Hamlet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hamlet
Hamlet Q2 TP 1604.jpg
Juan Garzia itzultzailea Shakespeareren "Hamlet" obrako pasartea irakurtzen.
Jatorria
Egilea William Shakespeare
Sorrera-urtea ezezaguna
Argitaratze-data 1603
Jatorrizko izenburua The Tragedy of Hamlet, Prince of Denmark
Jatorrizko herrialdea Ingalaterra
Ezaugarriak
Genero artistikoa Tragedia
Hizkuntza ingeles moderno goiztiarra eta ingelesa
Egile-eskubideak jabetza publiko eta jabetza publiko
Kokapena
Bilduma Victoria and Albert Museum
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Danimarka eta Helsingør
Erabiltzen du istorio bat istorio baten barruan
Euskaraz
Izenburua Hamlet[1]
Itzultzailea Juan Garzia Garmendia
Argitaratze-data 2012
ISBN 978-84-9027-006-6

Hamlet: Danimarkako Printzea (ingelesez: Hamlet, Prince of Denmark) William Shakespeare idazle ingelesaren antzerki obra da, bost ekitaldietako tragedia hain zuzen. 1602. urtean idatzi zuen, eta urtebete beranduago argitaratu zuten. Shakespeareren lanen artean ezagunena da, eta harekin lotu izan ohi den bakarrizketarik ezagunena bertan aurki dezakegu:

To be or not to be: that is the question:
Whether 'tis nobler in the mind to suffer
The slings and arrows of outrageous fortune
Or to take arms against a sea of troubles,
And by opposing end them
« Izan ala ez izan, hor dago koska.
Zer da nobleago, sufritu indar gabe
patuaren gezi mingarriak,
edo arazo-itsasora armaturik abiatu,
haren aurka saiatuz. »
Hamlet, III. ekitaldia, 1. agerraldia

Haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saxo Grammaticus historialariak idatzitako kontakizun batean oinarritua. Hamlet Danimarkako printzeari aita errege hilaren errainua edo arima agertzen zaio Elsinor gazteluan. Hark adierazi zion Claudius-ek, Hamleten anaiak, hilarazi zuela, emaztetzat hartu zuen Gertrude erreginarekin elkar hartuta. Mendekua hobeki prestatzearren, Hamletek ero itxurak egiten ditu. Ezbaiak harturik, alabaina, duda-mudak eta ekintza ausartak nahasten dira Hamleten jokamoldean. Emaztegaia, Ofelia, (Polonioren alaba) gaitzetsi egin zuen. Modu anker zakarrez galdeketa gogorra egiten dio ama erreginari, eta kortina atzean zelatari zegoen Polonio hiltzen du. Ofeliak, bere onetik aterata, bere buruaz beste egiten du errekan itota, eta Laertesek, Ofeliaren anaiak, aitaren eta arrebaren heriotzaren mendeku hartuko duela zin egiten du. Claudiusek Laertes eta Hamlet odolik gabeko ezpata borroka egitera gonbidatzen ditu. Egiatan, ordea, Laertesen ezpata eta Hamleti eskaintzekoa den ardoa pozoiturik daude. Hamlet zaurituta gertatzen da, baina, hil aurretik, Laertes eta Claudius hilko ditu; erregina ere hil egingo da, oharkabean Hamleten kopatik edan ondoren. Heriotzako orduan, Hamletek Horazio lagun leial bakarrari bere historia kontatzeko ardura eskaintzen dio. Fortinbras, Norvegiago erregea ageri da erresuma bere gain hartzeko.

Kultura eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra honek itzulpen eta egokitze ugari izan ditu munduko hizkuntza gehienetan. Euskarara Bingen Ametzagak itzuli zuen 1952an. Margolari askok ere gai bera ukitu dute beren lanetan, hala nola Delacroixek, Millaisek, Rossettik, Beardsleyk. Musikari dagokionez, Scarlattiren eta Ambroise Thomasen Hamlet operak dira aipagarriak; besteak beste Berlioz, Txaikovski, eta Gabriel Piernéren musika lanak ere ezagunak dira. Zineman ere behin baino gehiagotan moldatu da Hamlet obra filmetara.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an Bingen Ametzagak , 1976an Bedita Larrakoetxeak eta 2002an Juan Garziak euskaraz argitaratu zuten[2]. Juan Garziaren itzulpenak bigarren edizioa izan zuen 2012an Urrezko Urrezko Biblioteka bilduman[3]. Bestalde, Ximun Fuchsek zuzendutako Hamlet antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatu zen, denontzat agian lagungarriak izango direnez itzulpen horiek, sarean osorik emanak dituzue bi: Juan Garziaren Hamlet eta Bingen Amatzegaren Hamlet.[4]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. William SHAKESPEARE: Hamlet Itzultzailea: Juan Garzia. Ibaizabal (Literatura Unibertsala), Armiarma.eus
  2. William Shakespeare: Hamlet: Danimarkako Printzea. Ibaizabal, 2002
  3. William Shakespeare: Hamlet. Jatorrizko izenburua: Hamlet Prince of Denmark. Itzultzailea: Juan Garzia Garmendia. Elkar, Urrezko Biblioteka, 2012
  4. Hamlet euskaraz. Armiarma.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]