WordPress 5.6 Beta 3

WordPress 5.6 Beta 3 probatarako eskuragarri dago!

Software hau oraindik garatzen ari da, beraz, bertsio hau soilik proba gune batean egikaritzea gomendatzen dizugu.

WordPress 5.6 beta bi moduta probatu dezakezu:

Edo jeitsi beta hemendik (zip).

Azken bertsioarentzat gaur gaurko jarria dugun epemuga 2020ko abenduaren 8a da. Honek soilik bost aste geratzen direla esan nahi du, beraz zure laguntzaren beharrean gaude bertsio hau modu egokian probatzen dela ziurtatzeko.

Milesker beta 2aren garapen bertsioa probatu eta iritzia utzi duzuen laguntzaile guztioi. Akatsak aurkitzeko probak egitea bertsio bakoitzaren fintzearen zati garrantzitsu bat da, eta WordPress laguntzeko modu zoragarri bat.

Nabarmentzeko zenbait puntu

Beta 2tik 20 akats zuzendu dira. Hemen duzu beta 3an sartu diren aldaketa gutxien laburpena:

  • Twenty Twenty itxurarentzat bloke-ereduak gehitu dira (ikusi #51098) eta Twenty Nineteen (ikusi #51099).
  • Navigation-widgets-entzat itxura bateragarritasuna gehituta (ikusi #51445).
  • URLan barra etzan akastunak zuzenduak API RESTean gurasoa hutsik dagoenerako (ikusi #44745).
  • Gunearen osasun egoeraren proba bat gehitua Aplikazio Pasahitzetan Autorization goiburua esperotako moduan dabilela egiaztatzeko (ikusi #51638).
  • Beste 10 akats gehigarri zuzenduak bloke-editorean (ikusi #26588).

Gutenberg-en bertsio bakoitza xehetasunez ikusteko eman begirada bat 8.6, 8.7, 8.8, 8.9, 9.0, 9.1, 9.2 eta 9.3 bertsioen argitalpenei.

Garatzaileentzat oharrak

WordPress 5.6ek garatzailearen esperientzia hobetzeko finketa ugari ditu. Egunean egoteko harpidetu zaitez Make WordPress Core Blogera eta jarri arreta garatzaileen oharretan zure ekoizpenei eragin diezaioketen honen eta beste aldaketen gainean eguneratuta egoteko.

Nola lagundu

Bug bat topatu duzula uste baduzu, argitaratu ezazu mesedez laguntza foroetako Alpha/Beta atalean. Zu entzutea atsegin dugu!

Erreproduzitzen den bug baten txostena idatzen eroso sentizen bazara, bidali bat WordPress-en Trac-era, non ezagunak diren bug-en zerrenda topatuko duzun ere.

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPresseko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.9 kalean!

Prest dago jada WordPress-en 4.9 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

“Tipton” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza: pertsonalizatzailearen lan-fluxua hobetua, hobekuntzak kodean, widgeten are eguneraketa gehiago, guneak eraikitzeko hobekuntzak… Eskuragarri dituzu azalpen teknikoak ere.

Eguneratu zure WordPress instalazioa azken bertsio honetara edo deskargatu hemendik!

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPresseko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.8 kalean!

Prest dago jada WordPress-en 4.8 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

“Evans” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza: widget eguneraketa zirraragarriak, esteketan hobekuntzak, laster zungandik gertu WordPressen inguruan egingo diren ekitaldiak… Eskuragarri dituzu azalpen teknikoak ere.

Eguneratu zure WordPress instalazioa azken bertsio honetara edo deskargatu hemendik!

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPress-eko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.7 kalean!

Prest dago jada WordPress-en 4.7 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

“Vaughan” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza. Eskuragarri dituzu azalpen teknikoak ere.

Deskargatu, probatu eta erabili WordPress!

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPress-eko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.6 kalean!

Prest dago jada WordPress-en 4.6 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

“Pepper” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza.

Deskargatu, probatu eta erabili WordPress!

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPress-eko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.5 argitaratuta!

Prest dago jada WordPress-en 4.5 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

Dakartzan berrikuntzen artean, loturak errazago sartzeko aukerak, itxura pertsonalizatzaile berria, itxuran egindako aldaketakĀ zuzenean ikusteko aukera hobetua edo javascript liburutegien bertsio eguneratuak dakartza.

Deskargatu, probatu eta erabili WordPress!

Eta lagundu itzulpenarekin, noski, eman izena librezale posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena eta hasi itzultzen, WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.1 argitaratuta!

Abenduaren 18an argitaratu zen WordPressen 4.1 bertsioa eta larunbatean, abenduaren 20an argitaratu dugu euskarazko instalazio paketea.

Beste hainbat berrikuntzen artean, 2015 izeneko itxura berria dakar WordPress-en bertsio honek, eta baita hizkuntza berriak instalatzeko modu erraz bat ere.

Hobekuntza guztiak ikusteko begiratu berrikuntzen zerrenda.

WordPress 4.0 bertsioa prest!

Prest dago jada WordPressen 4.0 bertsioa “Benny” kode-izena duena. 4.0a zenbaki bat besterik ez da, guretzat 3.9ren ondorengoa eta 4.1aren aurrekoa, hala ere, garatzaileek edizioa erraztea nahi izan dute bertsio honetan.

Ezaugarri guztiak webgune ofizialeko albistean irakurri ditzakezue.

Probatu bertsioa eta esaiguzue zer deritzozuen!