2014
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2014. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa |
Urteak | 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia |
2014 MMXIV |
Ab urbe condita | 2767 |
Armeniar egutegia |
1463 ԹՎ ՌՆԿԳ |
Bahá'í egutegia | 170 – 171 |
Bengaliar egutegia | 1421 |
Berber egutegia | 2964 |
Egutegi budista | 2558 |
Myanmarko egutegia | 1376 |
Bizantziar egutegia | 7522 – 7523 |
Koptoen egutegia | 1730 – 1731 |
Etiopiar egutegia | 2006 – 2007 |
Hebrear egutegia | 5774 – 5775 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2070 – 2071 |
Shaka Samvat | 1936 – 1937 |
Kali Yuga | 5115 – 5116 |
| |
Iraniar egutegia | 1392 – 1393 |
Islamiar egutegia | 1435 – 1436 |
Korear egutegia | 4347 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2557 |
Unix denbora | 1388534400 – 1420070399 |
Holozeniar egutegia | 12014 |
2014a asteazkenez hasitako urte arrunta izan zen.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 11 - Giza eskubideak, Konponbidea martxa: Bilbon 110.000-100.00 lagun Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea lelopean EAJ, Sortu, EA, Alternatiba, Aralar, ELA eta LABek deituriko bakearen aldeko martxa historiko erraldoian manifestatu ziren.
- Otsailaren 2a - 2014ko otsailaren 2ko enbata: azken hogeitamar urtetako itsas enbata handienaren ondorioz Euskal Kostalde osoko udalerri eta portuek kalte ugari eta larriak jasan zituzten, oso bereziki Donostia, Bermeo, Zarautz eta Hendaia udalerriek.
- Otsailaren 6a - Eusko Legebiltzarran Trebiñuk Arabarekin bat egiteko eskaera Espainiako Kongresura eramateko eskaera onartu zen, EAJ, EH Bildu eta PSEren aldeko eta PPren aurkako bozkekin.
- Martxoaren 3a - Bilbon Global Forum Spain bileraren aurkako protestak izan ziren.
- Martxoaren 10a - Donibane Lohizuneko Grand Hotel eraikinean sutea piztu eta emakume bat keaz itorik zendu zen.
- Apirilaren 13a - Nafarroako Etxarri-Aranatz udalerrian Euskal Herriaren independentziari buruzko galdeketa burutu zen.
- Apirilaren 23a - Ikune, herrietako zenbait plataforma independentek sortutako alderdia aurkeztu zuten.
- Apirilaren 26a - Espainiako Gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian Espainiako bandera jartzea inposatu ostean, Aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan Ikurrinari omenaldia ekitaldia egin eta Inaxio Kortabarria futbolari ohiak masta batera igoarazi zuen.
- Apirilaren 28a - Akitania-Euskadi euroeskualdea: Iñigo Urkulluk Alain Rousset presidente karguan ordezkatu zuen.
- Maiatzaren 15a - Bilbon Zorrotzaurre penintsula uharte bilakatzeko lanei ekin zitzaien.
- Maiatzaren 25a - 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak: Hego Euskal Herrian, EH Bilduk 219.672 boto eta EAJak 213.393 lortuta, Europako Parlamentuan ordezkari bana eskuratu zuten. Aldiz, Ipar Euskal Herrian UMP alderdiak irabazi zuen.
- Ekaina - Kaskarotenea ikastolaren auzia hasi zen Ziburuko udalaren eta ikastolaren artean.
- Ekainaren 8a - Euskal Herriaren Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea burutu zen, Durango eta Iruñea udalerriak elkar lotu zituelarik.
- Uztailaren 4a -Iparraldean eta Nafarroan uholdeak gertatu ziren.
- Uztailaren 10a - Galarreta herriko elizaren dorrea erori zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia: hasiera batean Ginean baina ondoren Liberia, Sierra Leona eta Nigeriara zabaldu zen ebola epidemia. 2014ko uztailaren 23an, MOEk 1.201 kutsaturen eta 672 heriotzaren berri eman zuen eta hiru estatutan zabalduta zegoen. Hainbat erakundek agerraldiari aurre egiteko laguntzak eman zituzten. Agerraldi hau kasuei eta hildakoei zegokienez bortitzena izan zen. Espainian ere eragina izan zuen.
- Urtarrila - Burgosko Gamonal auzoan Burgosko Udalak egiteko asmoa zuen hiribide baten eraberritzeko lanak abiaraztean gatazka sortu zen.
- Otsailaren 6a - Ceutako El Tarajal hondartzako itsasertzean 15 pertsona itota hil ziren Maroko eta Ceuta bereizten dituen dikea igerian gainditzeko ahaleginetan ari zirela.
- Martxoaren 11 -
- Espainian Ahal Dugu alderdi politikoa sortu zen.
- Krimeak bere independentzia aldarrikatu zuen.
- Martxoaren 22a - Atzeraldi Handiaren ondorioz Espainiako gobernuak burututako politika ekonomiko eta murrizketa sozialen aurka egin ziren Duintasunaren aldeko Martxak bukatu ziren Madrilen.
- Martxoaren 26a eta 27a - Espainian ikasle grebak izan ziren LOMCEren aurka eta hezkuntzan Espainiako gobernuak ezarritako murrizketen aurka.
- Maiatzaren 13a -
- Ezezagun batzuk Katalan Herrien batasunaren ikur den Pi de les Tres Branques zuhaitzaren adar bat ebaki zuten.
- Turkiako Soman gertatutako mehatze-istripuan 301 lagun hil ziren: 295 meatzari, 5 ingeniari eta mediku bat.
- Maiatzaren 22a - Estatu-kolpea Thailandian.
- Ekainaren 2a - Joan Karlos I.a Espainiakoak abdikatu egin zuen.
- Ekainaren 19a - Espainiako Erresuman Filipe VI.a errege koroatu zuten.
- Ekainaren 25a - Korsikako FLNC erakundeak borroka armatua uztea erabaki zuen.
- Uztailaren 10a - Israelek Gazaren aurkako Hegi Babesgarria operazioa martxan jarri zuen.
- Uztailaren 15a - Moskuko metroan istripua gertatu zen. 21 lagun hil ziren eta 160 inguru zauritu.
- Uztailaren 17a - Malaysia Airlines konpainiako 17 hegaldiko hegazkina Ukraina ekialdean misil batek jota erori zen. Bertan zioazen 298 pertsonak hilik gertatu ziren. Badaiari ugari HIESa ikertzen ziharduten ikerlariak ziren.
- Uztailaren 23a - Tifoi baten ondorioz TransAsia Airwaysen 222 hegaldiko hegazkina larrialdiko lur hartzea egiten saiatu eta istripua izan zuen. 48 pertsona hil eta 10 zauritu ziren.
- Uztailaren 24a - Air Algérieren 5017 hegaldia Mali iparraldean erori zen, Aljeriako mugatik 500 kilometrora. Hegazkinean zioazen 116 pertsonak hilik gertatu ziren.
- Abuztuaren 3a - Txinako Yunnan eskualdean 6,1 graduko lurrikara gertatu zen. Gutxienez 410 hildako eragin zituen.
- Abuztuaren 9a - Michael Brownen hilketa: 18 urteko arraza beltzeko gaztea hil egin zen arraza zuriko polizia batek tirokatua izan ondoren.
- Abuztuaren 10a - Sepahan Airlinesen 5915 hegaldiak istripua izan zuen Teheran inguruan, 40 hildako eta 8 zauritu gertatu zirelarik.
- Abuztuaren 24a - Kaliforniako Hego Napan 6,9 graduko lurrikara izan zen. 63 hildako eta 3.700 zauritu baino gehiago eragin zituen.
- Irailaren 5a - Ukrainako, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliketako, Errusiako eta ESLAko ordezkariek Minskeko protokoloa sinatu zuten.
- Irailaren 11 - Kataluniako Egun Nazionalean jendetza handiak Kataluniaren autodeterminaziorako erreferendumaren eta independentziaren alde V erraldoi bat osatuz Bartzelonako kaleak bete zituen.
- Irailaren 18a - Eskoziako independentzia erreferenduma burutu zen.
- Irailaren 19a - Kataluniako Parlamentuak bereziki urte horretako azaroaren 9an egingo zen autodeterminazio kontsultarako legea jalgi zuen.
- Irailaren 27a - Hong Kongeko protestak, Aterkien iraultza izenez ere ezagutuak, hasi ziren.
- Urria - Francisco Nicolás Gómez Iglesias, Nikolas txikia, atxilotua izan zen ustez iruzurra egiteagatik.
