X
Jump to navigation
Jump to search
|
X edo ixa euskal alfabetoko hogeita bosgarren letra da. X (larriz) eta x (xehez) idazten da.
Erromatar zenbakeran, X letrak 10 zenbakiaren balioa du. Matematikan erabiltzen da ezezaguna den ekuazio bateko zatia adierazteko. Hedapenez, X erabili izan da ezezagun hori adierazteko, adibidez X izpi edo X-Men.
Erabilera idatzia historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
X letra gaur egun euskaraz ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan, adibidez 1545. urteko Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen da gaurko soinu bera adierazteko: gaixtoa, gaixoa, merexi, ixil, xahu. Hala ere, historian zehar soinu hau adierazteko Euskal Herriko iparraldean ⟨ch⟩ ere idatzi izan da eta hegoaldean ⟨j⟩, ⟨ss⟩ eta ⟨sh⟩[1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Zuazo, Koldo. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar ISBN 84-9783-316-3.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |