Wikipedia:Txokoa

Jump to navigation Jump to search

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Gustatuko litzaidake parte hartzea egotea mezu honetan, ea lortzen dugun guztion artean emaitza hobea izatea.

Azken bi urteotan EWKEtik hilabeteko lehiaketak antolatu ditugu, bereziki landu beharreko gaiak oinarri hartuta. Emaitza ona izan da, asko idatzi dugu eta artikulu nabarmen kopuru majoa ere lortu dugu. Hala ere, azken hilabeteotan parte-hartzea nahiko jaitsi da, eta izen emateak ematen badira ere, gero ez dago garapenik eta gutxi batzuek baino ez dute (dugu) parte hartzen.

2020an ere EWKEk baditu opariak eskuragarri lehiaketak antolatzeko, baina zuen iritzia nahiko nuke. Nola antolatuko zenituzkete lehiaketa hauek? Eman zuen iritzia eta saiatuko gara otsailetik aurrera zerbait hobea aurkezten.

Iñigoo (eztabaidaekarpenak)

Lehiaketa hauek wikipedia editatze trebezia maila handia eskatzen dute; zuetako askorentzat erraza dena, beste batzuentzat ez da hala izango. Horrez gain, epe laburrean denbora asko eman beharra dago eta hori ere ez dago guztien esku. Nire ustez hor dago gakoa, askok nahi bai, baina ezin. Agian epe luzeago bat emanez (demagun bi edo hiru hilabete) eta puntuazioen ordez, kalitate maila batera heltzen direnen artean zozketak eginez, apika, jende gehiago animatuko litzateke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bat nator Iñigoorekin epeen gaian, baita gutxienezko ezagutza bat eduki beharra dagoela ere zerbait itxuraz egiteko. Epeena ere Nabarmenduen/Onen bozketetarako balio dezake.

Xabi22k aipatzen dituen estatistikek, bestalde, adierazten dute badela jende nahikotxo editatzen, baina erritmo lasaiagoan lehiaketek eskatzen dutena baino. Artikulu bat itxuraz egiteak lana eskatzen du.

Bhgh543bgf (eztabaidaekarpenak)

Lehiaketak egitea ongi iruditzen zait, baina lankide arrunt eta hasiberrientzat, ez Wikipedian ordu asko sartzen dituzten EWKE bazkideek parte hartu eta opariak jasotzeko, lehiaketa horien helburua lankide berriak erakartzea dela uste baidut, ez elkartekoek berak jarritako sariak beren buruei oparitzeko: lehiaketa baten antolatzaileak opariak dituzten lehiaketetan partehartzea, norberak loteria antolatu, boletoak erosi eta sariak irabaztea bezala detalle oso dotorea ez izateaz gain, "tongo" piskat egitea dela iruditzen baizait.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik ere noiz edo noiz izan dut duda: parte hartu edo ez. Nola mugatuko zenuke?

Bhgh543bgf (eztabaidaekarpenak)

Nire iritziz, lehiaketen partehartzaileak, denak, elkartekoak kideak nahiz kideak ez diren wikipedialariak izan daitezke, baino sariak elkarteko kideak ez diren wikipedialariek bakarrik jaso beharko lituzkete. Adibidez, eskoletan ikasleen artean eta ikastaroetan jendeari lehiaketa hauen izatea eta opariak daudela azpimarratu beharko litzaieke.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Ados esandakoarekin, baina kontuz parte-hartzearekin, orain arte elkartetik kanpoko erabiltzaile gutxik hartu baitute parte halako lehiaketetan eta aurreko sistema jarraituz, ez litzaidake logikoa irudituko 100 puntu lortutako erabiltzaile batek saria irabaztea.

Dena den, nire ustez probak egitea da sistema egokienera iristeko modu bakarra.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Uste dut puntu garrantzitsuak ukitu direla. Hori egin daiteke, bai, bakarrik Elkarteaz kanpokoek sariak eskuratu ahal izatea. Baina zenbat jende da hori? Sariak merezi izateko besteko lana egiten dute? Agrabioa hor dago...

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Zalantzak ditut elkartikideek sariak ez jasotzeak lehiaketari indarra gehitu ala kendu egingo liokeen. Hala ere, proposatu den sari banaketa berriarekin elkartetik kanpoko jende gehiago erakartzeko esperantza daukat. Nik neuk 1.000 puntu lortzen diren lehenengo aldiko saria elkartetik kanpokoei mugatzea ondo deritzot, baita gehien idazten dutenen saria ere. Zozkatutako saria denon hartean zozkatuko nuke, hemen aukerak idazten denaren araberakoa izanik partehartzaile guztien motibazioa mantendu asmoz.