- Urriaren 22a - Ottawako tiroketa: identifikatu gabeko lagun batek soldadu bati tiro egin zion eta Kanadako Parlamentuan sartu zen. Poliziak erasotzailea larri zauritu zuen Ganbera barruan eta gutxi geroago hil egin zen.
- Urriaren 27a - Guardia Zibilak ustelkeriaren aurka Púnica operazioa burutu zuen. 51 pertsona atxilotu eta 259 miaketa egin zituen.
- Urriaren 28a - Blaise Compaoré diktadorearen aurkako altxamendua hasi zen Burkina Fason. Altxamenduaren ondorioz, diktadoreak gobernua utzi zuen.
- Azaroaren 9a - Kataluniaren independentziarako kontsultan independentziaren aldeko baiezkoak irabazi zuen.
- Azaroaren 19a - SNPko Nicola Sturgeon politikaria Alex Salmond alderdikidearen ordez Eskoziako lehen ministro izendatu zuten.
- Azaroaren 24a - Sony Pictures Entertainmentek zibererasoa jasan zuen.
- Abendua - Petrolioaren merkatzea eta Mendebaldearen zigor ekonomikoak Errusiako ekonomiari kalte egiten hasi ziren.
- Abenduaren 16a -
- Mugimendu libertarioaren aurkako sarekada egon zen Bartzelonan eta Madrilen. 11 atxilotu egon ziren.
- Talibanek Peshawarko eskola militarraren aurka egindako eraso baten 141 hildako egon ziren, 132 umeak.
- Abenduaren 15a - Sydneyn gertatutako bahiketa baten erreskate operazioan bahitzailea eta bahitutako pertsona bi hilik gertatu ziren.
- Abenduaren 28a -
- Indonesia AirAsiaren 8501 hegaldiko hegazkina Belitung uharteen inguruan erori eta bertan zioazen 162 bidaiariak, gehienak Indonesiarrak, hilik gertatu ziren.
- Norman Atlantic ferryak su hartu zuen. Gertakari honek 13 hildako utzi zituen.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 15a - Lapuebla de Labarcan Araba Euskaraz jaia ospatu zen.
- Urriaren 19a - Zangozan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- Abenduaren 20a - 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Fredi Paiak jantzi zuen txapela.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 3a - 86. Oscar Sariak: 12 Years a Slave (12 Urtez Esklabo) filmak Filma Onenaren Oscar Saria jaso zuen eta Gravity urte hartan Oscar Sari gehien irabazi zituen filma izan zen.
- Urriaren 22a - Poloniako Słubice hirian Wikipediaren monumentua aurkeztu zen, Wikipediaren omenez eraikitako lehenbiziko munduko monumentua.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 13a - Europako Justizia Auzitegiak interneten Ahazteko eskubidea onartu zuen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoak (Sotxi, Errusia; otsailaren 7a - otsailaren 23a).
- 3 Euskal herritarrek hartu zuten parte 3 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 5a - Euskal derbia: Errealak Athletic Clubari Anoetako estadioan 2-0 irabazi zion.
- Maiatzaren 11 - San Mames estadio berrian jokatutako lehenbiziko Euskal derbian Athletic Kluba eta Errealak Muniain eta Agirretxeren golekin bana berdindu zuten.
- Maiatzaren 18a - Osasuna futbol taldea Lehen Mailatik Bigarren Mailara jeitsi zen, jeitsiera eguneko partiduan Sadar estadioaren hegoaldeko harmailetako hesiak erori eta gutxienez 68 lagun zauritu zirelarik.
- Maiatzaren 25a - Eibar Kirol Elkarteak Alavesi Ipuruan 1-0 irabazi eta Lehen Mailarako igoera lortu zuen.
- Ekainaren 10a - 2014ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Marianne Vos irabazle.
- Ekainaren 15a - 2014ko Emakumeen Euskal Bira: Pauline Ferrand-Prevot irabazle.
- Azaroaren 13a - David Moyes eskoziarra Errealako entrenatzaile berria izendatua izan zen.
- Abenduaren 14a -
- 2014ko Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Juan Martinez de Irujok Aimar Olaizolari Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean 22-17a irabazi zion.
- Euskal derbia: Anoetako estadioan Erreala eta Athletic Klubak bana berdindu zuten.
- Abenduaren 28a - Euskal futbol selekzioak eta Kataluniako futbol selekzioak San Mamesen jokatutako partiduan bana berdindu zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 11 - Garbiñe Muguruza tenislariak Hobart International txapelketa irabazi zuen.
