Batman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Batman
DC Comics
Batman Cosplay - Dragon Con 2012.jpg
Batmanen cosplaya, 2012ko DragonConen
Argitalpena
Lehen agerpena Detective Comics 27. alea (1939ko maiatza)
Sortzailea Bob Kane eta Bill Finger[1]
Agertzen da
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Jaiotza Gotham City
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sexua edo generoa gizonezkoa
Espeziea Gizaki
Datu pertsonalak
Jaiotza izena Bruce Wayne
Senideak Dr. Thomas Wayne (aita)
Martha Wayne (ama)
Seme-alabak Dick Grayson
Jason Todd
Tim Drake
Damian Wayne
Terry McGinnis
Adiskideak Alfred Pennyworth, Robin, Batgirl, Catwoman, James Gordon
Artikulu hau pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Batman (argipena)».

Batman[2] komikietako superheroi bat da, DC Comics komiki argitaletxeak argitaratua, lehenengo aldiz, 1939an. Pertsonaiaren sortzaileak Bob Kane eta Bill Finger izan ziren, autoretza lehenengoari bakarrik ematen zaion arren.

Pertsonaiaren oinarrizko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia zela, Bruce Wayne —Batmanen benetako izena— bere gurasoen hilketaren lekuko izan zen. Horregatik, krimenaren aurka borrokatuko zela erabaki zuen. Horretarako, mundu osoan bidaiatu zuen, hainbat borroka teknika ikasteko eta azken teknologiako tresnez jabetzeko. Wayne enpresen jabea da eta jende gehienak enpresa horiek sortzen duten etekinetatik bizi dela uste du. Luxuzko etxe batean bizi da, Gotham Cityn (New York eredutzat hartu zuen, hiri haren alde ilunak nabarmentzeko); gau batean, saguzar bat sartu zen. Waynek animalia hori ikurtzat hartu eta saguzar bat izango zela erabaki zuen. Horrela, saguzar itxura emateko jantzi bat diseinatu zuen, batik bat gris eta beltza. Horregatik, Batmanek batik bat gauez lan egiten du. Haren laguntza behar duenean, hiriko poliziak Batikurra pizten du, hots, zerurantz igorritako argi bat, erdian saguzar baten irudia duena.

Arerioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batmanek borrokatu behar izan dituen arerioen zerrenda oso luzea da, baina hiru arerio nagusi ditu:

Haren nortasun sekretuaren berri dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraren poderioz, beste pertsona batzuek ere jakin izan dute Batmanen nortasun sekretua, baita haren arerioetako batzuek ere.

Bruce Wayneren zorionerako, beste batzuek erabat baztertu dute Batman Bruce bera izatea, haren izaera dela eta. Jokerrek bereziki, aukera bikainak izan zituen Batman nor zen jakiteko, baina misterioa ez galtzearren, ez zuen halakorik egin.

Jantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Supermanek bezala, oso jantzi ezaguna darama. Supermanena kolore argi eta biziekin eginda dago baina Batmanena iluna da. Kaparen kanpoaldea beltza da eta barrualdea, grisa. Aurpegiaren goiko erdia estaltzen dion maskara gris urdinxka da, eta, albo banatan, belarri bana du, saguzarrenak imitatuz. Ondoren, pieza bakarreko zati grisa du papar aldean, saguzar bat marraztua duena. Eskuetatik ukondorainoko zatia eskularru urdin ilunez estalia du. Gerritik izterren goialderaino, praka beltz laburrak ditu eta, gainean, bere azken teknologiako tresnetako asko gordetzen dituen gerriko horia. Izterren goialdetik hanketaraino, pieza bakarreko jantziaren bigarren zatia dago, hau ere gris kolorekoa, oinetatik belaunetaraino, beltz koloreko bota batzuekin estalita. Papar aldeko saguzarraren diseinua, komikietan zehar, aldatzen joan da. Hasieran, saguzarra bera baino ez zen agertzen paparralde horretan. Ondoren, saguzar hori, hori koloreko elipse baten barnean zegoen. Gainera, pertsonaia asmatu eta handik denbora batera kevlarra asmatu zenez, egileek, Batmanen jantzia balen aurkakoa izatea erabaki zuten.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batman denean, Bruce Waynek behar duen guztiak bat- aurrizkia du. Bistakoena autoa da, batmobila: atzealdean, saguzar baten hegalak irudikatzen dituzten bi hegal ditu. Azken teknologiako tresna guztiak, bere lanerako beharrezkoak, bere borroka teknikak arerioa gainditzeko nahikoak ez direnean, Wayne Industrien dibisio militar baten bidez garatzen ditu.

Ezizenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zaldun Beltza
  • Zaldun Iluna
  • Gaueko Jauna
  • Maskaradun Justiziaria
  • Munduko Detektiberik onena

Ra's Al Ghulek Detektibe esaten dio. Eta Batmanek berak, bere buruari Boogey man deitzen dio. Horretaz gain, Matches Malone ezizena ere erabiltzen du, behe munduko kontuak ikertu behar dituenean. Nortasun sekretu hori darabilenean, txapela eta bibotea erabiltzen ditu eta pospolo bati hozka egiten dio.

Lagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batman zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Goulart, Ron, Comic Book Encyclopedia (Harper Entertainment, New York, 2004) ISBN 0-06-053816-3
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]