Albania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Albaniako Errepublika
Republika e Shqipërisë
Bandera Armarria
Goiburua: Ti Shqipëri më ep nder më ep emrin shqipëtar
(Albaniarren fedea albanismoa da)
Ereserkia: Himni i Flamurit
(Banderari ereserkia)
Hiriburua
eta hiri handiena
Tirana
Hizkuntza ofiziala(k) Albaniera 1
Herritarra albaniar[1]
Gobernua Errepublika parlamentario
 -  Presidentea Ilir Meta
 -  Lehen ministroa Edi Rama
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 28,748 km2 (139)
 -  Ura (%) 4,7
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2008) 3.170.048 (129)
 -  Dentsitatea 126,6 bizt./km2 (63)
Dirua Lek (ALL)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 355
Internet domeinua .al
1 Greziera, mazedoniera eta bestelako eskualde hizkuntza gobernuak eremu urriko hizkuntza bezala onartzen ditu.

Albania[1] (albanieraz: Shqipëri/Shqipëria), ofizialki Albaniako Errepublika (albanieraz: Republika e Shqipërisë; ɾɛpuˈblika ɛ ʃcipəˈɾiːs ahoskatua) Europako hego-ekialdean dagoen errepublika da, Balkanetan alde batetik eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean bestetik kokatua. Iparraldean Serbia eta Montenegrorekin muga egiten du, ekialdean Ipar Mazedoniako Errepublikarekin, hegoaldean Greziarekin, eta mendebaldean Itsaso Adriatikoarekin.

Albania hainbat erakundeko kide da, besteak beste, Nazio Batuak, NATO, Europako Kontseilua, Merkataritzaren Mundu Erakundea, Batzar Islamikoko Erakundea eta Meditarraneoko Batasunaren kide sortzaileea. Albania Europar Batasunean sartzeko balizko hautagaia izan da 2003ko urtarriletik eta hautagaitza ofiziala aurkeztu zuen 2009ko apirilaren 28an[2].

Kosovo eta Bosnia-Herzegovinaekin batera, Albania musulmanek gailentzen Europako herrialdeetako bat da.

Hiriburua Tirana da eta hizkuntza ofiziala albaniera da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albania satelite irudian.

Albania Balkanetako penintsulan (Hegoaldeko Europan) dagoen herrialde bat da; 28.748 km2 luze-zabal da. Itsasertza 362 km luze da, Itsaso Adriatikoan eta Jonikoan (biok Mediterraneo itsasoaren atalak dira).

Lurraldearen %70 mendialdea da eta kanpotik barneratzeko nekeza. Tontor garaiena Korab mendia da (2.753 m), Dibër barrutian kokatua. Balkanetako hiru aintzira handienak eta sakonenak Albaniak aurkitzen dira hein batean. Shkodërko aintzira, herrialdearen ipar-mendebaldean, 370 eta 530 km2 arteko eremu aldakorra du, herena Albanian eta bi herenak Montenegron kokatua. Albaniako aintzira ertza 57 km luze da. Ohrid aintzira hegoa-ekialdean dago eta Mazedoniarekin mugan dago. Gehienezko sakonera 289 m du eta berezko fauna-flora, zenbait "fosil bizi" batzuk barne. Hori dela-eta, UNESCOren babespean dago.

Herrialdeko ibaiak nagusiki mendebaldetik isurtzen dira; Drin herrialdearen ibai nagusia da. Beste ibai garrantzitsuak Shkumbin eta Seman dira.

Tirana hiriburuaz gain (800.000 biztanle inguru), hiri garrantzitsuenak hauek dira: Durrës, Korçë, Elbasan, Shkodër, Gjirokastër, Vlorë eta Kukës. Albanieraz hitzak mugatuak ala mugagabeak izan daitezkeenez, hirien izenak bi formatan ager daitezke: Tiranë eta Tirana, Shkodër eta Shkodra erabiltzen dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldeko klima Mediterraneoko ohikoa da, negu epel eta hezeekin eta uda bero eta eguzkitsuekin. Barnealdeko klima garaieran araberakoa da, baina 1.500 metrotik gora hotza eta elurtsua da neguan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliriako erresuma Albaniako iparraldean eta Dardaniakoa gaurko Kosovon III. mendean

Antzina iliriarrak iparraldean eta epirotarrak hegoaldean bizi ziren gaurko Albanian.

Grekoek (batez ere Korintoar doriarrk) VII. mendean itsasaldeko hainbat lekutan hiriak eraiki zituzten: Apollonia (gaurko Fier ondoan) edo Dyrrachium (gaurko Dürres); gainera hegoaldeko Epiro erdi-greko herrialdea bihurtu zen.

Butrinto zaharra Saranda ondoan.

Erromatarrek Albania menperatu zuten eta via Egnatia eraiki Albaniar kostaldetik Salonikara arte. Inperioa banatu zenean Ekialdeko erromatar inperioan geratu zen Albania.

Erdi Aroan eslaviarak agertu ziren Balkanetan; eslaviarrak, greziarrak edo aromaniarrak ez ziren bihurtu herriak gaurko albaniarrak dira.

Laugarren Gurutzadak Ekialdeko erromatar inperioa sakabanatu zuen 1204 urtean; Veneziako errepublikak, itsasoko kontrola eta Durrës portua hartu zituen; hegoaldean Epiroko despoterria jaio zen; gero serbiar erregea Uroš IV.a zen Albaniako nagusia.