- Apirilaren 13a - 2014ko Paris-Roubaix: Niki Terpstra irabazle.
- Apirilaren 27a - 2014ko Lieja-Bastogne-Lieja: Simon Gerrans irabazle.
- Ekainaren 1a - Nairo Quintana kolonbiarrak 2014ko Italiako Giroa irabazi zuen.
- Uztailaren 27a - 2014ko Frantziako Tourra: Vincenzo Nibali italiar txirrindularia garaile.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 2a - Benigno Aspuru, euskal txirrindularia (j. 1930).
- Urtarrilaren 5a - Eusébio da Silva Ferreira, portugaldar futbolaria (j. 1942).
- Urtarrilaren 6a - Marina Ginestà, Bigarren Errepublikako eta Espainiako Gerra Zibileko militante komunista (j. 1919).
- Urtarrilaren 8a - José Luis Martínez de Ubago, gipuzkoar tiratzailea (j. 1926).
- Urtarrilaren 9a - Amiri Baraka, estatubatuar antzerkigile, olerkari eta politikaria (j. 1934).
- Urtarrilaren 9a - Josep Maria Castellet, katalanezko eta gaztelaniazko idazlea eta literatura kritikaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 9a - Dale T. Mortensen, estatubatuar ekonomialaria eta irakaslea, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1939).
- Urtarrilaren 11 - Zoltán Pál Dienes, hungariar matematikaria, matematikaren didaktikan egindako ekarpenengatik ezaguna (j. 1916).
- Urtarrilaren 11 - Ariel Sharon, Israelgo lehen ministroa (j. 1928).
- Urtarrilaren 14a - Juan Gelman, argentinar olerkaria, itzultzailea eta kazetaria (j. 1930).
- Urtarrilaren 20a - Claudio Abbado, italiar orkestra-zuzendaria (j. 1933).
- Urtarrilaren 22a - Manu Leguineche, bizkaitar kazetaria, idazlea eta bidaiaria (j. 1941).
- Urtarrilaren 23a - Riz Ortolani, italiar zinema musikagilea (j. 1926).
- Urtarrilaren 25a - Marcelino Bilbao, Euzko Gudarostearen eta CNTren Isaac Puente batailoiako tenientea (j. 1920).
- Urtarrilaren 26a - José Emilio Pacheco, mexikar poeta, eleberrigile, ipuingile, itzultzaile eta kritikaria (j. 1939).
- Urtarrilaren 27a - Pete Seeger, estatubatuar kantaria eta musikagilea, folk musikako aitzindaria (j. 1919).
- Urtarrilaren 28a - Jose Luis Bilbao Mentxaka, Bala Beltz, Athletic Klubeko erandioztar futbolaria (j. 1921).
- Urtarrilaren 28a - Blas Piñar, espainiar eskuin muturreko politikari eta idazlea (j. 1918).
- Urtarrilaren 30a - Antxon Agirre Sorondo, donostiar etnografoa (j. 1946).
- Urtarrilaren 30a - Jean Babilée, frantziar dantzaria eta koreografoa (j. 1923).
- Urtarrilaren 30a - Félix Grande, espainiar poeta eta kritikaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 31 - Carlos París, bizkaitar filosofoa, idazlea eta prentsa-zutabegilea (j. 1925).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 1a - Luis Aragonés, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1938).
- Otsailaren 1a - Maximilian Schell, suitzar aktorea (j. 1930).
- Otsailaren 2a - Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea (j. 1967).
- Otsailaren 4a - Enrike Albizu, gipuzkoar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea (j. 1926).
- Otsailaren 5a - Arkaitz Bellon, Pantxi , espetxean hildako bizkaitar preso politikoa (j. 1978).
- Otsailaren 6a - Enrique Alcat, nafar kazetaria (j. 1962).
- Otsailaren 10a - Stuart Hall, jamaikar soziologo eta teorilari kulturala, ikasketa kulturalen erreferenteetako bat (j. 1932).
- Otsailaren 10a - Shirley Temple, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Otsailaren 11 - Santiago Segura Munguía, espainiar latinista (j. 1922).
- Otsailaren 14a - Francisco José Arnaiz, bizkaitar apaiza (j. 1925).
- Otsailaren 15a - Pako Iriondo, Euskal Mendizale Federazioko presidentea eta Euskal Herriko mendizaletasunaren bultzatzaile handia (j. 1926).
