Curiosidades eúskaras (1866), Le Verbe Basque en tableaux (1869), Deux Cartes des sept Provinces Basques (1869), Études sur les trois dialectes basques des vallées d’Aezcoa, de Salazar et de Roncal… (1872), Observations sur le basque de Fontarabie, d’Irun… (1877), Observaciones sobre el vascuence de Navarra (1881), eta abar. Bonaparte printzearen lana ezinbestekoa da egun euskal dialektoak ezagutu nahi dituen edonorentzat.

Berak mugatu zituen euskalkiak lehenbizikoz, zortziok bereiziz: bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, hegoaldeko goi-nafarrera, iparraldeko goi-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera, mendebaleko behe-nafarrera eta zuberera eta haien azpieuskalkiak…). Halaber, berak egin zituen euskararen lehen mapak, euskalkiak kontuan hartuz, 1868. urtean euskararen hedapena norainokoa zen erakusgarri: «Muchos de los trabajos hechos por encargo del príncipe tenían una finalidad puramente científica, a saber, suministrar elementos para poder estudiar con exactitud una variedad subdialectal determinada. Es decir, eran trabajos hechos con fines y criterios científicos, no con fines y criterios literarios» (Villasante 1979, 176. or.). Argitara eman zituen kristau ikasbideek, Biblia zatiek eta Biblia osoek (Duvoisinen Bible saindua edo testament zahar eta berria bereziki), dokumentazio gaitza eskaini zuten ordu arte gisa horretako materialik ez zuten euskalarientzat, bertako nahiz kanpokoentzat.

Itzulpen horietatik gehienak, eta bestelako lanen bat, Euskaltzaindiak berrargitaratu zituen haren mendeurrenean (1991). Baliozko pertsonez inguratzen jakin izan zuen, laguntzaile bikainak izan baitzituen: Joan Piarres Duvoisin aduanetako lapurtar kapitaina (lapurtera aztertzeko), Fray Jose Antonio Uriarte (bizkaiera eta gipuzkerarako), Klaudio Otaegi zegamarra (gipuzkera eta goi-nafarrerarako), Mariano Mendigatxa eta Prudentzio Hualde bidankozetarrak (erronkarierarako), Emmanuel Intxauspe zuberotar kalonjea (zubererarako), Salaberri Ibarlakoa (behe-nafarrerarako), B. Etxenike (baztanerarako), Pedro Jose Samper apaiza (zaraitzuerarako), aita Ibarnegarai.

Ingalaterran bizi zela, urteko diru saririk gabe geratu zen Frantzian III. Errepublika aldarrikatu zenean. 1881ean alargundu eta Clémence Richard Grandmontaigne, Klaudio Otaegiren koinata atarraztarrarekin ezkondu zen bigarrengoz. 1883. urtean Gladstoneren gobernuak urteko 250.000 liberako diru saria eskaini zion, ingelesaren dialektoei buruzko bere ikerketak buka zitzan.

Hil ondoren, haren liburutegi osoa Chicagoko Newberry Library-k erosi zuen. Euskal gaiei eta beste hainbat gairi buruzko eskuizkribuak R. M. Azkuek erosi zituen Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako diputazioentzat, eta haietan daude gorderik.

Bonaparteren euskalkien mapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen inguruko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonapartek eskainitako Axularren ohorezko oroitarria (Sara).
  • Carte des sept provinces basques, 1863.
  • Le Verbe Basque en tableaux, 1869.
  • Études sur les trois dialectes basques des vallées d'Aezcoa, de Salazar et de Roncal, 1873.
  • Observations sur le basque de Fontarabie, d'Irun, etc., 1877.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Luziano Bonaparte Aldatu lotura Wikidatan