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Aupa,

  • agian sariak beste modu batera antolatu? Alegia, 1. eta 2. postuetaz aparte gutxi editatzen dutenek ere aukeraren bat izatea, adibidez, sari bat artikulu X bat gehien lantzen duenari baina zein artikulu den aldez aurretik esan gabe, edo artikulu kopuru gehien editatzen dituenari saria eman, erreferentzi gehien gehitzen dituenari, egun gehiagotan editatzen duenari...
  • Izenik eman gabe lehiaketan parte hartu? Kasualitatez norbaitek artikulu hauetakoren bat editatzen badu zuzenean lehiaketan sartzea? Mezu baten bidez ohartarazi lehiaketan sartu dela. Ez dakit hau posible den.
  • Tarteka gai arinen bat jartzea. Zer den arina norberaren arabera doa, noski, baina aktualitateko gaiak okurritzen zaizkit, pelikulak, aktoreak, jaiak...
  • Mezu/mail bat izena eman baina editatu ez dutenei, hilabete erdialdera, lehiaketa gogoratzeko.

Botatzearren


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko @MerZab proposamenengatik. Batzuk besteak baino zailago egiteko (pribazitate kontuak) baina eskertzen da. Ea beste ekarpenik ditugun hurrengo egunotan.

Inaki.alegria (eztabaidaekarpenak)

Zaila izaten da halako sariak denboran zehar mantentzea. Jende berria behar dela uste dut, baina ez da erraza, Wikinagusi ideia hortik zihoan baina zaila dela ikusi dugu. Agian, eta osagarri gisa, saria eman behar zaio jende berria (produktibitate minimo batekin) ekartzen duenari. Ez da nire ideia, Booking-ek eta hala egiten dute (nik ez erabili arren)

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Uste dut tokian-tokian susta daitekeela (gehiago), alegia, hezkuntzan batez ere, arlo hori baitago aktiboen, WPn aritzen zerbait badakitenen artean.

Bestela, sentitzen dut, ez zait beste ezer bururatzen, ez bada denbora inbertsio eta ahalegin gehiago, eta zaila da lehiaketak errutina batean mantentzea: une batean gai bati buruz gogoa pizten duena, beste batean ez.

Niri gehiago kezkatzen nau bozketetako parte-hartze apalak, EUWPren ikuspegi oso batetik (Hezkuntza Programatik haraindi), bozketa sistema bera kolokan jartzen duelako, eta artikuluak txukuntzeko ahalegina egin ondoren bozketara eraman (ON/NA) eta bozkatzen ez bada, ahalegina bera zapuzten du.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Urteberri on!

Ados nago Inaki.alegria lankidearekin, jende berria behar dugu. Baina nire ustez jende hori jada badugu Euskarazko Wikipedian erregistratuta eta ekarpenak egiten, estatistikak begiratuz gero erraz ikus daiteke, 500 lankide baino gehiagok egin baitituzte ekarpenak azken hilean EUWPn. Badakit estatistika horiek iruzurtiak izan daitezkeela hein handi batean, baina pixka bat ikusita lankide "aktiboen" zerrenda berrogeita hamar batek edo hil honetan hogeita hamar ekarpenetik gora egin dituzte (ez ditut kontatu, gehiago izan daitezke).

Horregatik, jada baditugun lankide horiek erakarri behar ditugulakoan nago, nola egin hori? Ez dakit, baina bideren bat topatu beharko genuke.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Wikipediako editore hasi berriak animatzeko, haientzat propio, pizgarri bereziak asmatu beharko genituzkeela komentatu dugu noiz edo noiz.


Zuzeu.eus horretan GAZTEA sariak ematen dituzte. Kirol askotan, urtero, rookierik onena hautatu eta saritzen dute...


eu.wikipedian ere, etorri berrientzat saritxoren bat erreserba genezake.


Gutxienez zerbait sinbolikoa...

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Euskarazko Wikipediako rookie sarien zerrenda

Denboraldia Wikilaria Lurraldea Udalerria Lehen urteko edizio kopurua Ekarpenik aipagarrienak
2020 Ane Lanestosakoa Bizkaia Lanestosa 155 X artikuluan
Aitzolete (eztabaidaekarpenak)

Hasiberriak animatzearena eta beren ekarpenak baloratzearena oso ondo ikusten dut nik ere. Sari materialekin baino @Gorkaazk lankideak proposatutako pizgarriekin hobe, nere ustez.