- Otsailaren 16a - Clemente Pérez Arroyo, Panaderito de Oyón, arabar pilotaria (j. 1948).
- Otsailaren 24a - Harold Ramis, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea (j. 1944).
- Otsailaren 25a - Francisca García Torres, 112 urte eta 165 egun bizi izan zen eta Nafarroan bizi izandako Jaéndarra, Euskal Herrian bizi izan den pertsonarik zaharrena (j. 1901).
- Otsailaren 25a - Paco de Lucía, espainiar gitarrajolea, flamenkoko gitarrista handientzat hartua (j. 1947).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Alain Resnais, frantziar zinemagilea (j. 1922).
- Martxoaren 5a - Leopoldo María Panero, espaniar abangoardismoko poeta, novísimos taldekoa (j. 1948).
- Martxoaren 5a - Luis Villoro, mexikar filosofoa (j. 1922).
- Martxoaren 9a - Rafael Aburto, bizkaitar arkitektoa, arte zibilean aditua (j. 1913).
- Martxoaren 10 - Nicolás Mentxaka Fernández, bizkaitar futbolaria (j. 1939).
- Martxoaren 12a - Jose Antonio Retolaza, euskal idazlea, euskaltzalea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina, Kili-Kili aldizkariaren sortzailea (j. 1929).
- Martxoaren 20a - Iñaki Azkuna, EAJko politikaria eta Bilboko alkatea (j. 1943).
- Martxoaren 20a - Juan Manuel Basurko, gipuzkoar futbolari eta apaiz katolikoa (j. 1944).
- Martxoaren 23a - Adolfo Suárez, Espainiako Gobernuko presidentea (j. 1932).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 6a - Mickey Rooney, estatubatuar aktorea, Guinness liburuaren arabera karrera luzeeneko aktorea (j. 1920).
- Apirilaren 7a - Josep Maria Subirachs, kataluniar eskultore eta margolaria (j. 1927).
- Apirilaren 10a - Richard Hoggart, britainiar soziologo eta pertsonai publiko ezaguna (j. 1918).
- Apirilaren 11 - Antonio Aldonza, euskal herritar futbolaria (j. 1926).
- Apirilaren 13a - Emma Castelnuovo, italiar matematikaria eta pedagogoa (j. 1913).
- Apirilaren 16a - Charles Gyude Bryant, Liberiako presidentea (j. 1949).
- Apirilaren 17a - Gabriel García Márquez, kolonbiar idazlea eta kazetaria, 1982ko Literaturako Nobel Saria (j. 1927).
- Apirilaren 20a - Rubin Hurricane Carter, estatubatuar boxeolaria (j. 1937).
- Apirilaren 23a - Yozo Aoki, japoniar futbolaria (j. 1929).
- Apirilaren 24a - Hans Hollein, austriar arkitekto post-modernoa (j. 1934).
- Apirilaren 25a - Tito Vilanova, kataluniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1968).
- Apirilaren 26a - Jacqueline Ferrand, frantziar matematikaria (j. 1918).
- Apirilaren 29a - Bob Hoskins, ingeles aktorea (j. 1942).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 3a - Gary Becker, estatubatuar ekonomista, 1992ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1930).
- Maiatzaren 4a - Jean-Paul Ngoupandé, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa (j. 1948).
- Maiatzaren 6a - Farley Mowat, kanadar idazle eta ekologista (j. 1921).
- Maiatzaren 8a - Concha Chaos, Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen sortzailea (j. 1937).
- Maiatzaren 8a - Yago Lamela, espainiar atletismo jauzilaria (j. 1977).
- Maiatzaren 8a - Paulino Luesma, gasteiztar politikari eta irakaslea eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn (j. 1949).
- Maiatzaren 8a - Mercedes Salisachs, espainiar eleberrigilea (j. 1916).
- Maiatzaren 12a - Juan Cordero, gipuzkoar musikagilea (j. 1927).
- Maiatzaren 12a - H. R. Giger, suitzar margolaria, eskultorea eta barne diseinatzaile surrealista (j. 1940).
- Maiatzaren 12a - Aurelio Gonzato, suitzar mosaikogile eta pintorea (j. 1914).
- Maiatzaren 15a - Jean-Luc Dehaene, Belgikako lehen ministroa (j. 1940).
- Maiatzaren 15a - Remedios Gomez-Paraiso, Kumander Liwayway, Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagia (j. c. 1919).
