Guam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Guamgo Lurraldea
Territory of Guam
Guåhån
Bandera Armarria
Goiburua: Where America's Day Begins
(Amerikako eguna hasten den lekua)
Ereserkia: Stand Ye Guamanians
HiriburuaHagåtña
Hiri handiena Dededo
Hizkuntza ofiziala(k) ingeles, chamorro
Herritarra guamdar
Gobernua Demokrazia
 -  Gobernadorea Félix Pérez Camacho
Dependentzia
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2006) 171.019 (179)
 -  Dentsitatea 312 bizt./km2 (37)
Dirua Estatubatuar dolarra (USD)
Ordu-eremua CST (UTC+10)
Aurrezenbakia 1 671
Internet domeinua gu

Guam[1], (chamorroz,Guåhån eta ingelesez Guam), Ozeano Bareko mendebaldeko uhartea da, Estatu Batuetako lurralde ez elkartua da. Marianetako uhartetatik handiena da. Hiriburua Hagåtña du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1521eko martxoaren 6an, Fernao de Magalhaes uhartea ikusteko lehendabiziko europarra izan zen, munduari buelta ematen ari zela. Espainiako erregearentzat uhartearen jabetza aldarrikatu zuen, beste Marianekin batera. Migel Lopez Legazpikoa euskaldunak berretsi zuen aldarrikapena 1565ean, baina espainolen kolonizazioa ez zen hasi 1668an aita Diego Luis de San Vitores etorri eta lehenengo mandatu katolikoa sortu arte. 1898 arte izen ofiziala Guaján izan zen (jatorrizko chamorro izena gaztelaniazko grafiaren arabera).

1898an, Estatu Batuek Espainia mendean hartu zutenean, Guam izena erabiltzen hasi zen, beste Marianak bereizteko asmotan. 1941ean, Japoniak uhartea konkistatu zuen eta 1944an estatubatuarrek berreskuratu zuten,Guamgo Bataila 1944ko uztailaren 21etik abuztuaren 10era iraun zuen.

Estatu Batuek 1950ean uharteari barruko autonomia eman zioten, aldi berean, Guamgo biztanleei estatubatuar nazionalitatea eman zieten.

Ozeano Barean bere kokapen estrategikoa dela eta,bertako AEBetako armadaren kanpamentuak ozeanoko inportanteenak dira, batez ere, Filipinetako kanpamentuak itxi zituztenetik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guam 13.5°I 144.5°E koordinadeetan kokatuta dago eta bai Marianetatako bai Mikronesiako uharterik handiena da. Uharte lerro hau Pazifiko plakak eta Filipinetako plakak elkar jo zutenean sortua da. 10.911 metrotara dagoen Marianetako fosa, Lurreko lekurik sakonena, Guamgo hego-mendebaldean dago. Bestetik, Guamgo lekurik altuena Lamlam mendia da, 406 metrokoa. Guam uharteak 48 kilometroko luzera eta 6 - 12 kilometroko zabalera ditu, hau da, 544 kilometro karratutako area.

Noizbehinka, uhartean lurrikarak Pazifiko plakak eta Filipinetako plakak elkar jotzen dutenean. Ikerketen arabera, Guametik gertu epizentroa izan duten lurrikarak 5.0tik 8.7ra Richter eskalaren gradukoak izan dira. Beste Marianak ez bezala, Guamen ez dago sumendirik. Hala ere, gertuko Anatahan sumendiaren aktibitatea Guamera ere heldu da.

Uharteko iparraldeko aldea koraletan jatorria duen kareharrizko lautada da, hegoaldekoa berriz baso eta larrez betetako gailurrak dira. Uhartearen inguruan koralezko uharri asko daude, Ozeano Barean eta Filipinetako itsasoan ahoa duten ibaien badietan izan ezik. Biztanleria gehiena erdialdeko eta iparraldeko eskualdetan dago.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guam uhartean badaude hemeretzi herri eta zenbait AEBetako armadaren kanpamentu. 19 herrietatik Dededo da biztanle gehien dituena.

Hau da zerrenda:

Guamgo herriak 2006an
Herria Biztanle (2000ko errolda)
Agana Heights 3.940
Agat 5.656
Asan-Maina 2.090
Barrigada 8.652
Chalan-Pago-Ordot 5.923
Dededo 42.980
Hagåtña 1.100
Inarajan 3,052
Mangilao 13.313
Merizo 2.152
Mongmong-Toto-Maite 5.845
Piti 1.666
Santa Rita 7.500
Sinajana 2.853
Talofofo 3.215
Tamuning (Tumon barne) 18.012
Umatac 887
Yigo 19.474
Yona 6.484

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 AEBetako erroldaren arabera, Guamek 154.805 biztanle zituen.2007rako kalkulatutako biztanleria 173.456koa da.2005ean, biztanleriaren hazkundea %1.76koa izan zen.

Herrialdeko talde etniko nagusia bertako txamorroak dira, biztanleriaren %57. Badaude beste talde batzuk ere: filipinarrak %25.5, kaukasoarrak %10, txinatarrak, japoniarrak, korearrak, eta beste.

Gaur egun, eliza katolikoa da gehien hedatua, biztanleriaren %85. Uhartearen hizkuntza ofizialak ingelesa eta txamorro dira.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guam gaur egun herri-bozkaren bidez Hautatutako gobernatzaileak zuzenduta dago (orain Félix Pérez Camacho) eta 15 kideko ganbera. Guamek Kongresu Federalerako bozkatzeko eskubiderik ez duen ordezkari bat hautatzen du, orain Madeleine Bordallo da. Estatu Batuetako presidentziarako hauteskundetan, Guamgo biztanleek ere bozkatzen dute, baina bere antzeko hauteskundea ez da kontutan hartzen hauteskunde orokorretan.

1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadaren hasieran, Guamen Estatu Batuetako mankomunitatearen (Commonwealth) lurralde bat izateko mugimendu handia zegoen, Puerto Ricoko edo Iparraldeko Mariana Uharteetako status antzekoarekin. Hala ere, AEBetako gobernu federalak ez zuen erantzun Guamen eskaera eta Guamgo buruzagiek proposamena baztertu zuten. Badaude beste proposamenik, adibidez, beste Marianekin batera mankomunitate askea sortzearena, baina ideia ez dauka etorkizunik AEBak kontra ari direlako Guamek finantza-egonkortasunik ez duen aitzakiarekin.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guam ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2013-07-13). 169. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. (Ingelesez) Taipei City Council. . Noiz kontsultatua: 2018-07-20.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]