Joan Violet Robinson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joan Violet Robinson
Joan Robinson Ramsey Muspratt.jpg
Bizitza
Jaiotza Camberley Itzuli1903ko urriaren  31
Herrialdea  Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927-04-12)
Heriotza Cambridge1983ko abuztuaren  5a (79 urte)
Familia
Aita Frederick Barton Maurice
Ezkontidea(k) Austin Robinson
Hezkuntza
Heziketa 's Girls' School Itzuli
Girton College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Newnham College Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Britainiar Akademia

Joan Violet Robinson (Camberley, Surrey, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1903ko urriaren 31 - Cambridge, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1983ko abuztuaren 5a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia-teoriaren garapenean eta zabalkundean eman zituen urteak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta bertan aritu zen irakasle-lanetan, 1931tik eta 1971ra. 1926. urtean, Ekonomiako Cambridgeko Eskolako ekonomialaria zen Austin Robinsonekin ezkondu zen. Begirune handia lortu zuen 1933. urtean argitaratu zuen The Economics of Imperfect Competition idatziarekin; bertan, besteak beste, baliabideen banaketa eta esleipena aztertu zituen, ustiakuntzaren kontzeptuarekin lotuz.

1930. urte inguruan, Cambridgen Keynesen ekonomia-teoria iraultzailearen gainean izan zen eztabaidan parte hartu zuen. Keynes bere adiskide minaren ekonomia-teoria irakasteaz gainera, liburu asko idatzi zituen, horietako asko ekonomia-gaietan aditu ez direnentzat ekonomiaren hastapen- eta gida-liburuak. 1940. urte aldera, ordea, Keynesen teoria bere ikuspuntutik garatzen hasi zen, zenbait ideia marxista erabiliz; hala idatzi zituen, besteak beste: An Essay on Marxian Economics (1942) eta Marx, Marshall, and Keynes (1955). Robinsonen ikuspuntu ez-ortodoxoak eta sistema ez-kapitalistei zien sinpatiak eman zuten zeresanik Ekonomiako Cambridgeko Eskolan. Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste: The Acumulation of Capital (1956), Economic Philosophy (1936), Introduction to Modern Economics (1973), eta bost aletan atera zuen Collected Economics Papers (1951-79).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]