- Maiatzaren 16a - Luis Katarain, gipuzkoar artzaina (j. 1926).
- Maiatzaren 17a - Gerald Edelman, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1929).
- Maiatzaren 18a - Marie-Andrée Arbelbide, euskal herritar politikari abertzalea, Heletako auzapeza (j. 1936).
- Maiatzaren 19a - Jack Brabham, 1 Formulako australiar pilotua (j. 1926).
- Maiatzaren 19a - Xabier Galarraga, gipuzkoar irakasle eta ekonomialaria.
- Maiatzaren 21a - Jaime Lusinchi, Venezuelako presidentea (j. 1924).
- Maiatzaren 23a - Santi Auzmendi, gipuzkoar moda sortzailea eta jostuna (j. 1940).
- Maiatzaren 25a - Wojciech Witold Jaruzelski, Poloniako presidentea (j. 1923).
- Maiatzaren 28a - Maya Angelou, estatubatuar poeta, eleberrigilea, aktorea eta eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (j. 1928).
- Maiatzaren 28a - Azlan Shah Perakekoa, Perakeko sultana eta Malaysiako erregea (j. 1928).
- Maiatzaren 29a - Rafael Mendiluce, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1939).
- Maiatzaren 30a - Jose Iragorri, basauriar kirol kazetaria eta Herri Irratian Athletic Klubaren partiduetako ohiko esataria (j. 1959).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 2a - Ivan Brzić, serbiar futbol jokalari eta entrenatzailea, Osasuna taldea lehenbiziko aldiz UEFArako sailkatzea lortu zuena (j. 1941).
- Ekainaren 4a - Sebastián Mendívil, bizkaitar anarkista, Euzko Gudarostearen eta CNTren Bakunin batailoiko tenientea (j. 1915).
- Ekainaren 5a - Felix Elejalde, nafar irakaslea, idazlea eta dibulgatzailea (j. 1929).
- Ekainaren 6a - Darío Barrio, espainiar sukaldaria (j. 1972).
- Ekainaren 8a - Bitxore Laka, bizkaitar misiolari eta artista (j. 1933).
- Ekainaren 9a - Rik Mayall, ingeles aktore, idazle eta umorista (j. 1958).
- Ekainaren 11 - Rafael Frühbeck, espainiar orkestra-zuzendaria eta musikagilea (j. 1933).
- Ekainaren 15a - Jacques Bergerac, lapurtar antzezlea (j. 1927).
- Ekainaren 16a - Plácido Bilbao, bizkaitar futbolaria (j. 1940).
- Ekainaren 16a - Cándido Muatetema Rivas, Ekuatore Gineako lehen ministroa (j. 1960).
- Ekainaren 18a - Stephanie Kwolek, poloniar-estatubatuar kimikaria, Kevlarraren asmatzailea (j. 1923).
- Ekainaren 24a - Ramón José Velásquez, Venezuelako presidentea (j. 1916).
- Ekainaren 24a - Eli Wallach, estatubatuar aktorea (j. 1915).
- Ekainaren 25a - Ana María Matute, gaztelaniazko kataluniar idazlea (j. 1925).
- Ekainaren 30a - Pèire Bèc, frantziar hizkuntzalaria eta idazlea, Ozkitaniako literaturan espezialista eta gaskoierazko idazlea (j. 1921).
- Ekainaren 30a - Paul Mazursky, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorea (j. 1930).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 2a - Paul Wild, suitzar astronomoa (j. 1925).
- Uztailaren 7a - Alfredo Di Stéfano, argentinar-espainiar futbolari eta entrenatzailea, munduko futbolaririk onenetakoa (j. 1926).
- Uztailaren 7a - Francisco Gabika, euskal txirrindularia (j. 1937).
- Uztailaren 7a - Eduard Xevardnadze, Georgiako presidentea (j. 1928).
- Uztailaren 10a - Xabier Aranburu Sagarzazu, hondarribiar idazlea eta kazetaria (j. 1931).
- Uztailaren 11 - Tommy Ramone, Ramones taldeko lehen bateria-jotzaile eta sortzaileetako bat (j. 1949).
- Uztailaren 12a - Nestor Basterretxea, bermeotar eskulturgile, artista eta zinemagilea (j. 1924).
- Uztailaren 13a - Nadine Gordimer, hegoafrikar idazlea, 1991ko Literaturako Nobel Saria (j. 1923).