Bestela, iruditzen zait lehiaketen tentsioari denboran eustea ez dela erraza, eta agian komenigarria ere ez. Atseden bat hartzearen aldekoa naiz ni.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Jasotako erantzunak aztertzen egon gara EWKEko lantaldean eta proposamen batekin gatoz: Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2020

Lau lehiaketa proposatzen ditugu, martxoaren 1etik abenduaren 3ra hedatuko liratekeenak. Iritsi berriak saritzeko moduak daude, 1.000 puntu lortzen duzun lehenengo aldian saria izango zenuke, lehiaketa irabazi ala ez. Gehien idazten dutenei saria ematen zaie oraindik ere, baina aldi berean sari potolo bat (edo agian bi, aurrekontuaren arabera) egongo lirateke parte-hartzaile guztien artean zozkatzeko, egiten duten ekarpen kopuruaren arabera.

Proposamen hoberik baldin baduzue, esan mesedez.

Kopian jartzen ditut, gaia interesgarri egingo zaielakoan: @Koldo Biguri @Wikimaribarre @Makeip @Gartxoak @Aioramu@Edagit @Xabier Armendaritz...

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Oso formatu erakargarria iruditzen zait. Ea arrakasta duen!

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Bai, nik ere uste dut ideia interesgarria dela egiten den lana saritzea, lehian sartu gabe. Hori bai, ahalegina egin beharko litzateke saridunak ez errepikatzen, edo behintzat ez oso sarritan. Beharbada lehiaketa formatoa da jendea erakartzen ez duena; baina egindako lanari aitortza ematea bai gustatzen zaigu guztioi, ez?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lehiaketa mota honekin iritsi berriek sari bakarra lortzen dute, ezin da errepikatu. Beste gauza bat da lehiaketa batean baino gehiagotan lehenengo izatea, hori gerta liteke.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ni ados.

"Hilabeteko lehiaketak" mezuari erantzun
Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Egun on. EHUko graduondoko ikasleek egindako eta Wikipedia Commonsera igo diren ilustrazioen bila nabil. Nola aurki ditzaket?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Suna no onna: https://commons.wikimedia.org/wiki/Special:Contributions/Lankideizena helbidean Lankideizena ordez igoera egin duen lankidearen izena ezarrita lankide orren azken ekarpenak ikusiko dituzu

"Ilustrazio zientifikoa" mezuari erantzun
Txikillana (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, zuen ustez noiz izango litzateke une egokia katastrofearen gaineko artikulu bat abiatzeko? Agian krisia bideratuxeagoa dagoenean?

Diot, uneko larritasunaz harantzago gai honek luzerako emango duelako (erantzukizunak, etc).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on Txikillana, orain da informazioa biltzeko une egokiena segur aski, baita artikulua hasteko ere. Gero, hori neurriz eta orekatsu jartzea da gakoa, nork dioen zer aipatuz, eta abar. Ondo segi

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik ere uste dut orain dela une egokia artikulu bat hasteko.

Txikillana (eztabaidaekarpenak)
Txikillana (eztabaidaekarpenak)
"Zaldibarko zabortegiarena" mezuari erantzun
Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!!

Urriko Iraultzari buruzko aertikulua lantzen ibili naiz. Momentuz bukatu dut ekarpena (atsedentxo bat hartuko dut), hala ere zalantza batzuk ditut:

a) Iturrien aldetik, ez da izpiritu entziklopedistarekin egindako artikulu bat, izan ere, blog batentzat idatzi nuena ekarri dut hona eta "Wikipedia-modura sailkatu" dut; bana bere garaian ez nituen iturriak gorde (esan bezala blog batentzat idatzi nuen). Hurrengo egunetan irakurriko dut pixka bat honi buruz, ea iturri batzuk berreskuratzeko gai naizen.

b) Agian argazki batzuk falta dira Otsaileko Irautlzaren artikuluak dituen modukoak, baina nik ez dakit hori egiten (behin saiatu nintzen argazki batzuk jartzen, eta sekulako txapuza egin nuen).

d) Agian, (ez dakit zer deritzozuen) Iraultzarako arrazoiak ere aipatu beharko dira, aurreko hilabteko panorama edo (@Theklan hasi da egiten). Ez dakit nola ikusten duzuen.


Eskerrik asko

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Bai, formatuan hobekuntzak beharko ditu. Hala ere, artikuluaren eztabaida da egokiagoa eztabaida hau egiteko. Hara mugituko dut.


Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Draza Mihailovitx gaia Txokora ekartzearren. Askotan ez da txikia hartzen dugun lana artikuluak moldatu eta txukuntzeko, eta artikulu horretan ere lan handia egin duzula dirudi.

d) puntua gaiari dagokio osoki, beharbada Theklan da horren gaineko pertsona egokiena, asko landu baitu gai hori. b) puntua ez dakit seguru arazoa zein den, sintaxia bada, neuk lagundu dezaket.

a) puntuari dagokionez, hemen jarri genituen Egiaztagarritasunaren arauak, iturri fidagarriak ere tartean. Nahiko zabalak dira halakotzat jotakoak, baina mugak ere jarri dira noski, WPn gutxienezko koherentzia eta segurtasuna izateko. Zure artikuluaren ekarpena Wikipediarako ona izaten jarraitzen du, baina ez dut ikusten egiaztagarritasunaren baldintzetan sartzen denik.

"Urriko Iraultzari buruzko artikulua" mezuari erantzun
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on, ezin diot erantzun beheko iruzkinari ("Urriko Iraultzari buruzko artikulua"), ez dakit zergatik. Beste inori gertatu bai?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hori da, konponduntzat markatu dut dagoeneko eztabaida hori mugitu dudalako behar den artikulura.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hara. Bai, baina ez dago konponduta, eta iruditzen zait Draza lankideak ondo egin duela hona ekartzen. Wikipediaren politikei eragiten dieten elementuak ditu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Berrirekiko dut hala uste baduzu. Artikulu zehatz baten eztabaida bertan egitea hobea dela uste dut, baina beste gai bat aipatu nahi baduzu... aurrera!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Theklan. Ez da artikulu jakin bateko gai zehatz bat, politikei dagokien zerbait baizik eta, beraz, edonori interesa dakioke.

"Ezin dut erantzun" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

18:40, 4 otsaila 2020 (CET)

"Growth team updates #12" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ederra, zorionak!!

"Nork idatzi du hori?" mezuari erantzun
Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Ziur aski behin baino gehiagotan entzungo zenuten azken egunetan zabaltzen ari den koronabirus hau. Artikulu bat sortu dut, beste Wikipedietan egin duten bezala, hil honetako agerraldiari buruz: 2019-2020ko Wuhango koronabirusaren agerraldia. Badago zer idatzi artikulu horretan eta zuen laguntza asko eskertuko nuke.

"2019-2020ko Wuhango koronabirusaren agerraldia" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! @Vriullopen laguntzari esker posible da Txikipedian Wikidatako datuan automatikoki eskuratzea. Txantiloi guztiz automatiko bat sortu dut, goiburua eta oinarrizko datuak sartzen dituena. Momentuz udalerrietarako egin dut, froga gisa, baina gustatzen bazaizue hedatu daiteke beste artikulu mota askotara, lan pixka batekin. Honela, {{banner}} soilik jarrita lortuko genuke informazio guztia beste ezer ere egin gabe. Lehen proba duzue Txikipedia:Zarautz artikuluan.


Zuen iritzia nahiko nuke, bereziki Txikipedian aritzen zareten @Koldo Biguri eta @Gartxoak lankideena.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Guau, Zarauzkoa asko gustatzen zait. Bakarrik, nola hautatzen dira agertuko diren datu motak?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Udalerria baldin bada: biztanleria, azalera, altuera. Zarautz, Urdiain adibide.

Hiriburua baldin badu (hau da, udalerriaz gaindiko zerbait bada, normalki): biztanleria, azalera, hiriburua. Frantzia, Bizkaia adibide.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ondo. Eta beste artikulu-motetan ere posible da, bai? Aukeratu beharko dira lau datu oinarrizko edo. Nola egiten da hori? Bide batez, zorionak Urdiaingoagatik: bidali behar diegu umeei eta irakasleari Errusiako erreportajearen itzulpena.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nire kontura Urdiaingoekin lantzea, lasai.

Beste artikulu motatan ere posible da, ez dago arazorik. Pentsatu behar da ondo zer den jarri behar dena azpiko horretan, baina dagoeneko erabili daiteke banner automatikoak jartzeko, gutxienez. Laster jarriko dut bestearen ordez kodea eta normal erabiltzen has gaitezke.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Beharbada, irakatsi beharko diguzu nola egin.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Mmmm... agian korapilotsuagoa da azalpena egitea baino. Eman tarte bat eta begiratuko dut nola hobetu gauza hauek.

Gartxoak (eztabaidaekarpenak)

Oso polita!!!

Gartxoak (eztabaidaekarpenak)

Niri asko gustatu zait.

Vriullop (eztabaidaekarpenak)

Saludos (eu-0) y enhorabuena por la Txikipedia. Una sugerencia, en lugar de usar el mapa de OSM se puede poner uno dinámico sin salir a una web exterior, por ejemplo: Lankide:Vriullop/Proba orria. No lo pongo aquí porque con Flow no funciona.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko! Estaba mirando justo cómo hacerlo y el de OSM lo tenía a mano. Pero sí, este es mejor, y más rápido.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Oso itxura ona du. Biografia baterako datu egokiak.

