X

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
X
Euskal alfabetoa
A a B b C c (Ç ç)1 D d
E e F f G g H h I i J j
K k L l M m N n Ñ ñ O o
P p Q q R r S s T t U u
V v W w X x Y y Z z

1 ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.


X edo ixa euskal alfabetoko hogeita bosgarren letra da. X (larriz) eta x (xehez) idazten da.

Erromatar zenbakeran, X letrak 10 zenbakiaren balioa du. Matematikan erabiltzen da ezezaguna den ekuazio bateko zatia adierazteko. Hedapenez, X erabili izan da ezezagun hori adierazteko, adibidez X izpi edo X-Men.

Erabilera idatzia historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X letra gaur egun euskaraz ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan, adibidez 1545. urteko Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen da gaurko soinu bera adierazteko: gaixtoa, gaixoa, merexi, ixil, xahu. Hala ere, historian zehar soinu hau adierazteko Euskal Herriko iparraldean ⟨ch⟩ ere idatzi izan da eta hegoaldean ⟨j⟩, ⟨ss⟩ eta ⟨sh⟩[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zuazo, Koldo. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar ISBN 84-9783-316-3.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.