Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Arto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

.

Arto
Corntassel 7095.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
GeneroaZea
Espeziea Zea mays
Datu orokorrak
Iturria maize Itzuli
Zea mays "fraise"
Zea mays "Oaxacan Green"
Zea mays 'Ottofile giallo Tortonese'

Artoa (Zea mays) urteroko gramineoen familiako landare belarkara da, bai gizakiek bai animaliek jateko landatzen dena. Munduko zerealik landatuena da, garia eta arroza gaindituz. Erdialdeko Ameriketan landatu zen lehen aldiz. Europara 1492an iritsi zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matsuokak eta beste batzuek 2002an egindako ikerketaren arabera, artoaren etxekotzea behin gertatu zen, Mexikoko hegoaldean duela 9.000 urte, eta gaur arte ailegatu diren artoen artetik, motarik zaharrenak Mexikoko goialdekoak direla[1]. Handik, artoa Ameriketan barna zabaldu zen bi bideri jarraituz. Horrek bat egiten du erregistro arkeologikoetan oinarritutako ereduarekin, non iradokitzen baita askotariko artoak zeudela goialdeetan behealdeetan barreiatu baino lehen.

Olmekek eta maiek klase askoko artoak hazten zituzten. K.a. 2500 inguruan, laborea hasi zen zabaltzen Ameriketan barna. Europarrak Ameriketara joan ondoren, XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran, esploratzaileek eta merkatariek Europara eraman zuten artoa. Handik munduko gainerako tokietara zabaldu zen, oso egokia baita klima desberdinetan hazteko. Azukre asko duten barietateak (arto gozoa) gizakien kontsumorako erabiltzen dira, eta beste barietate batzuk, berriz, animalien bazkarako, olioa egiteko, hartzitu eta destilatzeko bourbon whiskey gisako edarietan, besteak beste.

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere haziarengatik landatzen da. Ereintza (ereite) aldia apirila eta maiatza bitartean da. Soroan zehar lerro zuzenak egiten dira eta lerroan zehar gune batzuetan, haziak botatzen dira, hazi batetik bestera 1 mmko luzera utziz; gune batean 2-3 hazi inguru bota. Ondoren, ernetzen hasten direnean, bakandu, hau da, komeni ez direnak aitzurrarekin kentzen dira.

Abuztu-iraila ingururako helduta daude jada eta orduan artaburuak kendu eta etxeko teilatupean jarri zintzilikatuta lehor dadin. Artaburua garanduta gorde nahi bada, martxoko ilbeheran garandu, horrela tximeletarik eta sitsik ez ateratzea lortuko baita.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artoaren ekoizle handienak 2013an
Herrialdea Ekoizpena (tonatan)
AEB 353,699,441
Txina 217,730,000
Brasil 80,516,571
Argentina 32,119,211
Ukraina 30,949,550
India 23,290,000
Mexiko 22,663,953
Indonesia 18,511,853
Frantzia 15,053,100
Hego Afrika 12,365,000
Mundu osoa 1,016,431,783

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilpen desberdinak ditu: animalien (oiloen, behien…) kontsumorako, indaba landareak eusteko eta laban lehortutakoan irina egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Matsuoka, Yoshihiro; Vigouroux, Yves; Goodman, Major M.; G, Jesus Sanchez; Buckler, Edward; Doebley, John. (2002-04-30). «A single domestication for maize shown by multilocus microsatellite genotyping» Proceedings of the National Academy of Sciences (9): 6080–6084 doi:10.1073/pnas.052125199 ISSN 0027-8424 PMID 11983901 PMC PMC122905 . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



  Horiak  
Beilegia Horia Larua Urrekara Chartreuse Beixa
           
Azafrai kolorea Okrea Ziapea Arto kolorea Krema Limoi kolorea