Ihardespen-jakinarazpenei buruzko oinarrizko ezagutzak

Ustezko copyright-urratze batengatik kendutako bideoa berrezartzeko YouTube-ri egiten zaion legezko eskaera da ihardespen-jakinarazpena. Bideoa akats baten ondorioz kendu denean, edo kendu edo desgaitu beharreko materialarekin nahastu denean soilik gauza daiteke prozesu hori, adibidez bidezko erabileraren kasuetan. Ez da inolako beste egoeratan gauzatu behar.

Bideoa kendu bada baina ez baditu aipatutako irizpideak gordetzen, atzera-egitea eska dezakezu, edo abisua iraungi dadin itxaron dezakezu.

Ihardespen-jakinarazpenak bideoak hasiera batean kargatu zituen erabiltzaileak edo beraren izenean ekiteko baimena duen eragile batek (adibidez, abokatu batek) bidali behar ditu. Ihardespen-jakinarazpena bidaltzeko, erabili gure web-inprimakia. Zure kontuko Copyright-oharrak sekzioaren bidez atzi daiteke hori:

Joan copyright-oharretara

Ihardespen-jakinarazpena jaso ondoren, copyright-urratzearen erreklamazioa hasiera batean bidali zuen alderdiari birbidaliko diogu. Kontuan izan jakinarazpena birbidaltzen dugunean informazio pertsonala ere bidaliko dela. Ihardespen-jakinarazpena bidalita, zure informazioa modu horretan jakinarazteko baimena ematen duzu. Ez diogu ihardespen-jakinarazpena bidaliko erreklamazioa ezarri duen petsona ez den beste inori.

Ihardespen-jakinarazpen prozesuak 10 lanegun behar ditu gauzatzeko hasten denetik; beraz, pazientzia izan.

Zure kontua bertan behera utzi bada copyright-urratze ugariengatik, ezin izango duzu ihardespen-jakinarazpenen web-inprimakia atzitu. Egokia bada, formatu libreko ihardespen-jakinarazpena bidal dezakezu.