Askatasunez
Irakasle propioa
Metodo adimenduna
Zure erritmoan
Erabateko bermea
18 eta 26 urte bitarte baduzu, baliatu bai&by-ren euskarazko eta ingeleseko ikastaroetan % 15eko deskontu gehigarriaz. HABEren eta Cambridge-ren B2 eta C1 azterketa ofizialak prestatzeko doako ikastaroa barne.
24 orduz irekita: hizkuntzak etxean, ordenagailu eramangarrian edo bulegoan ikas ditzazun.
Ikasi zure erritmora irakasle birtualarekin.
Taldekako mintza-saioak edo telefono edo Skype bidezkoak.
Denbora mugarik gabeko bermea.
Ez kontratatu hilabeteka, kontratatu emaitzen arabera.
Ikastaro homologatuak.
DDK SYSTEM, ikasle bakoitzari programa berezia diseinatzen dion metodo bakarra haren ezagutzetara, erritmora, barneratzeko gaitasunera, akatsetara, memoriara, eta abarretara egokituta.
Hizkuntzen irakasketa sistema 24 orduz erabil dezakezu etxean, bulegoan, bidaiatzen ari zarela. Zurekin edonora joaten den irakasle partikular bakarra.
Irakasle birtualak etengabeko ebaluazioa egingo du eta automatikoki zure ikasteko gaitasunari egokituko zaio: zure akatsak landu, zuretzako berrikusketak antolatu…
Dena modu dibertigarri eta dinamiko batean askotariko jardueren laguntzaz: jolasak, bideoak, lexikoa, ahoskera, ulermen-ariketak, irakurgaiak, idazlanak, etab.
Jarri praktikan zure aurrerapenak eta kendu beldurra beste hizkuntza batean hitz egiteari gure eskola praktikoen bidez. Taldekako edo bakarkako eskolak aukeratu ahal izango dituzu, edo hobeto: telefono edo Skype bidezko bakarkako klaseak.
Esperientzia zabala daukagu enpresetan ingeleseko eta euskarako eskolak ematen. Informa zaitez bai&by metodoak zure enpresari eskaintzen dizkion abantailez.
Gure ikasleek diotena:
Ihaz lankide batzuk bai&by-rekin hasi ziren eta pozik ikusi nituen, beraz aurten kurtsoa hasi zenean nik ere apuntatzea erabaki nuen. Nire lagunei bai&by gomendatuko nieke.
Saioa Elejalde Ayastuy
Gure ikasleek diotena:
Ia-ia hasieratik hasi nintzen, eta, lan gogorrarekin eta tutoreen laguntzarekin, nahiko ikasi dut. Gainera, bi azterketa ofizialak gainditu ditut. Oraindik ez dut gustatuko litzaidakeen moduan hitz egiten, baina aurrerapenak bistan daude.
Jose Ignacio Risueño Serrano
Gure ikasleek diotena:
Oso eroso sentitzen naiz, tratua primerakoa izan da lehenengo egunetik! Eta horrek izugarri laguntzen du lotsa galtzen, baita konfidantza hartzen ere. Bi urte daramatzat zentroan dagoeneko eta nik uste dut aurrerakuntza nabarmena lortu dudala.
Paz Rodríguez Pareja
Gure ikasleek diotena:
Urte asko eman ditut ingelesa ikasten erdi maila gainditu ezinikan, eta orain lortzen ari naiz. Niretzat sistema ona da eta lagunei gomendatuko nieke.
Mikel Muñoa Arrigain
Gure ikasleek diotena:
Gainerako euskaltegietan ordutegi finkoak daude eta bai&by-en, berriz, ordutegia nire beharren arabera antolatu dezaket. Nire ustez anbatailarik handienak etxetik ikasteko aukera eta ordutegi libreak dira.
Unai Tercero Holgado