0/5
0/5
0/5
0/5
0/5
0/5
0/5
0/5
0/5
0/5
0/5
0/5
AUSKALO jokoa galdera-erantzun jokoa da. Talde-jokoa, 8 urtetik gorako neska-mutilentzat nahiz helduontzat. Galderak hezitzaile talde batek sortu ditu eta bost arlotan banatzen dira:
2000 galderen artean, 1000 errazak dira eta beste 1000 zailagoak. Honek esan nahi du adin desberdineko jokalariak izanez gero, bakoitzak bere zailtasun maila aukeratu beharko duela. Errazenak 8-12 urte inguruko umeentzat dira eta besteak hortik gorakoentzat, helduak barne. Jokatzeko beste era bat ere bada, galdera guztiak nahastatuta jokatuz gero. Honela, hirugarren zailtasun maila lortzen da, zailtasun ertainekoa, hain zuzen ere.
Taularen erdi-erdian hasiko da ibilbidea. Probak bost arlo ditu. Jokalarien helburua, bost arloetako diskoak bereganatzea izango da. Bost arloetako diskoak lortu ondoren berriro erdigunera bueltatu beharko da. Lehenen heltzen denak irabaziko du jokoa. Arlo bakoitzeko diskoa eskuratzeko lauki bakar bat dago. Lauki hori egokitu eta dagokion galderari ondo erantzunez lortzen da arloko diskoa.
Dagokion jokalariak dadoa bota, eta ateratako kopurua beste lauki egingo ditu batera edo bestera, nahi duen tokira. Zuzen erantzuten badu, jokatzen jarraitzeko aukera izango du. Dadoen laukian jausiz gero berriro botako du. Lauki baten jokalari bat baino gehiago egon daitezke. Ez dago gehienezko jokaldi kopururik, jokalarien artean kontrakoa adosten ez badute, behintzat. Taulan mugitzea librea da, edozein norabidetan. Baita erdiguneko radioetan ere. Arloko diskoa lortuta izan eta berriro lauki horretan erortzen den jokalariak, lauki arrunta balitz legez jokatuko du.
Jokoa amaitzeko jokalariek erdiguneko pentagonora jo beharko dute. Bertara sartzeko behar den kopuru zehatza lortu beharko da dadoaz eta, ondoren, ausaz aukeratzen den arloko galderari zuzen erantzun.
Joko digitala Auskalo mahai jolasan oinarritua dago eta horregatik eskerrak eman ematen dizkiegu mahai jolasa egin zuten guztioi:
Arlo guztiak osatu dituzu!
Orain erdiguneko pentagonora jo behar duzu. Bertara sartzeko behar den kopuru zehatza lortu beharko duzu dadoaz eta ondoren ausaz aukeratuko den galderari zuzen erantzun.
Irabazi duzu. Lehena izan zara helmugara iristen arlo guztiak lortuta.
Berriro jolastu nahi? Auskalo nork irabaziko duen oraingoan!