Ursa Minor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ursa Minor
Ursa Minor IAU.svg
Datuak
Laburdura UMi
Genitiboa Ursae Minoris
Sinbologia Hartz Txikia
Igoera zuzena 15 h
Deklinazioa 70,8°
Eremua 256456 gradu karratu

56. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

2
Izarrik distiratsuena Polaris

(itxurazko magnitudea 2,02)

Meteoro euria

ursidak

Konstelazio

mugakideak

+90° eta −-10° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Ekainan

Ursa Minor (Hartz Txikia) Ipar hemisferioko konstelaziorik ezagunenetariko bat da. Zazpi izar nagusiz osatuta dago.

Konstelazioko izarrik ezagunena Polaris da, Lurraren ardatzaren luzapenean baitago eta, ondorioz, Ipar geografikoa adierazten baitu. Hori dela eta, nabigatzaileek erreferentziatzat erabili izan dute beren itsasaldietan.

Ipar hemisferioan baino ezin da ikusi, baina urte osoan ikus daiteke. Haren kide den Hartz Handia konstelazioarekin, Ipar hemisferioko gaueko zeruko elementurik bereizgarrienetako bat da.

Izarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • α Ursae Minoris (Polaris, edo Iparrizarra), konstelazioko izarrik distiratsuena. Supererraldoi horia da, eta 1,97ko itxurazko magnitudea du.
  • β Ursae Minoris, 2,07 magnitudekoa. Erraldoi laranja da; antzina, iparrizar gisa erabili zen.
  • γ Ursae Minoris, 3,00 magnitudekoa. Izar zuria da, aldakorra.
  • δ Ursae Minoris, 4,35 magnitudekoa. Izar zuria da.
  • ε Ursae Minoris, 4,21 magnitudekoa. Izar bitar aldakorra da.
  • ζ Ursae Minoris, 4,32 magnitudekoa. Izar zuria da
  • η Ursae Minoris, 4,95 magnitudekoa. Izar nano zuri-horia da.
  • λ Ursae Minoris, 6,38 magnitudekoa. Erraldoi gorri bat da.
  • 5 Ursae Minoris, 4,25 magnitudekoa. Erraldoi laranja da, konstelazioko bosgarren izarrik distiratsuena.
  • 11 Ursae Minoris, erraldoi laranja. Exoplaneta bat du.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Koordenatuak: Zeruko mapa 15h 00m 00s, +75° 00′ 00″

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]