Ernst Lubitsch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ernst Lubitsch
Ernst Lubitsch 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1892ko urtarrilaren  29a
Herrialdea  Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak  (1936 -
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Hollywood1947ko azaroaren  30a (55 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, film-muntatzailea eta zinema aktorea
Enplegatzailea(k) Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Nominazioak
IMDb nm0523932
www.lubitsch.com

Ernst Lubitsch (Berlin, 1892ko urtarrilaren 29a - Hollywood, Los Angeles, 1947ko azaroaren 30a) Alemanian jaiotako film zuzendari judutarra zen. 1922an Hollywood-era joan zen, non film gehienak egin zituen. Haren ezaugarri nagusia "Lubitsch ukitua" zen, hau da, bere umore sarkastikoan oinarritutako ikusmoldea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitaren jostundegia utzi eta Max Reinhardt ospetsuaren konpainian sartu zen antzezle. Arrakasta handia lortu zuen, eta berak sorturiko pertsonaia judu barregarria zinemara egokitu zuen, harrera ezin hobea izan zituzten film laburretan. Txalo berberak irabazi zuten bere lehen film laburrekin: Momiaren begiak (1918, Die Augen der Mumie Ma), Carmen (1918). Pola Negri antzezlearekin aurrekontu handiko filmak egin zituen ondoren, besteak beste Madame Dubarry (1919), Ana Bolena (1920, Anna Boleyn). Hollywoodera joan zen Mary Pickford aktoreak kontrataturik, eta harekin egin zituen lehen filmetan, Rosita (1923) eta Ezkontzaren Katea (1924, The Marriage Circle), agerian du hain ospetsua egin zuen "Lubitsch ukitua": diruaren eta sexuaren grina zeharbidez eta alegiaz adierazten dituzten komedia dotoreak, baina barrearen azpian kritika mingotsa gordetzen dutenak. Ongi egokitu zituen bere dohainak zinema ahostuna, operetak eginez hasieran, eta ondoren komedia ironiko eta sentimental ahantzezinak. Haren beste zenbait lan aipagarri: Trouble in Paradise (1932), Design for Living (1933), To Be or Not to Be (1942).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Lubitsch Aldatu lotura Wikidatan