XIV. mendean otomandarrak heldu ziren eta haiekin islama; albaniar asko (batez ere Kosovoko porrota eta gero) musulmanak bihurtu ziren eta Otomandar Inperioan goi mailako karguak lortu zuten (Koprülü bisir handia adibidez). Hala ere Gjergj Kastriotek ("Skanderbeg" turkoentzat, 1405–1468), turkoen kontra matxinada gidatu zuen.

Albaniar Ali Pashak, Ioaninako pasha, Albaniako hegoa eta Greziako ipar-mendebala kontrolpean zuen erdi-independentea mendeko hasieran 1828 arte. Albania hainbat vilayetetan banatuta zegoen; haien bat bakarrik hiriburua zuen gaurko Albanian, Shkodërarena. 1878an Balkanetako ia herri guztiek haien independentzia parte handi batean lortu zuten, albaniar ez ezik; beraz 1878 urte berean Albaniar Liga jaio zen Prizrenen (gaur Kosovon), eta 1887ko martxoaren 7an albanierazko lehen eskola zabaldu zuten Korçë hirian.

Albania handia 1939-1944

1913an Balkanetako Gerra ondoan albaniar estatua jaio zen; ez zen Albania etniko osoa (Kosovoz gainera, Ulcinj Montenegron geratu zen); baina 1914-1918an Lehen Mundu Gerrako erdian bi aldetako okupazioa zuen. Ahmet Zogu 1925etik presidentea, 1928an errege bihurtu zen. 1939 Mussoliniren aroan, italiarrek Albania menperatu zuten (eta Viktor Emanuel III.a Italiakoa Albaniako erregea zen); Jugoslaviaren porrotaren ondoan Albania zabaldu zen (Kosovoarekin besteak beste). Azkenean italiarrak lehen (1943) eta alemaniarrak gero Albaniatik joan ziren gerra galdugatik, eta albaniar komunistak boterea lortu zuten.

Gerraren amaieran alderdi komunistak (1941ean jaioa Enver Hoxharen lidergoarekin) estatuko boterea hartu zuen (1946ko urtarrilaren 11n). Hasieran beste estatu komunistekin zegoen Albania, baina gero Sobietar Batasunaren aldetik joan zen Maoren Txinarekin batera eta 1968tik Varsoviako Itunaren kanpoan geratu zen.

1992an lehen alderdi-aniztasunezko hauteskundeak ziren eta Alderdi Demokratikoak botoen %62a lortu zuen. 1997an hauteskundeetako manipulazioak matxinada sortu zuen eta ondoren Alderdi Sozialista igo zen gobernura. 1998-99ko Kosovoko eta Albania beraren krisiaz bultzatuta albaniar asko joaten dira atzerrira (ondoko Italia eta Greziara batez ere)

2014ko urriaren 14an, 2016ko Europako Futbol Txapelketarako sailkatze partidak jokatu ziren, tartean Serbia-Albania partida, baina, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaian drone batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera batek sutan jarri zituen 25.000 ikusle serbiarrak, eta liskarrak eragin zituen. Antzina Serbiako probintzia izan zen Kosovok (gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez zuen horren independentzia onartzen[3].

Azaroaren 10ean, Edi Rama Albaniako lehen ministroa Belgradera joatean, Kosovoko auziarengatik, prentsaurreko bateratuan haserretu egin zen Aleksandar Vucic Serbiako lehen ministroa, Ramak Kosovoren independentzia onartzeko eskatu baitzion[4].

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Albaniaren banaketa administratiboa»
Albaniako konderriak.

Herrialdea 12 konderri eta 36 barrutitan banatuta dago.

Hauek dira konderriak:

  1. Berat
  2. Dibër
  3. Durrës
  4. Elbasan
  5. Fier
  6. Gjirokastër
  7. Korçë
  8. Kukës
  9. Lezhë
  10. Shkodër
  11. Tirana
  12. Vlorë

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

See source Wikidata query..

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albaniera hizkuntza ofizial bakarra da, mazedoniera, greziera eta beste mintzaira batzuk ere onartuta egon arren zonalde batzuetan. Halaber, Frankofoniaren kide elkartua da Albania.

Bestela, Berat eta Gjirokastërko hirigune historikoak alde batetik eta Butrint bestetik Gizateriaren Ondaretzat hartuta daude.

Albaniar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Skanderbeg (14051468), militar eta erregea, Albaniako heroi nazionala.
  • Köprülü Mehmet Pasha (1583–1661), 1656tik–1661era Mehmed IV sultan otomandarraren visir handia.
  • Köprülü Fazıl Ahmet Pasha (1635–1676) 1661tik––1676 Mehmed IV sultan otomandarraren visir handia.
  • Kara Mustafa Pasha1 (1634–1683), 1676tik–1683ra Mehmed IV eta Suleiman II sultan otomandarren visir handia.
  • Köprülü Fazıl Mustafa Pasha (1637–1691), 1689tik––1691era Suleiman II eta Ahmed II sultan otomandarren visir handia.
  • Köprülü Hüseyin Pasha (–1702), 1697tik–1702ra Mustafa II sultan otomandarraren visir handia.
  • Köprülü Numan Pasha (–1719), 1710tik–1711ra Ahmed III sultan otomandarraren visir handia.
  • Köprülü Abdullah Pasha (–1735), 1723tik–1735ra Ahmed III eta Mahmud I sultan otomandarren visir handia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]