- Uztailaren 13a - Lorin Maazel, estatubatuar biolinista eta orkestra zuzendaria (j. 1930).
- Uztailaren 13a - Koldo Zabala, getxoztar dantzaria eta koreografoa (j. 1935).
- Uztailaren 16a - Johnny Winter, estatubatuar blues eta rock gitarra-jotzailea (j. 1944).
- Uztailaren 19a - James Garner, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Uztailaren 19a - Mauro Urriza, nafar musikaria eta musikagilea (j. 1963).
- Uztailaren 20a - Alex Angulo, erandioztar aktorea (j. 1953).
- Uztailaren 23a - Ursula Wölfel, haur literaturako alemaniar idazlea (j. 1922).
- Uztailaren 25a - Manolín Martínez, bizkaitar futbolaria (j. 1928).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 5a - Angéla Németh, xabalina jaurtiketan espezializatutako hungariar atleta (j. 1946).
- Abuztuaren 7a - Alberto Pérez Zabala, bizkaitar futbolaria (j. 1925).
- Abuztuaren 11 - Robin Williams, estatubatuar aktorea (j. 1951).
- Abuztuaren 12a - Lauren Bacall, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- Abuztuaren 12a - Irene Ibaibarriaga, bizkaitar erraketista (j. 1918).
- Abuztuaren 16a - Vsevolod Nestayko, ukraniar idazlea, haur literaturan berezitua (j. 1930).
- Abuztuaren 21a - Albert Reynolds, Irlandako Errepublikako zortzigarren Taoiseacha (j. 1932).
- Abuztuaren 23a - Elsa Wiezell, paraguaitar poeta, margolaria eta irakaslea (j. 1926).
- Abuztuaren 24a - Richard Attenborough, ingeles aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1923).
- Abuztuaren 25a - Ramon Etxarren Izturitz, gasteiztar apezpiku aurrerakoia (j. 1929).
- Abuztuaren 27a - Peret, kataluniar abeslari, gitarrajole eta konposatzaile ijitoa, kataluniar errunbaren ikur nagusienetakoa (j. 1935).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 4a - Joan Rivers, estatubatuar komediante, aktore, telebista aurkezle, gidoilari eta idazlea (j. 1933).
- Irailaren 10a - Emilio Botín, espainiar bankaria (j. 1934).
- Irailaren 12a - Ian Paisley, Ipar Irlandako erreberendoa eta politikari unionista, DUP alderdiko burua (j. 1926).
- Irailaren 14a - Angus Lennie, eskoziar aktorea (j. 1930).
- Irailaren 20a - Pino Cerami, italiar-belgiar txirrindularia (j. 1922).
- Irailaren 23a - Teresa Rovira i Comas, kataluniar liburuzaina (j. 1918).
- Irailaren 24a - Christopher Hogwood, britainiar orkestra-zuzendaria (j. 1941).
- Irailaren 29a - JP Auclair, Quebectar akrobazia eskiatzailea (j. 1977).
- Irailaren 29a - Miguel Boyer, Lapurdin jaiotako espainiar ekonomialari, irakasle eta politikaria (j. 1939).
- Irailaren 30a - Martin Lewis Perl, estatubatuar fisikaria, 1995eko Fisikako Nobel Saria (j. 1927).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 3a - Lori Sandri, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1949).
- Urriaren 4a - Jean-Claude Duvalier, Baby Doc, Haitiko presidentea (j. 1951).
- Urriaren 7a - Siegfried Lenz, alemaniar idazle eta kazetaria (j. 1926).
- Urriaren 7a - Félix Padín, bilbotar anarkista, Euzko Gudarostearen eta CNTren batailoietako tenientea (j. 1916).
- Urriaren 17a - Daisuke Oku, japoniar futbolaria (j. 1976).
- Urriaren 18a - Claude Ollier, frantziar eleberrigilea, Nouveau roman eskolako idazle nagusietako bat (j. 1922).
- Urriaren 19 - John Holt, jamaikar reggae abeslari eta kantagilea (j. 1947).
- Urriaren 19a - Juan María Lasa, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
- Urriaren 21a - Benjamin Bradlee, The Washington Post egunkariko kazetaria eta erredakzio burua (j. 1921).
- Urriaren 21a - Alfredo Tamayo, gipuzkoar jesuita, teologo eta irakaslea (j. 1924).
- Urriaren 21a - Gough Whitlam, Australiako lehen ministroa (j. 1916).
