Copyrighta oso garrantzitsua da YouTube komunitate osoan. Beheko ataletan, YouTube plataforman zure eskubideak kudeatzeko informazioa eta tresnak, eta beste sortzaileen eskubideak errespetatzeari buruzko informazio gehiago atzitu ahal izango dituzu.
Beheko baliabideen bidez lortuko duzu eskubideak kudeatzeko prozesu errazei buruzko informazioa, hala nola copyright-urratzeen jakinarazpenak bidaltzeko, bideoa errore baten ondorioz kendu dela uste baduzu zer egin behar duzun jakiteko, edo Content ID bat-etortzeei erreklamatzen jakiteko.
Eskatu zure jatorrizko lanaren baimenik gabeko erabilera kentzea.
Eskatu copyright-urratzeagatik YouTube-tik akats baten ondorioz kendutako bideo bat berrezartzea.
Utzi bertan behera edo egin atzera zuk edo zure enpresak YouTube-ra bidalitako kentze-eskaeran.
Ihardetsi zure bideoaren Content ID erreklamazioei, oker daudela uste baduzu.
Copyrightaren munduari buruz asko dago ikasteko. Copyright-arazoren bat hautemateko laguntza nahi baduzu, beheko baliabideekin hastea da onena. Ez baduzu galderaren erantzuna bertan aurkitzen, bilatu informazio gehiago Laguntza-zentroan.
Ikusi Content ID erreklamazioen eta copyrighdun edukia kentzeko eskaeren arteko desberdintasuna.
Copyright-abisua jaso baduzu, jakin horren arrazoia eta hori ebazteko modurik onena.
Lortu informazioa copyrighdun materiala YouTube-n detektatzeko dugun moduari buruz, eta jakin zer egin dezakezun erreklamazioren bat jasotzen baduzu.
YouTube eginbide jakin batzuk erabiltzeko, copyright-egoera ona izan behar duzu.
Lortu informazio gehiago Content ID sistemari buruz. YouTube-ra kargatutako bideoetan euren edukia identifikatzeko eta erreklamatzeko eduki-jabeek erabiltzen duten tresna da hori.
Egiaztatu zure kontuaren copyright-egoera ona den ala ez.
Copyrightari buruzko informazio gehiago nahi duzu? Baliabide hauek informazioa lortzen hasteko balio dizute, bai ezagutza orokorra izateko, bai bidezko erabilera bezalako gaiei buruzko ulermen sakonagoa lortzeko.
Zer babesten du copyrightak? Zein da copyrightaren eta bestelako jabetza intelektualen arteko desberdintasuna?
Legeak copyrighdun materialaren zatiak erabiltzea baimentzen du zenbait kasutan.
Lortu informazioa edukia berrerabiltzeko (beti ere arauak gordez) baimena ematen duen lizentzia mota bereziari buruz.
Gehien egiten dizkiguten galderen erantzunak.