"Txikipedian txantiloi automatiko berria" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Emakumeen biografia gehiago behar ditugu, atzean geratzen ari gara beste Wikipediekin alderatuta. Hemen duzue artikulurik ez duten emakume garrantzitsuen zerrenda bat: Wikiproiektu:WikiEmakumeok/5000_emakume. Ea lortzen dugun hobetzea!

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Uste dut hau funtsezkoa dela. Baina proportzioak ez ditugu hobetuko 5000 horietan bioak eginagatik, aldi berean gizonezko bio gehiago sortzen badugu. Nire eskaera wikilariei zera da: gizon-bio bat sortzen duzuenero, gutxienez egin ema-bio bat, eta ahal bada gehiago. Nik kontaketa pertsonal, miszelaneo eta akaso erridikulu bat daramat neure buruarekin, orri honetan. Profilekin hasi nintzeen (gizonezko biografia sortu-berri bakoitzeko, 1.x egitea gutxienez emakumezkoena), baina beste kategoria batzuk ere sartu ditut: kategoriak (hain zuzen), artelanak (segun nork sortuak diren), eta onomastikarako izenak.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, matematikoki sortzen dugun 5 gizonezko biografietatik emakume bat egingo bagenu (%20) jada hobetuko genuke! pentsa!

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Jo, ba ni juxtu biografia batekin hasi naiz, baina gizonezko batena da...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, lasai. Nik gaur 3 gizonezko egin ditut... Nobel saria eskuratu dute eta egin behar ziren!

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Badaude Errusiar Iraultzaren garaiko emakume batzuen biografiak K17 webgunean oraindik hemen jarri ez direnak, eta nahi izanez gero, hona ekar ditzazket astia dudanean. Hala ere honek bi arazo ditu:

1) Emakumeen biografiarekin batera gizonezkoenak ere badaudela. Batuzk ekartzea eta besteak ez ekarri ahal direnean ez zait ondo iruditzen.

2) Biografiak horiek orrialde apal batetarako ziren, ez daude "entziklopedistaren izpirituarekin" eginak (aipu zehatzak eta abar).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, "bada zerbait". Zuk ekarri ahal duzunean, beti dago hobetzeko aukera.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Hasi naiz emakumezkoen biografiak hona ekartzen, gaur lauzpabost egin ditut. Ez dakit estaatitika horetan sartu direz, ez baitatkit identifikazio bat jarri behar ote den...

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Eginda nituen eurrusiar emakumezkoen biograiak hona ekarri ditut jada. Hala ere, lehen esandako akats bererekin daude, K17 proiekturako egin nituen, eta ez entziklopedia batetarako, beraz, ez daude izpiritu entziklopedikoarekin eginak.

Orain bi zalantza ditut:

1) Gizonezkoen biografia batzuk ere baditut. Horiek ekarriko al ditut baita, edo euskal Wikipediak politika antzeko bat du itxarotearena oreka ez apurtzeko?

2) Biografia bat ez da, baina emakumeekin zerikusia duenez, gertakari hau ere ekarri dut: 1917ko Errusiako manifestazio sufragista. Honek ere zalantzak sortzen dizkit:

a) Egokia al da? (Egokia al da izenburua., sarreratxoa, artikulua bera gertakari baten inguruan...)

b) Argazkiak jarri behar dira? Nobaitek egin dezake?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Draza Mihailovitx: Gizonezkoen biografiak ekarri lasai asko. Genero oreka bilatzeak ez du esan nahi gizonezkoenak mugatu behar ditugunik, emakumezkoenekin ahalegin berezia egin behar dugula baino. Gertakariaren artikulua nik neuk ondo ikusten dut, kategoriak ezartzea falta zaio. Ba al dauka erdal Wikipediaren baten artikulu baliokidea? Nik ez dut aurkitu, baina baldin badauka hizkuntz lotura ere ezarriko genioke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Dena da ongi etorria, Draza.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

@Theklan OK, dena ongi etorria bada, ekarriko ditut biografia gehiago. Orain atsedena hartuko dut egun batzuez.

@Lainobeltz Ez, ez dago beste hizkuntzatan, ingeleraz ezta, eta ezta ere errusieraz. Ez da oso gertakari eaguna errusiar iraultzari buruzko historiografian. Kategoria batzuk jarri ditut.

"Emakumeen biografiak" mezuari erantzun