Iliria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iliriaren kokapena Erromatar Inperioan.

Iliria[1] (antzinako grezieraz: 'Ἰλλυρία) Europako antzinako lurraldea da, Adriatiko itsasoaren ekialdeko kostan. Gaur egungo Dalmazia eta Albaniako parte bat hartzen zuen; hegoaldean Greziako ipar-mendebaleraino, Epiroraino, iristen zen. Mazedoniarrak jabetu ziren lurraldeaz erromatarrak sartu aurretik, eta K. a. 35. urtean erromatar probintzia izan zen, inperioa desegin zen arte. Mende batzuk geroago, Iliriako lurraldea Frantziako Inperioaren probintzia egin zuen Napoleonek. Lehen Mundu Gerraren ostean, Jugoslaviako estatu ohiaren barnean sartu zen. Bigarren Mundu Gerran alemanek Jugoslavia hartu zuten, eta antzinako Iliriaren parte bat Kroaziako erresuman sartu zen (1941); beste parte bat, ordea, Italiak hartu zuen. Gerra bukatu zenean, Iliria Jugoslaviako estatu ohiaren lurraldea izan zen.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iliria Aldatu lotura Wikidatan