- Urriaren 23a - Ramiro Pinilla, bizkaitar idazlea, Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duen idazlerik oparoenetako bat (j. 1923).
- Urriaren 25a - Jack Bruce, eskoziar musikari eta baxu-jotzailea (j. 1943).
- Urriaren 26a - Rémi Fraisse, frantziar botanikaria, ustez poliziak gertutik botatako munizio baten ondorioz (j. 1993).
- Urriaren 28a - José Mari Manzanares, espainiar zezenketaria (j. 1953).
- Urriaren 28a - Michael Sata, Zambiako presidentea (j. 1937).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 12a - David Mackay, britainiar arkitektoa (j. 1933).
- Azaroaren 13a - Alexander Grothendieck, alemaniar matematikaria (j. 1928).
- Azaroaren 15a - Leslie Feinberg, estatubatuar mari-mutil, lesbiana eta transgenero aktibista, komunista eta idazlea (j. 1949).
- Azaroaren 16a - Javier Azagra, nafar apaiza, Cartagenako apezpikua (j. 1923).
- Azaroaren 16a - Antoni Maria Badia, kataluniar filologo eta hizkuntzalaria (j. 1920).
- Azaroaren 19a - Koldo Losada, bizkaitar aktorea (j. 1960).
- Azaroaren 19a - Mike Nichols, estatubatuar zinemagilea (j. 1931).
- Azaroaren 25a - Humberto Giannini, txiletar filosofo eta idazlea (j. 1927).
- Azaroaren 27a - P. D. James, britainiar idazlea (j. 1920).
- Azaroaren 28a - Roberto Gómez Bolaños, Chespirito, mexikar aktore, idazle, gidoilari, musikagile, zuzendari eta telebista ekoizlea (j. 1929).
- Azaroaren 29a - Anamari Martinez, Martin Ugalderen bikotekidea (j. 1932).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 3a - Ian McLagan, ingeles teklatu-jotzailea, Small Faces eta Faces taldeetako kidea (j. 1945).
- Abenduaren 5a - Fabiola Mora y Aragón, Belgikako erregina ezkontidea (j. 1928).
- Abenduaren 6a - Ralph Henry Baer, Bideo jokoen aita, alemaniar-estatubatuar bideo joko garatzailea (j. 1922).
- Abenduaren 7a - Javier Gato, gipuzkoar futbolaria (j. 1935).
- Abenduaren 10a - Ralph Giordano, alemaniar idazlea (j. 1923).
- Abenduaren 14a - Theo Colborn, ingurumenaren osasunaren estatubatuar analista (j. 1927).
- Abenduaren 14a - José Ignacio Ruiz Olabuénaga, bizkaitar soziologo, irakasle eta ikerlaria (j. 1929).
- Abenduaren 15a - Jose Agustin Alberdi, bizkaitar bertsolaria (j. 1922).
- Abenduaren 16a - Man Haron Monis, irandar jatorriko australiar apaiz sunita, 2014ko Sydneyko bahiketa burutu zuena (j. 1964).
- Abenduaren 17a - Maurice Duverger, frantziar legelari eta politologoa (j. 1917).
- Abenduaren 17a - Fritz Rudolf Fries, alemaniar eleberrigile eta itzultzailea (j. 1935).
- Abenduaren 18a - Virna Lisi, italiar aktore ezagunenetakoa (j. 1936).
- Abenduaren 21a - Udo Jürgens, austriar abeslaria (j. 1934).
- Abenduaren 21a - Aitziber Sarasola, nafar politikari eta euskaltzalea (j. 1973).
- Abenduaren 22a - Joe Cocker, britainiar rock abeslaria (j. 1944).
- Abenduaren 24a - Buddy DeFranco, jazzeko estatubatuar klarinete jotzailea (j. 1923).
- Abenduaren 28a - Máximo San Juan, espainiar bineta-egile, marrazkilari eta idazlea (j. 1932).
- Abenduaren 30a - Luise Rainer, alemaniar aktorea (j. 1910).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Isamu Akasaki, Hiroshi Amano eta Shuji Nakamura
- Kimika: Eric Betzig, Stefan Hell eta William E. Moerner
- Literatura: Patrick Modiano
- Medikuntza: John O'Keefe, May-Britt Moser eta Edvard Moser
- Ekonomia: Jean Tirole
- Bakea: Kailash Satyarthi eta Malala Yousafzai
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|